George Nepia
George Nepia (Wairoa, 1905eko apirilaren 25a - Ruatoria, 1986ko abuztuaren 27a) zeelandaberritar errugbilari maoria izan zen, hamabosteko eta hamahiruko errugbian jokatu zuena. Maila handiko atzelaria izan zen, errugbilari maoririk ospetsuenetako bat, eta Zeelanda Berriko kiroleko lehenbiziko superrizarra.
George Nepia | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Wairoa (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Ruatoria (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | hamahiruko errugbilaria eta hamabosteko errugbilaria |
Posizio edo espezialitatea | atzelaria |
1924-1930 bitartean, 46 partida jokatu zituen Zeelanda Berriko errugbi selekzioarekin, 9 test-partida barne. 1924an, 19 urte besterik ez zuela, All Blacks-ek ("The Invincibles" izendaturik) Europan zehar egindako biran parte hartu zuen.[1] 1935ean, Ingalaterrara joan zen hamahiruko errugbi profesionalean jokatzera. 1937an Zeelanda Berrira itzuli, eta bertako hamahiruko errugbiko selekzioan aritu zen.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Knight, Lindsay. George Nepia. stats.allblacks.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
- ↑ George Nepia. en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).