Abuztuaren 15
data
(«Abuztuak 15» orritik birbideratua)
Abuztuaren 15a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita zazpigarren eguna da, 228.a bisurteetan. 138 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 778 – Orreagako guduan baskoiek Karlomagno garaitu eta Errolan hil zuten Orreagan.
- 1284 – Joana I.a Nafarroakoa Filipe IV.a Frantziakoarekin ezkondu zen, urtebete geroago Frantziako erregina bihurtu zelarik.
- 1466 – Henrike IV.a Gaztelakoak sorginkeria kasuak epaitzeko ahalmena eman zien Gipuzkoako alkateei.
- 1936 –
- Gerra Zibila Euskal Herrian: 27 corellar atera zituzten kartzelatik. Horietako bati, eskuak moztu zizkioten, kartzelatik irten nahi ez eta hormari etsi-etsian eusten saiatu zelako.
- 14 urteko zituen Maravillas Lamberto neska hil zuten frankistek Nafarroako Larragan. Hainbatetan bortxatu eta bere aitarekin batera hil zuten.
Mundua
aldatu- 1805 – Simon Bolivar askatzaile hegoamerikarrak bere aberriaren eta Amerikaren askatasuna zin egin zuen Erroman.
- 1806 – Liechtensteinek independentzia politikoa lortu zuen.
- 1908 – Prusian emakumeek unibertsitateetan ikastea baimendu zen.
- 1914 – Panamako kanalean zeharko trafikoa hasi zen, itsasontzi komertzial baten igarotzearekin.
- 1916 – Lehen Mundu Gerra: alemaniarrek Dover, Londres eta Folkestone bonbardatu zituzten.
- 1934 – Franz von Papen kantziler ohiak Hitlerri eman zion Paul von Hindenburgen agintea, aurreko abuztuaren 2an hila.
- 1936 – Badajozko sarraskia: Badajoz hirian frankistek 2.000-4.000 errepublikar erail zituzten.
- 1945 – Bigarren Mundu Gerra: Hirohito enperadore japoniarrak errenditu egiten zirela adierazi zuen, gerrari amaiera emanez.
- 1947 – Erresuma Batuak Commonwealthari Lotutako Estatu Independenteen estatutua eman zien Indiari eta Pakistani.
- 1960 – Kongoko Errepublika Demokratikoak independentzia politikoa lortu zuen.
- 1996 – San Diego, Estatu Batuak: San Diegoko Unibertsitateko ikasle batek hiru irakasle hil zituen.
- 2007 – Peruko Pisco hirian, Richter eskalan 8 graduko lurrikara batek 540 hildako eta 1.100 zauritu utzi zituen.
- 2009 – Erresuma Batuko gobernuak Turks eta Caicos uharteen autogobernua bertan behera utzi zuen ustelkeria eta gaitasun ezagatik.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1921 – Donostian Kursaal kasinoa ireki zuten, gaur izen bereko jauregia dagoen tokian.
Mundua
aldatu- 1965 – Dune zientzia-fikziozko eleberria argitaratu zen, Frank Herbert idazleak idatzia.
- 1976 – Novecento ("1900") filma estreinatu zen, Bernardo Bertoluccik zuzendu eta Paolo Pavesi, Robert De Niro, Roberto Maccanti, Gérard Depardieu, Dominique Sanda, Donald Sutherland, Laura Betti eta Burt Lancaster aktoreek antzeztu zuten.
- 1984 – The Woman in Red ("Gorrizko Emakumea") filma estreinatu zen, Gene Wilderek zuzendu eta berak, Kelly LeBrock eta Gilda Radner aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1986 – The Fly ("Eulia") filma estreinatu zen, David Cronenbergek zuzendu eta Jeff Goldblum, Geena Davis eta John Getz aktoreek antzeztu zuten.
- 1997 – Cop Land ("Polizia Lurraldea") filma estreinatu zen, James Mangoldek zuzendu eta Sylvester Stallone, Harvey Keitel, Ray Liotta, Robert De Niro, Peter Berg, Janeane Garofalo, Robert Patrick, Michael Rapaport eta Annabella Sciorra aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 2009 – Realak 0-2 galdu zuen Real Madrilen aurka taldearen mendeurrenaren festa handian.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1397 – Karlos Nafarroakoa, Nafarroako infantea (h. 1402).
