Brive-la-Gaillarde
Brive-la-Gaillarde (bʁiv la ɡajaʁd ahoskatua; okzitanieraz: Briva la Galharda) Frantziako Corrèze departamenduko hiria da. Departamenduko hiririk handiena den arren, hiriburua Tulle da. Toponimoa galierazkoa da, izan ere, briva hitzak zubi esan nahi du.[1]
Brive-la-Gaillarde Brive-la-Gaillarde | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Frantzia | ||||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | ||||||||||
Eskualdea | Akitania Berria | ||||||||||
Departamendua | Corrèze | ||||||||||
Barruti | Brive-la-Gaillardeko barrutia | ||||||||||
Alkatea | Philippe Nauche (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Brive-la-Gaillarde | ||||||||||
Jatorrizko izena | Brive-la-Gaillarde | ||||||||||
Posta kodea | 19100 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 45°09′32″N 1°31′59″E / 45.1589°N 1.5331°E | ||||||||||
Azalera | 48,59 km² | ||||||||||
Altuera | 142 m, 102 m eta 315 m | ||||||||||
Mugakideak | Chasteaux, Cosnac, Jugeals-Nazareth, Lissac-sur-Couze, Noailles, Saint-Pantaléon-de-Larche, Ussac eta Malemort | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 46.599 (2021eko urtarrilaren 1a) 689 (2020) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 959 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Lauf an der Pegnitz, Joliette, Sikasso, Guimarães, Reus, Dunstable eta Melitopol | ||||||||||
brive.fr |
Lemosin, Périgord eta Quercy antzinako probintziak batzen ziren tokian dago, arro emankor batean.[2] Corrèze ibaiak hiria zeharkatzen du.
Historia
aldatuLehenengo biztanleak XI. mende inguruan kokatu ziren arren, hiria askoz beranduago hasi zen hazten. V. mendetik aurrera, jatorrizko hiria garatzen hasi zen Saint-Martin-l'Espagnoli eskainitako eliza baten inguruan. XII. mendean zehar hiriaren inguruan harresiak eraiki zituzten, eta Ehun Urteko Gerran bigarren harresi bat eraiki zuten. Gotorleku hauek jada ez dira existitzen eta bulebarrak ordezkatu ditu.
1919ra arte udalerriak Brive izena zuen, urte hartan "Brive-la-Gaillarde" izena hartu zuelarik. "Gaillarde" hitzak (gaur egungo frantsesez oraindik ere erabilia) hiriaren izenean ausardia edo indarra esan nahi du, baina hiriko harresiak ere aipa ditzake. Brive bere jatorrizko mugetatik kanpo Malemort eta Ussacera hedatu zen.
Bigarren Mundu Gerran, Brive-la-Gaillarde Erresistentziako hiriburu izan zen, hainbat informazio sare klandestino eta erresistentzia mugimendu nagusien egoitza, tartean Armée secrète (euskaraz: «ezkutuko armada») eta Mouvements Unis de la Résistance (euskaraz: «Erresistentziako Mugimendu Batuak»).
Brive-la-Gaillarde 1944ko abuztuaren 15ean bere buruari askatu zuen Frantziako lehen hiria izan zen. Horregatik, hiriak 1939-1945 "Croix de guerre" domina jaso zuen.
Erdigunea merkataritza-gune bat da, batez ere, txikizkari dendak eta hainbat kafetegi dituena. Gainera, udaletxea, polizia-etxe nagusia eta Labenche museoa ditu. Kardinal zubia, Parisetik Tolosa Okzitaniara bidaiarientzako pasabidea zen zubia, nabarmena ere baita ere.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Brive-la-Gaillarde (1987–2010 bataz bestekoak, 1987–egun muturrekoak)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.8 | 24.4 | 26.7 | 30.0 | 32.9 | 39.6 | 42.1 | 40.7 | 35.9 | 30.9 | 25.6 | 19.3 | 42.1 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.7 | 11.6 | 15.2 | 17.4 | 22.1 | 25.3 | 27.4 | 27.5 | 23.5 | 19.1 | 12.8 | 9.8 | 18.5 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.3 | 6.2 | 9.1 | 11.3 | 15.6 | 18.7 | 20.7 | 20.7 | 16.9 | 13.7 | 8.3 | 5.5 | 12.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.9 | 0.8 | 2.9 | 5.3 | 9.1 | 12.1 | 14.0 | 13.8 | 10.3 | 8.2 | 3.8 | 1.2 | 6.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -11.8 | -16.4 | -12.6 | -5.4 | -1.7 | 2.1 | 5.2 | 3.6 | 0.6 | -5.6 | -10.2 | -13.4 | -16.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 69.9 | 61.3 | 63.3 | 92.3 | 86.9 | 76.6 | 69.0 | 71.1 | 80.1 | 86.8 | 85.0 | 72.1 | 914.4 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 10.8 | 9.3 | 9.4 | 12.6 | 10.6 | 9.3 | 7.8 | 8.4 | 8.9 | 10.9 | 11.5 | 10.7 | 120.2 |
Eguzki orduak | 91.1 | 113.3 | 169.6 | 177.5 | 215.1 | 241.1 | 256.3 | 241.3 | 200.3 | 137.4 | 85.2 | 79.5 | 2007.6 |
Iturria: Météo France[3] |
Demografia
aldatu
|
Alkateak
aldatuBrivetar ezagunak
aldatu- Guillaume Dubois (1656–1723), kardinala
- Pierre André Latreille (1762–1833), entomologoa
- Guillaume Marie Anne Brune (1763–1815), politikaria
Hiri eta herri senidetuak
aldatuGaleria
aldatu-
Udaletxea
-
Toulzac kalea
-
Turismo bulegoa
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Frantsesez) Delamarre, Xavier. (2001). Dictionnaire de la langue gauloise. Paris: éditions Errance, 89-90 or. ISBN 978-2-87772-198-1..
- ↑ (Frantsesez) Mouret, Georges. «Esquisse géologique des environs de Brive» Bulletin de la Société scientifique, historique et archéologique de la Corrèze 1: 167-190..
- ↑ (Frantsesez) Météo France. Brive (19). in: Fiche Climatologique: Statistiques 1981–2010 et records..
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) Webgune ofiziala