British and Irish Lions
British & Irish Lions | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||||||||||||||||||||
Federakundea | Home Nations | ||||||||||||||||||||||||||
Sortu: | 1888 | ||||||||||||||||||||||||||
Ikurra: | Lehoia | ||||||||||||||||||||||||||
Izendapena: | The Lions ("lehoiak") | ||||||||||||||||||||||||||
Estadioa: | ez | ||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea: | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||
Kapitaina: | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||
Estreinaldi Internazionala Otago 3:8 Shaw & Shrewsbury 1888ko apirilaren 28a | |||||||||||||||||||||||||||
Garaipen Handiena West. Australia ![]() 2001eko ekainaren 8a Argentina ![]() 1927ko abuztuaren 7a | |||||||||||||||||||||||||||
Porrot Handiena Zeelanda Berria ![]() 1983ko uztailaren 16a |
British & Irish Lions (euskaraz Britainiar eta Irlandar Lehoiak), ezizenez The Lions (Lehoiak) Ingalaterra, Gales, Eskozia eta Irlandako errugbi selekzioaren jokalari onenek osatutako errugbi taldea da.
1888an Otago zeelandaberriar taldearen aurka bere lehenbiziko partidua jokatu zuen, Shaw & Shrewsbury Team izenpean. 1989. urtetik lau urtero birak burutzen ditu, nagusiki Hego Hemisferioko hiru errugbi selekzio indartsuen aurka lehiatzeko, hau da, Zeelanda Berriaren, Australiaren eta Hegoafrikaren aurka, eta noizbait baita Argentinaren aurka ere[1].
IkurrakAldatu
IzenaAldatu
Gaur egun British & Irish Lions izena badu ere aurreneko partidan Shaw & Shrewsbury Team izena erabili zuen. Ingalaterrako jokalariak ziren gehiengoa eta bazeuden Eskozia eta Galesko jokalari gutxi batzuk ere. Ondoren British Isles ("Uharte britainiarrak") izena izan zuen, izan ere garai hartan Erresuma Batuak Britainia Handia eta Irlanda uharteak hartzen baitzituen bere baitan. Irlandak 1922an independentzia lortu ondoren ere British Isles izenarekin jarraitu zuen.
1950. urtean Zeelanda Berrian eta Australian zehar egindako biran British Lions ("Britainiar Lehoiak") izena ofizialki hartu zuen, 1924an Hegoafrikako biran aurreneko aldiz erabili bazen ere. Hurrengo hamarkadetan British Isles edo British Lions izena erabili izan zen eta 2001eko Australiako biratik aurrera British & Irish Lions erabiltzen da.
Izena Erresuma Batuko eta Irlandako hizkuntzetan:
- Ingelesez: British and Irish Lions
- Irlandako gaeleraz: Leoin na Breataine agus na hÉireann
- Eskozieraz: Breetish an Erse Lions
- Eskoziako gaeleraz: Leòghainn Bhreatainn agus Èireann
- Galesez: Llewod Prydeinig a Gwyddelig
- Kornubieraz: Lewyow Predennek ha Iwerdhonek
EreserkiaAldatu
Lau federaziok eta bi Estatuk parte hartzen dutenez ez zuen ereserki ofizialik izan urteetan zehar. 1989an Britainiar ereserkia erabili zuen, God Save the Queen[2]. 2005ean ereserki bat sortu zuten berariaz egina, The Power of Four izenekoa[3], baina ez da erabiltzen.
Uniformea eta armarriaAldatu
Erresuma Batuko banderaren koloreak erabili izan ditu beti, gorria, zuria eta urdin iluna. Hasierako urteetan diseinu desberdinak erabili zituen, gehienetan hiru koloretako marra horizontaldun kamisetak izan ziren[4].
1910ko Hegoafrikako birarako eskoziarrek kolore urdina erabiltzea eskatu zuten, garai hartako selekzio indartsuena baitziren, eta kamisetari "lehoi zutitu" ezarri zitzaion, eskoziarren armarrian dagoena hain zuzen ere. 1924an Hegoafrikara itzuli zirenean kamiseta urdina mantendu zuen baina armarrian lau nazioen ikurrak azaltzen ziren, arrosa (Ingalaterra), kardabera (Eskozia), hirustak (Irlanda) eta lumak (Gales). Bitxia bada ere, orduan hasi zitzaien "Lehoiak" ezizena ematen[5]. 1927an Argentinara egindako bira ez-ofizialean ere kamiseta eta armarri bera erabili zen[6]. Armarria ez da ordutik aldatu.
1938an George Beamish irlandarrak kolore berdea falta zela adierazi zuen eta galtzerdi urdinetan marra berde batzuk ezarri ziren Irlandaren erakusgarri[4]. 1950an ezarri zen gaur egungo uniformea Zeelanda Berrira egindako biran hain zuzen ere. Horrela beraz lau koloreak hartzen ditu uniformeak[7].
|
|
|
|
|
|
HistoriaAldatu
Hasierako birak (1888-1909)Aldatu
1888. urtean 21 jokalaritako talde batek, Shaw & Shrewsbury Team taldeak, Australia eta Zeelanda Berrian 35 partida jokatu zituen talde probintzialen, hirikoen eta akademikoen aurka eta 27 irabazi zituen. Zazpi hilabetetako bira izan zen. Australiar futbol legeak erabiliz 19 partidatatik sei irabazi eta bat berdindu zuen. Errugbi federazioaren legeak zehatz betetzen ez baziren ere, errugbiaren iparraldeko eta hegoaldeko hemisferioen kontzeptua finkatu zuten[8].
1891ean Hegoafrikarako gonbidapena jaso zuen eta Errugbi Federazioak onarturiko aurreneko bira izan zen. Hegoafrikaren aurkako hiru partida jokatu eta hirurak irabazi zituzten. Bost urte beranduago Hegoafrikara itzuli ziren. 21 partida jokatu zituzten, hauetako lau Hegoafrikako selekzioaren aurka, eta hiru irabazi eta bat galdu zuten. Urte hartako British Isles taldean irlandarrak ziren gehiengoa, sei jokalari hain zuzen ere.
1899an Australiara itzuli ziren eta Hegoafrikan egin bezala 21 partida jokatu zituzten, lau Australiako selekzioaren aurka, eta hirutan garaile atera ziren. 1903 eta 1904 artean hamabi hilabeteren tartean hegoaldeko hiru selekzioen aurka jokatu zuten, Hegoafrikaren eta Zeelanda Berriaren aurka galdu eta Australiaren aurka irabaziz.
1908an Ozeaniara itzuli ziren, oraingoan ingelesez eta galestarrez osaturiko taldea izan zen, irlandarrek eta eskoziarrek uko egin baitzioten parte hartzeari[9]. Zeelanda Berrian jokatu zituzten partida gehienak eta selekzioaren aurkako partida bat berdindu eta bi galdu zituzten. Australian ere jokatu zuten partidarik baina ez selekzioaren aurka.
1910-1949Aldatu
1910ko Hegoafrikarako bidaiarako batzorde batek aukeratu zituen lau nazioetako jokalariak. Lagunarteko hainbat partida jokatu zituzten eta gehienak irabazi zituzten, baina amaitzeko selekzioaren aurkako hiru partida jokatu zituzten, bat irabazi eta bi galdu. Urte berean Oxfordeko Unibertsitateak bultzatuta, Ingalaterrako selekzio batek baina hiru jokalari eskoziar zituenak, Argentinara egin zuen bidaia. Combined British izenarekin partida bat jokatu zuen Argentinako selekzioaren aurka eta garaipena lortu zuen[10].
Hamarkada bat pasatxoko hutsunearen ondoren 1924. urtean Hegoafrikan bira berria egiteko osatu zen taldea. 21 partida jokatu zitutzen, 9 irabazi, hiru berdindu eta 9 galduz. Hegoafrikako selekzioaren aurka lau partida jokatu zituzten eta hiru galdu. 1927an Argentinara itzuli ziren eta jokaturik bederatzi partidak irabazi zituzten, tartean selekzioaren aurka jokaturiko laurak.
1930an Ozeaniara itzuli ziren lehoiak, 22 urte beranduago. Zeelanda Berrian jokaturiko partida ia guztiak irabazi zituzten, harik eta All Blacks selekzioari aurre egin behar izan zioten arte. Lau partidatatik aurrenekoa 6-3 irabazi zuten baina hurrengo hiruretan porrota jaso zuten. Bitartean Australian ere izan ziren eta selekzioaren aurka galdu zuten arren gainerako taldeen aurkako sei partidatatik bost irabazi zituzten.
1936an Argentinara joan ziren hirugarren aldiz eta jokaturiko hamar partidak irabazi zituzten. Partida guztiak kontutan hartuta bederatzi puntu baino ez zuten jaso aurka. 1938an Hegoafrikara itzuli ziren eta jokaturiko partiden erdia baino gehiago irabazi zuten, baina selekzioaren aurka bat irabazi eta bi galdu zituzten.
1950-1969Aldatu
Bigarren Mundu Gerra ondorengo aurreneko bira Australia eta Zeelanda Berrira egin zuten 1950. urtean. 29 partida jokatu zituzten, 22 irabaziz eta bat berdinduz. Zeelanda Berriko selekzioaren aurkako aurreneko partida 9-9 berdindu zuten, eta hurrengo hirurak galdu bazituzten ere joko bikaina erakutsi zuten. Ondoren Australiara joan ziren eta partida guztiak irabazi zituzten azkena ezik, New South Walesen aurkakoa. Australiako selekzioaren aurkako biak irabazi zituzten.
1955ean Hegoafrikara itzuli ziren. 25 partida jokatu eta 19 irabazi eta bat berdindu zuten. Hegoafrikako selekzioaren aurkako lau partidatan bakoitzak bi irabazi zituen.
1959ko Australiako eta Zeelanda Berriko bira ere arrakastatsua izan zen. 35 partida jokatu eta sei baino ez zituzten galdu. Australiaren aurkako biak irabazi zituzten eta Zeelanda Berriaren aurka hiru partida galdu ondoren azkena irabazi zuten 9-6 emaitzaz[11].
1960. hamarkada ez zen aurrekoa bezain arrakastatsua izan. 1962ko Hegoafrikako biran Springboks selekzioak lau partidatik hiru irabazi ziten, 1966an Australiari erraz nagusitu bazitzaien ere Zeelanda Berriaren aurka jokaturiko lau partidak galdu zituzten. Etxera bueltan Kanadan eskala egin eta bertako selekzioaren aurkako partida jokatu zuten Toronton eta 19-8 emaitzaz irabazi zuten[9]. 1968ko Hegoafrikako biran talde probintzialen aurkako 16 partidatatik 15 irabazi zituzten baina selekzioaren aurkako hiru partida galdu eta bat berdindu zuten.
1970. hamarkadaAldatu
Hamarkada berriak British Lionsen berpiztea ekarri zuen Gareth Edwards eta Barry John galestarrak selekzioaren oinarrian zeudela. 1971ko biran Zeelanda Berriari irabazi zioten aurreneko aldiz, hiru partidatik bi irabazi eta bat galduz. Bira osoan galdutako partida bakarra hori izan zen gainera[12].
1974. urtean Hegoafrikan egindako bira Lehoien arrakastatsuenetakoa eta gogoratuenetakoa izan zen. Willie John McBrideren gidaritzapean 22 partida irabazi zituzten eta selekziaoren aurka jokaturiko lau partidatatik hiru irabazi eta bat berdindu zuten. Bira honetako ezaugarri nagusia partidetan izan zen joko biolentoa izan zen[13].
1977. urtean Zeelanda Berrira itzuli ziren. Aurreneko 21 partidatatik bakarra galdu zuten, baina All blacksen aurka hiru galdu eta bat irabazi zuten. Etxerako itzuleran Fijin selezkzioaren aurkako partida jokatu zuten eta 25-21 galdu zuten.
1980-1999Aldatu
1980an Hegoafrikan hasierako hamalau partidak irabazi zituzten baina selekzioaren aurka hiru aurrenak galdu eta azkena irabazi zuten. 1983an Zeelanda Berrian emaitza antzekoa izan zen, aurreneko partida gehienak irabazi baina selekzioaren aurka galdu[9]. 1986an Hegoafrikara joatea tokatzen bazen ere Apartheid sistemaren aurkako boikot egoeragatik bertan behera gelditu zen[14].
1989an Australiara joan ziren eta jokaturiko 12 partidatatik 8 irabazi zituzten, tartean Australiako selekzioaren aurkakoak. 1993an Zeelanda Berrian izan ziren eta hau izan zen amateur aroko azken ekitaldia. Sei partida irabazi eta lau galdu zituzten eta selekzioaren aurka bi galdu eta bat irabazi zuten. 1997an itzuli ziren Hegoafrikara eta selekzioaren aurkako partidetan bi irabazi eta bat galdu zuten.
XXI. mendeaAldatu
2001. urtean Australiara joan ziren hamar partida jokatzera. Wallabiek testa irabazi zuten (2-1) eta Tom Richards Trophy saria abiatu zuten. Sari hau Australiarren eta Lehoien arteko testen irabazleak jasotzen du[15]. Bira honetan erabili zen aurreneko aldiz British & Irish Lions izena[9].
2005. urtean Zeelanda Berrira joan ziren. Talde probintzialen aurkako zazpi partida irabazi ondoren New Zealand Maori taldeak garaitu zituen eta selekzioaren aurkako hiru partidak ere galdu zituzten.
2009. urtean Munduko Kopan txapeldun izanak ziren Hegoafrikarren aurka jokatu zuten eta bi partida galdu eta bat irabazi zuten. Talde hartan 14 irlandar, 13 galestar, 8 ingeles eta bi eskoziar zeuden.
2013. urtean Australiara itzuli ziren eta taldeen aurkako partida guztiak irabazi zituzten bat ezik. Australiako selekzioaren aurka bi partida irabazi zituzten eta bakarra galdu. Azkenengo partida 41-16 irabazi zuten 1997tik aurreneko test-a irabaziz, eta Australiaren aurkako lehen test-a irabaziz 1989tik[16]. Galestarrak ziren nagusi selekzioan, Galesko selekzioaren kapitaina (Sam Warbuton) eta entrenatzailea (Warren Gatland zeelandaberritarra) zituen eta Leigh Halfpenny izan zen puntu gehien bildu zituena[17].
2017an kapitain eta entrenatzaile berak zituela Zeelanda Berrira joan zen taldea. 10 partida zituzten aurrena, ondoren Maorien selekzioaren aurkako bat eta azkenik All Blacks-en aurkako hiru. Maoriak erraz garaitu zituzten[18] eta Zeelanda Berriaren aurkako aurreneko partidatan porrota (30-15) eta garaipena (24-21) lortu ondoren hirugarren partidan 15-15 berdindu zuten[19].
Errugbi birakAldatu
Urtea | Herrialdea | Kapitaina | Entrenatzailea | Puntu gehien | Emaitza | Test partidak |
---|---|---|---|---|---|---|
1888 | Zeelanda Berria Australia |
Robert Seddon Andrew Stoddart |
Alfred Shaw Arthur Shrewsbury |
Estatitikarik gabe ez baitziren Errugbi Federazioaren arauak bete | ||
1891 | Hegoafrika | Bill Maclagan | Edwin Ash | Arthur Rotherham (4) | Irabazi | 3–0 |
1896 | Hegoafrika | Johnny Hammond | Roger Walker | J. F. Byrne (12) | Irabazi | 3–1 |
1899 | Australia | Matthew Mullineux Frank Stout |
Matthew Mullineux | Charlie Adamson (17) | Irabazi | 3–1 |
1903 | Hegoafrika | Mark Morrison | Johnny Hammond | John Gillespie (4) | Galdu | 0–1–0 (bi berdindu eta bat galdu) |
1904 | Zeelanda Berria Australia |
David Bedell-Sivright | Arthur O'Brien | Percy Bush (20) | Irabazi | 3–0 (Australia) |
Galdu | 0–1 (Zeelanda Berria) | |||||
1908 | Zeelanda Berria Australia |
Arthur 'Boxer' Harding | George Harnett | Reggie Gibbs (3) Jack Jones (3) |
Galdu | 0–2 (1 berdindu) (Zeelanda Berria) |
ez | Australiarekin partidarik ez | |||||
1910 | Hegoafrika | Tommy Smyth | William Cail Walter E. Ree |
Jack Spoors (9) | Galdu | 1–2 |
1910 | Argentina | John Raphael | R.V. Stanley | Harold Monks (10) (balioztatu gabe) |
Irabazi | 1–0 |
1924 | Hegoafrika | Ronald Cove-Smith | Harry Packer | Tom Voyce (6) | Galdu | 0–3 (1 berdindu) |
1927 | Argentina | David MacMyn | James Baxter | Ernest Hammett (40) (balioztatu gabe) |
Irabazi | 4–0 |
1930 | Zeelanda Berria Australia |
Doug Prentice | James Baxter | Carl Aarvold (9) | Galdu | 1–3 (Zeelanda Berria) |
Galdu | 0–1 (Australia) | |||||
1936 | Argentina | Bernard Gadney | Doug Prentice | John Brett (7) (balioztatu gabe) |
Irabazi | 1–0 |
1938 | Hegoafrika | Sam Walker | Major B.C. Hartley | Vivian Jenkins (9) | Galdu | 1–2 |
1950 | Zeelanda Berria Australia |
Karl Mullen | Leslie B. Osborne | Lewis Jones (26) | Galdu | 0–3 (1 berdindu) (Zeelanda Berria) |
Irabazi | 2–0 (Australia) | |||||
1955 | Hegoafrika | Robin Thompson | Jack Siggins | Jeff Butterfield (12) | Berdindu | 2–2 |
1959 | Zeelanda Berria Australia |
Ronnie Dawson | O.B. Glasgow | David Hewitt (16) | Irabazi | 2–0 (Australia) |
Galdu | 1–3 (Zeelanda Berria) | |||||
1962 | Hegoafrika | Arthur Smith | Harry McKibbin | John Willcox (5) | Galdu | 0–3 (1 berdindu) |
1966 | Zeelanda Berria Australia |
David Watkins Mike Campbell-Lamerton |
John Robins | Stewart Wilson (30) | Irabazi | 2–0 (Australia) |
Galdu | 0–4 (Zeelanda Berria) | |||||
1968 | Hegoafrika | Tom Kiernan | Ronnie Dawson | Tom Kiernan (35) | Galdu | 0–3 (1 berdindu) |
1971 | Zeelanda Berria | John Dawes | Carwyn James | Barry John (30) | Irabazi | 2–1 (1 berdindu) |
1974 | Hegoafrika | Willie John McBride | Syd Millar | Phil Bennett (26) | Irabazi | 3–0 (1 berdindu) |
1977 | Zeelanda Berria | Phil Bennett | John Dawes | Phil Bennett (18) | Galdu | 1–3 |
1980 | Hegoafrika | Bill Beaumont | Noel Murphy | Tony Ward (18) | Galdu | 1–3 |
1983 | Zeelanda Berria | Ciaran Fitzgerald | Jim Telfer | Ollie Campbell (15) | Galdu | 0–4 |
1989 | Australia | Finlay Calder | Ian McGeechan | Gavin Hastings (28) | Irabazi | 2–1 |
1993 | Zeelanda Berria | Gavin Hastings | Ian McGeechan | Gavin Hastings (38) | Galdu | 1–2 |
1997 | Hegoafrika | Martin Johnson | Ian McGeechan Jim Telfer |
Neil Jenkins (41) | Irabazi | 2–1 |
2001 | Australia | Martin Johnson | Graham Henry | Jonny Wilkinson (36) | Galdu | 1–2 |
2005 | Argentina | M Owen | Sir Clive Woodward | Jonny Wilkinson (20) | Berdindu | 0-0 (1 berdindu, 25-25) |
2005 | Zeelanda Berria | Brian O'Driscoll Martin Corry Gareth Thomas |
Sir Clive Woodward | Jonny Wilkinson (31) | Galdu | 0–3 |
2009 | Hegoafrika | Paul O'Connell | Ian McGeechan | Stephen Jones (39) | Galdu | 1–2 |
2013 | Australia | Sam Warburton | Warren Gatland | Leigh Halfpenny (49) | Irabazi | 2–1 |
2017 | Zeelanda Berria | Sam Warburton Peter O'Mahony |
Warren Gatland | Owen Farrell (31) | Berdindu | 1-1 (1 berdindu) |
Testen laburpenaAldatu
Selekzioen aurkako testakAldatu
Selekzioa | Egindako birak | Irabazi | Berdindu | Galdu | Garaipenen % |
---|---|---|---|---|---|
Argentina | 3 | 3 | 0 | 0 | % 100 |
Australia | 9 | 7 | 0 | 2 | % 78 |
Hegoafrika | 13 | 4 | 1 | 8 | % 31 |
Zeelanda Berria | 12 | 1 | 1 | 10 | % 8 |
Jokalari aipagarrienakAldatu
2017ko uztailaren 3an eguneratua.
Jokalaria | Test partidak | Urteak | |
---|---|---|---|
1 | Willie John McBride | 17 | 1962–1974 |
2 | Dickie Jeeps | 13 | 1955–1962 |
3 | Mike Gibson | 12 | 1966–1971 |
Graham Price | 12 | 1977–1983 | |
5 | Tony O'Reilly | 10 | 1955–1959 |
Graham Price | 10 | 1955–1959 | |
Graham Price | 10 | 1968–1974 |
Jokalaria | Puntuak | |
---|---|---|
1 | Gavin Hastings | 69 |
2 | Jonny Wilkinson | 67 |
3 | Stephen Jones | 53 |
4 | Leigh Halfpenny | 49 |
5 | Phil Bennett | 44 |
Jokalaria | Entseguak | |
---|---|---|
1 | Tony O'Reilly | 6 |
2 | J. J. Williams | 5 |
3 | Willie Llewellyn | 4 |
Malcolm Price | 4 |
ErreferentziakAldatu
- ↑ Griffiths, John. (1987). The Phoenix Book of International Rugby Records. London: Phoenix House ISBN 0-460-07003-7..
- ↑ Lenihan, Donal. (2016). Donal Lenihan: My Life in Rugby. Random House, 214 or. ISBN 1848272251..
- ↑ (Ingelesez) «The British & Irish Lions and Music - Rugby World magazine» Rugby World 2020-09-28 Noiz kontsultatua: 2020-12-05.
- ↑ a b Bath, Richard. (2008). The British & Irish Lions Miscellany. London: Vision Sports Publishing, 76 or..
- ↑ Godwin, Terry; Rhys, Chris. (1981). The Guinness Book of Rugby Facts & Feats. London: Guinness Superlatives ISBN 0-85112-214-0..
- ↑ «The British & Irish Lions : Lions Change Their Stripes» web.archive.org 2008-06-07 Noiz kontsultatua: 2020-12-05.
- ↑ (Ingelesez) «The Times & The Sunday Times» www.thetimes.co.uk Noiz kontsultatua: 2020-12-05.
- ↑ (Ingelesez) McClintock, Alex. (2013-06-26). «The forgotten story of ... the Lions 1888 tour» The Guardian ISSN 0261-3077. Noiz kontsultatua: 2020-12-05.
- ↑ a b c d «British & Irish Lions» www.globalrugbyresults.com Noiz kontsultatua: 2020-12-05.
- ↑ (Ingelesez) worldrugbymuseum. (2020-09-28). «The 1910 British & Irish Lions tour of Argentina» World Rugby Museum: from the vaults Noiz kontsultatua: 2020-12-05.
- ↑ (Ingelesez) Screen, NZ On. «The Lion and the Kiwi | Film | NZ On Screen» www.nzonscreen.com Noiz kontsultatua: 2020-12-05.
- ↑ (Ingelesez) «Remembering the Lions tour of 1971: the great awakening of British rugby | Paul Rees» the Guardian 2017-05-29 Noiz kontsultatua: 2020-12-05.
- ↑ (Ingelesez) «The Legendary (and Violent) 1974 British & Irish Lions Tour of South Africa» www.ultimaterugby.com Noiz kontsultatua: 2020-12-05.
- ↑ (Ingelesez) Thornley, Gerry. «Sporting Controversies: Rugby’s relationship with apartheid all there in black and white» The Irish Times Noiz kontsultatua: 2020-12-05.
- ↑ «RugbyArchive» www.rugbyarchive.net Noiz kontsultatua: 2020-12-05.
- ↑ (Ingelesez) «Lions 2013: stunning victory and historic series success over Australia safeguards a treasured concept» The Telegraph Noiz kontsultatua: 2020-12-05.
- ↑ (Ingelesez) «Lions 2013: Record-breaker Leigh Halfpenny owed huge debt of gratitude» the Guardian 2013-07-07 Noiz kontsultatua: 2020-12-05.
- ↑ (Ingelesez) «Maori All Blacks 10-32 British and Irish Lions» BBC Sport Noiz kontsultatua: 2020-12-05.
- ↑ (Ingelesez) Park, Robert Kitson at Eden. (2017-07-08). «Lions and All Blacks draw thrilling final Test and series» The Observer ISSN 0029-7712. Noiz kontsultatua: 2020-12-05.
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) British and Irish Lions taldearen webgunea