- 1814 – Pedro María Unanue, bizkaitar kantari tenorra (h. 1846).
- 1836 – José Brunet Bermingham, gipuzkoar argazkilari eta enpresaburua (h. 1891).
- 1879 –
- Ricardo Bastida, bilbotar arkitektoa (h. 1953).
- Eduardo Montejo, bizkaitar futbolaria (h. 1962).
- 1891 – Justo Somonte, bizkaitar botikari eta politikaria, Bilboko alkatea (h. 1954).
- 1895 – Joaquín Roa, euskal aktorea (h. 1981).
- 1898 – Ander Arzelus, Luzear, euskal idazlea eta kazetaria (h. 1949).
- 1900 – Luis Olaso, gipuzkoar futbolari eta palaria (h. 1981).
- 1905 – Marie Politzer, lapurtar militante komunista eta nazien kontrako erresistentziako kidea (h. 1943).
- 1906 – Ignacio María Barriola, gipuzkoar sendagilea (h. 1998).
- 1908 – Jesús Rubio, nafar legelaria eta politikari falangista (h. 1976).
- 1912 – Silbestre Elezkano, Txilibrin , bizkaitar dantzari, koplari, panderetari eta alboka-egilea, XX. mendeko albokari garrantzitsuenetariko bat (h. 2003).
- 1914 – Paco Marí Blanco, gipuzkoar argazkilaria, Madrilen (h. 1972).
- 1921 – Antonio Segura, bizkaitar botanikaria (h. 2004).
- 1922 –
- Regina Araluze, bizkaitar irrintzilaria (h. 2012).
- Sabino Barinaga Alberdi, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (h. 1988).
- 1930 – José María Zarraga, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (h. 2012).
- 1940 – José Antonio Momeñe, euskal txirrindularia (h. 2010).
- 1947 –
- Juan Carlos Egillor, euskal ilustratzaile, marrazkilari eta margolaria (h. 2011).
- Andrés Nagel, gipuzkoar eskultore, margolari eta grabatzailea.
- 1951 – Daniel Tamayo, bizkaitar margolaria.
- 1954 –
- Henri de Castries, Castriesko kondea, euskal enpresaburua.
- Ramón Cid, gipuzkoar atleta ohia, hirukoizlaria.
- 1961 – Pedro Alegre, gipuzkoar piraguista ohia, ur lasaietako kayaken aritua.
- 1962 –
- Asun Garikano, gipuzkoar literatura-itzultzailea, idazlea eta IRALE programako irakaslea.
- Arantxa Orbegozo, gipuzkoar kirolari, bidaiari, margolari eta kale-garbitzailea.
- 1963 – Javier Lukin, nafar txirrindulari ohia.
- 1970 - Iñaki Zabala, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1973 – Jon Ander Lanbea, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1975 – Ainara Lasa Perez, gipuzkoar artista eta kultur eragilea.
- 1976 – Éric Irastorza, lapurtar zestalaria.
- 1992 – Nagore Elu, bizkaitar biokimikari eta eta zientzia dibulgatzailea.
- 1999 – Maria Blanco, nafar futbolaria.
Mundua
aldatu- 1171 – Alfontso IX.a Leongoa, Galizia eta Leongo erregea (h. 1230).
- 1195 – Antonio Paduakoa, Portugalgo apaiz frantziskotarra (h. 1231).
- 1250 – Mateo I.a Visconti, italiar aristokrata (h. 1322).
- 1432 – Luigi Pulci, italiar poeta (h. 1484).
- 1488 – Fernando Kolon, espainiar bibliografoa (h. 1539).
- 1561 – Sebastián Aguilera de Heredia, espainiar organista eta musikagilea (h. 1627).
- 1702 – Francesco Zuccarelli, italiar margolaria (h. 1788).
- 1769 – Napoleon Bonaparte, Frantziako enperadorea (h. 1821).
- 1771 – Walter Scott, ingelesez aritu zen ezkoziar eleberrigile historiko eta olerkaria (h. 1832).
- 1772 – Johann N. Mäzel, metronomoaren asmatzailea.
- 1782 – Faustin-Élie Soulouque, Haitiko presidentea (h. 1867).
- 1785 – Thomas De Quincey, ingeles idazlea (h. 1859).
- 1807 – Jules Grévy, Frantziako presidentea (h. 1891).
- 1822 – Carl Frederik Blixen-Finecke, Danimarkako lehen ministroa (h. 1873).
- 1831 – Mária Lebstück, gizonez jantzita, lehenengo husar emakume ofiziala (h. 1892).
- 1845 – Walter Crane, ingeles ilustratzailea (h. 1915).
- 1849 – Agustín Luengo, extremadurar erraldoia, akromegaliaren ondorioz 2,35 metro garai izatera heldu zen gizasemea (h. 1875).
- 1859 – Blanca de los Ríos, espainiar idazlea eta literatura kritikaria (h. 1956).
- 1860 – Florence Harding, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 1924).
- 1863 – Peider Lansel, suitzar poeta eta politikaria (h. 1943).
- 1864 – Jessie Alice Goonetileke, srilankar ipuingilea (h. 1914).
- 1871 – Grafton Elliot Smith, ingeles anatomista, arkeologo eta etnologoa (h. 1937).
- 1872 – Aurobindo Ghose, indiar filosofoa (h. 1950).
- 1877 – Henriëtte Gesina Numans, herbehereetar margolaria, landareen inguruko margolanak eta marrazkiak egin zituena (h. 1955).
- 1879 – Ethel Barrymore, estatubatuar aktorea (h. 1959).
- 1883 – Ivan Meštrović, kroaziar eskultore, arkitekto eta idazlea (h. 1962).
- 1885 – Edna Ferber, estatubatuar idazlea (h. 1968).
- 1886 – Karl Korsch, alemaniar politikari eta filosofo marxista (h. 1961).
- 1887 –
- Irina Kakhovskaia, errusiar-ukrainar iraultzailea, ezkerreko eseristen fundatzaileetako bat (h. 1960).
- Paul W. Merrill, estatubatuar astronomoa (h. 1961).
- 1888 – Grigori Sokolnikov, Ukrainan jaiotako militante boltxebike judua (h. 1939).
- 1890 – Jacques Ibert, frantziar musikagilea (h. 1962)
- 1892 – Louis-Victor de Broglie, frantziar fisikaria, 1929ko Fisikako Nobel Saria (h. 1987).
- 1894 – María Vázquez Suárez, galiziar maistra (h. 1936).
- 1896 –
- Gerty Cori, austro-hungariar jatorriko estatubatuar biokimikaria, Medikuntzako Nobel Saria lortu zien lehen emakumezkoa (h. 1957).
- Lev Theremin, errusiar asmatzailea, lehen musika instrumentu elektronikoaren asmatzailea (h. 1993).
- 1899 – Carola Lorenzini, argentinar hegazkinlari eta kirolaria (h. 1941).
- 1902 – María Laffitte, espainiar aristokrata, idazlea, saiakeragilea, arte-kritikaria eta emakumeen eskubideen defendatzailea (h. 1986).
- 1904 – Louis Gardet, frantziar teologo, filosofo eta mistikoa (h. 1986).
- 1907 – Carmen Conde, espainiar idazle, poeta, antzerkigile, saiakeragile eta irakaslea (h. 1996).
- 1910 – Josef Klaus, Austriako kantzilerra (h. 2001).
- 1911 – Francisco Peralta, espainiar apezpikua, Gasteizko gotzaina izandakoa (h. 2006).
- 1912 –
- Julia Child, estatubatuar telebistako sukaldaria, idazlea eta aurkezlea (h. 2004).
- Wendy Hiller, ingeles aktorea (h. 2003).
- 1917 –
- Jack Lynch, Irlandako Errepublikako laugarren Taoiseacha (h. 1999).
- Óscar Romero, Monseñor Romero, salvadortar apaiza, giza eskubideen alde predikatzeagatik ospetsua (h. 1980).
- Yukio Tsuda, japoniar futbolaria (h. 1979).
- 1922 – Lukas Foss, alemaniar-estatubatuar orkestra-zuzendari, piano-jotzaile eta musikagilea (h. 2009).
- 1923 – Rose Marie, estatubatuar aktorea (h. 2017).
- 1925 – Oscar Peterson, quebecar piano-jotzailea (h. 2007).
- 1926 – Konstantinos Stephanopoulos, Greziako presidentea (h. 2016).
- 1928 –
- Muhammad Haji Ibrahim Egal, Somalia lehen ministroa eta Somalilandiako presidentea (h. 2002).
- Nicolas Roeg, ingeles zinema zuzendaria eta argazkilaria (h. 2018).
- 1930 – Albert Ndele, Kongoko lehen ministroa (h. 2023).
- 1931 – Richard Heck, estatubatuar kimikaria, 2010eko Kimikako Nobel Saria (h. 2015).
- 1934 –
- Kenneth L. Hale, estatubatuar hizkuntzalaria (h. 2001).
- André Bo-Boliko Lokonga, Zaireko lehen ministroa (h. 2018).
- 1937 –
- Živko Radišić, Bosnia-Herzegovinako presidentea (h. 2021).
- La Repompa de Málaga, andaluziar ijito-kantaria (h. 1959).
- 1940 – Dora Barrancos, argentinar ikertzaile, soziologo, historialari, hezitzaile eta feminista.
- 1941 – Laura Mulvey, zinema feministaren teorialari britainiarra.
- 1942 – Margarita Ballester Figueres, kataluniar poeta, itzultzailea eta irakaslea.
- 1944 –
- Gianfranco Ferre, italiar modista (h. 2007).
- Sylvie Vartan, bulgariar-frantziar abeslari eta antzezlea.
- 1945 – Alain Juppé, Frantziako Lehen Ministro ohia eta Bordeleko alkatea.
- 1946 – Amir Naderi, irandar zinemagilea.
- 1947 – Milagros Calvo, espainiar epailea, magistratua eta irakaslea.
- 1948 – José María Romero de Tejada, kataluniar legelaria (h. 2017).
- 1950 –
- Ana, Errege Printzesa, Erresuma Batuko printzesa.
- Andres Serrano, estatubatuar argazkilari eta artista plastikoa.
- 1951 – Bobby Caldwell, estatubatuar abeslaria, abestigilea eta musikaria (h. 2023).
- 1953 –
- José de la Hoz Lainz, kantabriar politikaria.
- Carol Thatcher, britainiar idazle eta kazetaria, Margaret Thatcherren alaba.
- 1954 –
- Stieg Larsson, suediar idazle eta kazetaria, Millennium trilogiagatik ezaguna (h. 2004).
- Patrick Vaillant, okzitaniar folk musikari eta musikagilea.
- 1956 –
- Aida Pierce, mexikar aktore eta komediantea.
- Lourdes Alves Araújo, timortar ekintzaile eta politikaria (h. 2021).
- 1957 – Diedrich Diederichsen, alemaniar idazle, musika kazetari and kultur kritikaria.
- 1958 – Consolata Mukangango, Gertrude, ruandar moja beneditarra, Ruandako genozidioaren eragileetako bat.
- 1960 – Jean Condom, frantziar errugbilari ohia.
- 1962 – Dimitar Glavtxev, Bulgariako lehen ministroa.
- 1963 – Alejandro González Iñárritu, mexikar zinema zuzendaria.
- 1964 –
- Maria Mercè Cuartiella, kataluniar idazle eta antzerkigilea.
- Melinda Gates, estatubatuar filantropo eta Microsofteko gerente orokor ohia.
- 1967 – Minerva Piquero, asturiar kazetaria, telebistako aurkezlea eta idazlea.
- 1971 – María Patiño, galiziar telebistako-kazetari, laguntzaile eta aurkezlea.
- 1972 – Ben Affleck, estatubatuar aktore, zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
- 1974 –
- Verónica Figueroa Huencho, maputxe jatorriko administratzaile publikoa, irakaslea, akademikoa eta politikaria.
- Natasha Henstridge, kanadar modelo eta aktorea.
- 1975 – Yoshikatsu Kawaguchi, japoniar futbolaria.
- 1976 –
- Abiy Ahmed, Etiopiako lehen ministroa eta 2019ko Bakearen Nobel saria.
- Boudewijn Zenden, herbeheretar futbolaria.
- 1978 – Gemma Ubasart i González, kataluniar politologoa.
- 1979 – María Mercedes Cagigas Amedo, kantabriar txirrindulari ohia.
- 1981 –
- Sung Ji Hyo, hego korear aktorea.
- Ella Thomas, eritrear-estatubatuar aktore, modelo eta ekoizlea.
- 1982 – Rory Best, irlandar errugbi jokalaria.
- 1985 – Nipsey Hussle, estatubatuar rapeatzailea (h. 2019).
- 1989 – Joe Jonas, Jonas Brothers taldeko abeslaria.
- 1990 – Jennifer Lawrence, estatubatuar aktorea.
- 1991 – Virginia Díaz Rivas, kantabriar arraunlaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1532 – Ana Nafarroakoa, Nafarroako Erresumako infantea (j. 1492).
- 1936 –
- Maravillas Lamberto, Espainiako Gerra Zibilean eraildako nafar gaztetxoa (j. 1922).
- Manuel Martínez Jarauta, nafar klaretar fraidea, Barbastron fusilatua (j. 1912).
- Faustino Pérez García, nafar klaretar fraidea, Barbastron fusilatua (j. 1911).
- Agustín Viela, nafar klaretar fraidea, Barbastron fusilatua (j. 1914).
- 1946 - Luis Silva, bizkaitar futbolaria (j. 1879).
- 1948 - Estanislao Urkixo Ussia, arabar enpresaburua, Madrilen (j. 1872).
- 1964 – Frantziska Astibia, euskal militantea, idazlea eta itzultzailea (j. 1900).
- 1971 – Aurora Abasolo, bizkaitar sopranoa (j. 1894).
- 1983 – Imanol Agirre, bizkaitar idazlea (j. 1913).
- 2011 – Antonio Vega Cortázar, gipuzkoar tiratzailea (j. 1932).
- 2018 – Pierre Camou, lapurtar errugbilaria eta bankaria, Frantziako Errugbi Federazioaren presidentea (j. 1945).
- 2023 – Agustin González Azilu, nafar musikagilea (j. 1929).
Mundua
aldatu- 423 – Honorio, erromatar enperadorea (j. 384).
- 465 – Libio Severo, mendebaldeko erromatar enperadorea.
- 1038 – Eztebe I.a Hungariakoa, Hungariako lehen erregea.
- 1057 – Macbeth Eskoziakoa, Eskoziako Erresumako erregea.
- 1064 – Ibn Hazm, andalustar filosofo, teologo, legelari, historialari, idazle eta poeta (j. 994).
- 1118 – Alexios I.a Komneno, Bizantzioko enperadorea (j. 1081).
- 1369 – Filipa Hainautekoa, Ingalaterrako erregina ezkontidea (j. 1310).
- 1496 – Elisabet Portugalgoa, Gaztelako erregina (j. 1428).
- 1568 – San Estanislao Kostka, poloniar jesulaguna eta santua (j. 1550).
- 1634 – Johann Carolus, historiako lehen egunkariaren editorea (j. 1575).
- 1666 – Johann Adam Schall von Bell, alemaniar misiolari katoliko eta astronomoa (j. 1592).
- 1728 – Marin Marais, frantziar viola da gamba jotzailea eta konpositorea (j. 1656).
- 1798 – Edward Waring, ingeles matematikaria (j. c. 1736).
- 1799 – Giuseppe Parini, italierazko poeta (j. 1729).
- 1836 – Vicente Quesada, Moncayoko markesa, espainiar militarra (j. 1782).
- 1868 – Manuel Ezequiel Bruzual, Venezuelako presidentea (j. 1830).
- 1880 – Matilde Cherner, espainiar idazle eta kazetaria, errepublikazalea eta legezko prostituzioarekin kritiko agertu zen emakume aitzindaria (j. 1833).
- 1891 – Marie Léonide Charvin, frantziar antzerki-aktorea, XIX. mendearen amaierako famatuenetako bat (j. 1832).
- 1907 –
- Joseph Joachim, hungariar musikagile eta biolin-jotzailea, bere garaiko biolin-jotzailerik onenetakoa (j. 1831).
- John Kerr, eskoziar fisikaria (j. 1824).
- 1923 – Virginia González Polo, espainiar buruzagi politiko eta feminista (j. 1873).
- 1927 – Bertram Boltwood, estatubatuar fisikari eta kimikaria (j. 1870).
- 1935 – Paul Signac, frantziar margolaria (j. 1863).
- 1936 –
- Grazia Deledda, italiar idazlea, 1926ko Literaturako Nobel Saria (j. 1871).
- Gertrudis Ríos Marín, espainiar maistra, fusilatua (j. 1901).
- 1938 – Vicenç Albert Ballester, kataluniar ekintzaile independentista eta errepublikarra, Esteladaren diseinatzaile eta hedatzailetzat joa (j. 1872).
- 1944 – Ștefania Mărăcineanu, errumaniar fisikaria (j. 1882).
- 1949 – Vida Goldstein, australiar sufragista eta gizarte-erreformista (j. 1869).
- 1951 – Artur Schnabel, austriar pianista eta musikagilea (j. 1882).
- 1953 – Ludwig Prandtl, alemaniar fisikaria (j. 1875).
- 1961 – Anne Sewell Young, estatubatuar astronomia-irakaslea (j. 1871).
- 1962 – Lei Feng, Askapenerako Herri Armadako soldadua eta Txinako komunismoan pertsonaia legendarioa (j. 1940).
- 1963 – Vsievolod Ivanov, errusiar antzerkigilea (j. 1895).
- 1967 –
- René Magritte, belgikar margolaria (j. 1898).
- Manuel Prado Ugarteche, Peruko presidentea (j. 1889).
- 1969 – Stijn Streuvels, flandriar idazlea (j. 1871).
- 1971 – Paul Lukas, hungariar aktorea (j. 1894).
- 1975 – Sheikh Mujibur Rahman, lehendabiziko Bangladeshko presidentea (j. 1920).
- 1976 – María Sánchez Arbós, espainiar maistra eta pedagogoa (j. 1889).
- 1982 – Hugo Theorell, suediar zientzialaria, 1955eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1903).
- 1985 – Lester Cole, estatubatuar zinema-gidoilaria (j. 1904).
- 1990 –
- Eva Nil, egiptoar-brasildar aktorea (j. 1909).
- Viktor Tsoi, korear-sobietar rock abeslaria, gitarra-jolea, margolaria eta abestigilea (j. 1962).
- 1993 – Patricia St. John, ingeles idazle ets misiolari ebanjelikoa (j. 1919).
- 1999 – Olga Orozco, argentinar idazlea, olerkaria, kazetaria, itzultzailea eta gidoilaria (j. 1920).
- 2004 – Sune Bergström, suediar biokimikaria, 1982ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1916).
- 2006 – Te Atairangikaahu, maori erregina (j. 1931).
- 2013 –
- Rosalía Mera, espainiar jostuna eta enpresaburua (j. 1944).
- Sławomir Mrożek, poloniar antzerkigilea (j. 1930).
- 2015 – Rafael Chirbes, gaztelaniazko valentziar idazle eta literatur kritikaria (j. 1949).
- 2016 – Dalian Atkinson, Txipiroia, Real Sociedaden aritutako ingeles futbolaria (j. 1968).
- 2019 – Luigi Lunari, italiar idazlea (j. 1934).
- 2020 –
- Stuart Christie, eskoziar hizkuntzalaria, itzultzailea, autobiografoa eta militante anarkokomunista (j. 1946).
- Chilla Porter, australiar gorako jauzilari eta politikaria (j. 1936).
- 2021 –
- Abdelhamid Brahimi, Aljeriako lehen ministroa (j. 1936).
- Gerd Müller, alemaniar futbolaria, historiako goleatzaile onenetakoa (j. 1945).
- 2024 –
- Jaime Botín, espainiar bankaria (j. 1936).
- Imre Komora, hungariar futbolari eta entrenatzailea (j. 1940).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Kristauentzat Andre Mariaren Zeruratzearen jaia.
- Sehaska egutegiko izendegia: Maria (Andre Mariaren eguna handia eta Mari, Maddi eta Mayi guztien festa) eta Axun.
- Jaiegunak: Adunan, Areson, Baliarrainen, Gaztelun, Gernika-Lumon, Ondarroan, Orendainen eta Zarautzen.
- Bilbon, Aste Nagusiaren barruan, Begoñako Andre Mariaren eguna.
- Ferragosto jaieguna: Italia.
Kanpo estekak
aldatu