Drop (errugbia)
Drop, punpa-lasterreko ostiko edo bote-lasterreko ostiko baloia eskuetatik askatu ondoren lurrean punpa egin bezain laster zangoz ostikatzeko ekintza da. Gisa horretako ostikoak baliatzen dira zenbait sake egiteko (22 metroko sakea, esate baterako) edo baloia jokoan dagoenean, baloia hagen artean pasatuz gero baita puntuak lortzeko ere.[1] Hitza ingelesezko drop kick esapidearen laburdura da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Errugbia Hiztegia] [2015]
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |