Altzolako bainuetxea Altzolan kokatutako bainuetxe bat da.

Historia aldatu

Altzolako urak (ur epelagoak) 1776an aurkitu zituzten Deba ibaian igerian ari ziren umeek. 1846an "Urberoaga de Alzola" izenarekin ireki zituen ateak Altzolako lehen bainuetxeak: lau bainuontzi eta 12 lagunentzako igerileku komuna zituen. Hainbat sari jaso zituen, tartean, Alfontso XII.a Espainiakoak emandako domina. Bertara joaten zen jende andanak instalakuntzen handitzea ekarri zuen. Horrela, "Gran Balneario de Alzola" sortu zen.

XIX. mende bukaera eta XX. mende hasieran izan zuen osperik handiena.

1976an itxi zituen ateak instalakuntzen mantentze- eta eraberritze-lanek suposatzen zuten gastuagatik. Ondorioz, eraikin haietan ur-lantegia sortu zuten; hasieran botiketara besterik ez zuten saltzen, baina, poliki-poliki merkatu osora hedatu zen.

Kanpo estekak aldatu