Danele Sarriugarte
Danele Sarriugarte Mochales (Elgoibar, Gipuzkoa, 1989ko abuztuaren 24a) gipuzkoar idazle, itzultzaile, literatura kritikaria eta kazetaria da.
Danele Sarriugarte | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Elgoibar, 1989ko abuztuaren 24a (31 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta itzultzailea |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 907 |
IbilbideaAldatu
Euskal Herriko Unibertsitatean Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna eta Udako Euskal Unibertsitatean Pentsamendu Kritiko graduondoko ikasketak egindakoa da. Horrez gain, Literatura Konparatuko masterra ikasi du Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.[1]
2012an Igartza Saria irabazi zuen Mamuak izenburuko eleberri proiektua aurkeztuz, baina eleberria Erraiak izenburupean argitaratu zen 2014an.[2][3] Eleberriari Zilarrezko Euskadi saria eman zion Gipuzkoako liburu saltzaileen gremioak, urtero Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira eman ohi duen saria. Bikote baten harremanetan gertatzen den haustura da eleberriaren gaia; familia, gizarte, eta lagunarteko giroan kokatuta hausturak eragiten duen obsesioa deskribatzen du liburuak.[4][5]
2015ean Donostiako Udal Hausteskundeetan PlaZ! alderdi feministako zerrendan hautagai agertu zen.[6]
Kazetari bezala hainbat komunikabidetan aritua da: BERRIA, Argia eta Pikara Magazinen.[7][8][9]
LiburuakAldatu
EleberriakAldatu
- Erraiak (Elkar, 2014, ISBN 9788490272282)[10]
- Azala erre (Elkar, 2018, ISBN 9788490278062)[11][12]
Kontakizun laburrakAldatu
- Zer gertatzen da K herrian ilargi beteko gauetan? (2020). Azala espazioak ekoitzitako Zirriborroak eta gero proiekturako idatzitako lana.[13]
ItzulpenakAldatu
SaiakeraAldatu
- Walter Benjamin: Denbora, historia eta artearen inguruko testuak (Sans Soleil, 2015). Teresa Pradera, Mikel Babiano, Amaia Donés eta Iñaki Segurolarekin elkarlanean itzulia.
- Angela Davis: Emakumeak, arraza, klasea (Elkar eta Jakin, Eskafandra bilduma, 2016)
- Monique Wittig: Pentsamendu heterozuzena (Susa; Lisipe bilduma, 2017). Mirentxu Larrañaga, Maialen Berasategi eta Irene Arraratsekin elkarlanean itzulia.[14]
- Eva Illouz: Arimaren etorkizuna: estandar emozionalen sorrera (Katakrak, 2020)[15][16]
- Slavoj Žižek: IZUrriA! COVID-19ak mundua astindu du (Txalaparta, 2020)[17]
- Nick Estes: Gure historia da etorkizuna: Standing Rock vs Dakota Access oliobidea, eta indigenen erresistentziaren tradizio luzea (Katakrak, 2020). Amaia Astobizarekin elkarlanean itzuli du.[18]
PoesiaAldatu
- Audre Lorde: Poesia kaiera (Susa, 2016)
NarratibaAldatu
- David Foster Wallace: Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat (Pasazaite, 2016)
- Dolores Redondo: Bihotzaren ipar aldea (Erein, 2019)
Haur eta gazte literaturaAldatu
- Geoff Rodkey: Tapper bikiak gerran (elkarren kontra) (Elkar, 2015)
- Geoff Rodkey: Tapper bikiak New York astintzen (Elkar, 2016)
- Geoff Rodkey: Tapper bikiak lehendakari (Elkar, 2017)
Sariak eta errekonozimenduakAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskal Idazleen Elkartea. Danele Sarriugarte. Noiz kontsultatua: 2018ko urtarrilaren 7a.
- ↑ «Danele Sarriugarte elgoibartarrak jaso du aurtengo Igartza literatur beka» Goierriko Hitza 2012ko irailaren 14a Noiz kontsultatua: 2018ko urtarrilaren 7a.
- ↑ «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Danele Sarriugarte: "Igartza saria aukera paregabea da edozein idazle gazterentzat"» uberan.eus Noiz kontsultatua: 2019-10-05.
- ↑ a b Lizarralde, Mikel. (2015). «Danele Sarriugartek irabazi du Zilarrezko Euskadi saria 'Erraiak'-ekin» Berria (berria.eus) Noiz kontsultatua: 2018-01-12.
- ↑ (Gaztelaniaz) ««Jende askok irakurri du nire eleberria eta hori errekonozimendu handia izan da»» El Diario Vasco 2015-05-10 Noiz kontsultatua: 2019-10-05.
- ↑ «2015EKO UDAL HAUTESKUNDEAK. AUTESKUNDE ADMINISTRAZIOA. DONOSTIALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA» ORAIN Gipuzkoa (Gipuzkoako Aldizkaro Ofiziala) Noiz kontsultatua: 2019-10-05.
- ↑ Sarriugarte, Danele. «Danele Sarriugarte» Berria Noiz kontsultatua: 2020-07-09.
- ↑ «Argiako egilea: Danele Sarriugarte Mochales» Argia Noiz kontsultatua: 2020-07-09.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mochales, Danele Sarriugarte. «Danele Sarriugarte Mochales, autor en pikara magazine» pikara magazine Noiz kontsultatua: 2020-07-09.
- ↑ Sarriugarte, Danele 1989-. (D.L. 2014). Erraiak. Elkar ISBN 978-84-9027-228-2. PMC 881217568. Noiz kontsultatua: 2020-07-09.
- ↑ Berria.eus. «'Azala erre' plazaratu du Danele Sarriugartek, bere bigarren eleberria» Berria Noiz kontsultatua: 2018-03-13.
- ↑ Sarriugarte, Danele, 1989-. Azala erre. ISBN 978-84-9027-806-2. PMC 1044537846. Noiz kontsultatua: 2020-07-09.
- ↑ Biain, Aitor. «Geroari utopia eransten» Berria Noiz kontsultatua: 2020-06-17.
- ↑ Irureta, Maialen Unanue. «Naturalizatua desnaturalizatzea» Berria Noiz kontsultatua: 2020-12-01.
- ↑ «Arimaren etorkizuna | Katakrak» katakrak.net Noiz kontsultatua: 2020-12-01.
- ↑ «Blogak | Katakrak» katakrak.net Noiz kontsultatua: 2020-12-01.
- ↑ Irizar, Itziar Ugarte. «Zizek berrartzeko abagunea» Berria Noiz kontsultatua: 2020-12-01.
- ↑ «https://twitter.com/katakrak54/status/1331342870540939267» Twitter Noiz kontsultatua: 2020-12-01.
- ↑ «barren.eus - Martin Ugalde beka irabazi du Danele Sarriugartek Kattalin Miner eta Maddi Altunarekin batera» barren.eus Noiz kontsultatua: 2019-10-05.
- ↑ «Danele Sarriugarte elgoibartarrak irabazi du Igartza Saria» El Diario Vasco 2012-09-14 Noiz kontsultatua: 2019-10-05.