Argentinako errugbi selekzioa

Argentinako errugbi selekzioa mundu mailako talde onenen artean dugu eta 2019ko sailkapenaren arabera 10.a da. 2012tik aurrera Hegoaldeko Rugby Championship txapelketan jokatzen du Zeelanda Berria, Australia eta Hego Afrikarekin batera.

Argentinako errugbi selekzioa
IzengoitiaLos Pumas
ElkarteaUnión Argentina de Rugby
HautatzaileaArgentina Mario Ledesma
KapitainaArgentina Pablo Matera
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Lehenbizikoa
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Bigarrena
Lehenbiziko partida
Argentina Argentina 3:28 Britainiar Uharteak
1910eko ekainaren 12a
Garaipenik handiena
Paraguai Paraguai 0:152 Argentina Argentina
2002ko maiatzaren 1a
Porrotik handiena
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 93:8 ArgentinaArgentina
1997ko ekainaren 21a
Munduko Errugbi Kopa
Parte hartzeak7 (aurrenekoa 1987an)
Posturik onena3.a (2007)
Hegoaldeko Rugby Championship
Parte hartzeak4 (aurrenekoa 2012an)
Posturik onena3.a (2015)


Argentina-Ingalaterra.

HistoriaAldatu

Argentinan jokaturiko lehen errugbi partida 1873an izan zen eta inmigrante britainiarren artekoa izan zen. 1899an lau errugbi talde zeuden Buenos Airesen. 1910an Oxfordeko Unibertsitateko ikasleek osaturiko talde batek Argentinan egin zuen bira eta taldeen aurka jokatzeaz gain selekzio bat osatu zen eta hau kontsideratzen da Argentinako selekzioaren estraineko partida. 1927an eta 1936an ere Britainiar Uharteetako selekzioak bira berriak egin zituen Argentinan.

1960 hamarkadan talde indartsua osatu zuen eta ordukoa du Pumas ezizena. Sona handia hartu zuen eta Europako selekzio onenak Argentinara joan ziren partidak joatzera, 1960an Frantzia, 1967an Gales eta 1968an Eskozia. 1965ean Hego Afrikara joan zen Argentina eta 1978an Europara.

1987an Munduko Errugbi Txapelketa abiatu zen eta Argentinak sailkapena lortu zuen. Emaitzarik onena 2007an izan zuen 3. postua eskuratu baitzuen Frantziari 34-10 emaitzaz irabazi ondoren. 2015eko Txapelketan final laurdenetan Europako txapelduna zen Irlanda gainditu eta azkenean laugarren postua eskuratu zuen.

2012tik aurrera Hegoaldeko Errugbi Txapelketan jokatzen du. 2015ean hirugarren egin zuen.

UniformeaAldatu

1910 eta 1927 artean selekzioak jokatu zituen partiduetan uniforme urdinak eta zuriak erabili zituen. 1927ko uztailaren 27an British and Irish Lions taldearen aurka jokatzeko erabili zuen aurreneko aldiz elastiko zuri urdin marratua.

     
 
 
 
1910-1927
     
 
 
 
1910-1927
     
 
 
 
1927-tik
     
 
 
 
2012
     
 
 
 
2015
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2018-

PalmaresaAldatu

Munduko Errugbi TxapelketaAldatu

Honako hauek dira Munduko Errugbi Txapelketan izandako emaitzak:

Urtea Antolatzailea Postua
1987   Zeelanda Berria
  Australia
Ligaxka
1991   Europako 5 herrialde Ligaxka
1995   Hegoafrika Ligaxka
1999   Gales Final 1/4ak
2003   Australia Ligaxka
2007   Frantzia 3.a
2011   Zeelanda Berria Final 1/4ak
2015   Ingalaterra 4.a
2019   Japonia Ligaxka

Hegoaldeko Rugby ChampionshipAldatu

Hegoaldeko Rugby Championshipen historia laburra duenez emaitza apalak izan ditu.

  • Hirugarren (1): 2015
  • Garaipenak:
    • 2014: Argentina 21 - Australia 17
    • 2015: Hegoafrika 25 - Argentina 37
  • Berdinketa:
    • 2012: Argentina 16 - Hegoafrika 16
  • Puma Trophy (0)
    • Australia 13 - Argentina 0

Amerikako Rugby ChampionshipAldatu

Argentina Jaguares taldeak (Argentina B) Americas Rugby Championshipen 2009 urtetik hartzen du parte.

  • Txapelduna (7): 2009, 2010, 2012, 2013, 2014, 2016, 2019.
  • Txapeldun ordea (2): 2017, 2018.

Kanpo estekakAldatu