Maria Arrillaga

Erraketista

Maria Arrillaga Garate (Elgoibar, Gipuzkoa, 1918ko martxoaren 27a - Galdakao, Bizkaia, 2015eko abuztuaren 21a)[1] euskal erraketista profesionala izan zen [2] 15 urtez. Arane I.a izengoitiz jardun zuen pilotan.[3]

Maria Arrillaga
Maria Arrillaga Garate. Erraketista.jpg
Bizitza
Jaiotza Elgoibar1918ko martxoaren 27a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Ondarroa2015eko abuztuaren 21a (97 urte)
Jarduerak
Jarduerak pilotaria
Izengoitia(k) Arene I.
Erraketistak

BiografiaAldatu

 
Erraketistak, 1938

Maria Arrillaga Elgoibarko Arane baserrian jaio zen eta baserriaren izena hartu zuen pilotan, Arane I.a, bera izan baitzen neba-arrebetan zaharrena. Ondoren Arane II.a etorri zen, Juani, Mariaren ahizpa gazteagoa. Aintzindariak izan ziren kirol munduan.[4]

Erraketista ibilbideaAldatu

Elgoibarko frontoian hasi zen jokatzen, Kamiñeroko frontoian, Elgoibartik Azkoitirako bidean, hamasei urte zituela, eta 1935ean Bartzelonara egin zuen jauzi. Aurrelari postuan jokatzen zuen eta ahizpak atzelari. Bost urtez jardun zuen Katalunian jokatzen, Nuevo Mundo frontoian, Principal Palacen eta beste zenbait pilotalekutan. Ondoren urtebete egin zuen Castellonen, bi urte Logroñon eta sei urte Kanariar Uharteetan; Tenerifen eta Las Palmasen. Azkenik urtebete egin zuen Valentzian.

Azken partidaAldatu

Azkeneko partida “36 urterekin jokatu zuen, Valentzian, 1953an, Ondarroan bizi zen eta umea ere bazeukan, baina deitu egin zioten eta joan egin zen. Chiqui frontoian jokatu zuen bertako Emilia Gómezen kontra. Irabazi egin zion. Azken partida izan zen.[5]

ErreferentziakAldatu

  1. «Esquelas y Necrologicas | Ondarroa | Maria Arrillaga Garate | diariovasco.com» canales.diariovasco.com . Noiz kontsultatua: 2020-02-28.
  2. «Emakume erraketistak - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa . Noiz kontsultatua: 2020-02-28.
  3. «María Arrillaga Garate Arane» datubasea.raketistak.com . Noiz kontsultatua: 2020-02-28.
  4. (Gaztelaniaz) «Pioneras en el frontón, a golpe de raqueta» El Diario Vasco 2018-03-11 . Noiz kontsultatua: 2020-02-28.
  5. Frontoitik bota gintuzten..., Miel Angel Elustondo. (2007). «Maria Arrillaga» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-02.28.

Kanpo estekakAldatu