Olasoko arkupea

eraikitako euskal ondare nabaria Elgoibarren

Olasoko hilerriko arkupea Gipuzkoako Elgoibar herrian dagoen egitura berezia da, Olasoko San Bartolome eliza zaharretik gelditzen den egitura, gaur egun hilerria dena[1].

Olasoko arkupea
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaElgoibar
Koordenatuak43°12′34″N 2°25′13″W / 43.20935°N 2.42036°W / 43.20935; -2.42036
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XV. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
BICRI-51-0001498
10-1

Historia aldatu

Arkupean irakur daitekeen inskripzioaren arabera Martin Sanchok 1459. urtean eraiki zuen San Bartolome eliza Elgoibarren hasieran dagoen muino baten gainean. Mendeek aurrera egin ahala arkupeak aldaketa nabariak izan zituen.

XVIII. mendearen hasieran herritarrek eskatuta San Bartolome parrokia berria eraikitzea erabaki zuten herriaren barnean, eliza zaharrerako bidea nekagarria zela iritzita. 1716an inauguratu zuten eta eliza zaharra eraitsi eta ataria mantendu zuten hilerri funtzioa hartu zuena.

Argazki zaharretan heriotzaren inguruko idatziak irakur zitezkeen eta bazegoen buru hezur bat ere gurutzaturiko bi tibia zituena, gaur egun ordea desagerturik daude.

Arkitektura aldatu

Gotiko estiloko eraikina da. Barnekaldean, txaranbeldun ate eder bat du. Zutabe batek banatzen duen ate bikoitza dauka eta alboetan San Pedro, San Pablo, San Bartolome, San Joan Bataiatzailea eta San Sebastianen irudiak daude. Seigarren irudi bat ere izan zen, gaur egun galduta dagoena. Kabeta handietan, arkibolten artean 20 estatu txiki ere baditu[2].

Ondasun nabarmenak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Monumentuak - Elgoibarko Udala. (Noiz kontsultatua: 2017-09-09).
  2. Internet, Hispatek. Elgoibar: Olaso Hilerriko Arkupea - Guía de Ocio de Gipuzkoa - Gipuzkoako Aisialdi Gida. (Noiz kontsultatua: 2017-09-09).

Kanpo estekak aldatu