Altzola (Elgoibar)

Artikulu hau Elgoibarko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Altzola».

Altzola Elgoibarko iparraldean dagoen auzoa da, Mendarorako bidean eta Deba ibaiaren ertzean kokatutakoa. Historikoki, Altzolak berebiziko garrantzia izan zuen Behe Erdi Arotik XIX. mende hasiera arte, Gaztela eta kostaldearen arteko merkataritza bidean askotariko produktuak kabarretan ibaiz garraiatzeko abiapuntua zelako, tartean zirela artilea, burdinazko produktuak zein armak. Geroago, bertan zegoen bainuetxea egin zen ezagun, inguruan hainbat ostatu sortzeko bidea zelaitu zuena. Gaur egun, bertan Alzola ur botilatua egiten dute oraindik.

Altzola
 Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaElgoibar
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Demografia

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 193 biztanle ditu.

Demografia eta biztanleriaAldatu

Altzolako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
153 144 141 144 145 167 195 193

MonumentuakAldatu

GarraioaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa