Pedro Irizar Barnoya (Azkoitia, Gipuzkoa, 1910eko abuztuaren 11Madril, Espainia, 2004) euskal hizkuntzalaria, ingeniaria eta gaztelaniazko idazlea izan zen.[1] Euskaltzain urgazlea izan zen 1947az geroztik, eta ohorezko euskaltzain 1987az geroztik.

Pedro Irizar
Bizitza
JaiotzaAzkoitia1910eko abuztuaren 11
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 2004 (93/94 urte)
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta ingeniaria
KidetzaEusko Ikaskuntza
Euskaltzaindia

Bizitza

aldatu

Madrilen eman zuen bizitza, eta urteetan aurrera joanda ere, ez zion utzi hizkuntzalaritzari. Alor horretan, euskal aditza izan zuen aztergai nagusi hirurogei urtez, horren inguruko hainbat lan kaleratuz. Lehenik, gipuzkerazko aditz-formak bildu zituen, eta bi liburutan kaleratu. Beste horrenbeste egin zuen, ondoren, bizkaierakoekin (bi liburu), hegoaldeko goi-nafarrerakoekin eta erronkarierakoekin (liburu bana), lapurterakoekin (bi liburu), mendebaldeko behe-nafarrerakoekin (liburu bat) eta ekialdeko behe-nafarrerakoekin (hiru liburu) eta zubererakoekin (liburu bat).

2000. urtean omenaldia eskaini zion jaioterriko udalak, euskararen alde eginiko lana eskertzeko asmoz. 2008an, Euskaltzaindiak, haren lan guztiak bilduta, Morfologia del verbo auxiliar vasco argitaratu zuen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2020). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan (Bigarren argitalpena zuzendua). Udako Euskal Unibertsitatea, 12 or. PMC 1222923008. (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).

Bibliografia

aldatu
  • Jauregizar Ormaetxea, Amaia: "Pedro de Yrizar eta EHHA", Egan, 2011-1/2, 111-123

Kanpo estekak

aldatu