Hegoafrikako errugbi selekzioa

Flag of South Africa.svg
Hegoafrika
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Etxean
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Kanpoan
Federakundea South African Rugby Union
Sortu: 1862
Ikurra: Antilope eta protea
Izendapena: Springboks
Estadioa: Ellis Park Stadium, Johannesburg (60.000)
Entrenatzailea: Hegoafrika Rassie Erasmus
Kapitaina: Hegoafrika Siya Kolisi
Estreinaldi Internazionala
Hegoafrika 4:0 Britainiar Uharteak
1891ko uztailaren 30a
Garaipen Handiena
Hegoafrika Flag of South Africa.svg 134:3 Flag of Uruguay.svg Uruguai
2005eko ekainaren 11
Porrot Handiena
Ingalaterra Flag of England.svg 53:3 Flag of South Africa.svg Hegoafrika
2002ko azaroaren 23a
Munduko Errugbi Kopa
Partaidetzak 5 (aurrenekoa 1995ean)
Emaitza Onena Txapeldunak 1995, 2007 eta 2019an

Hegoafrikako errugbi selekzioa munduko errugbi talde onenetako bat da, lehenengoa 2019ko sailkapenaren arabera. Hiru aldiz irabazi du Munduko Errugbi Txapelketa.

"The springboks".

HistoriaAldatu

SorreraAldatu

1891n, Lurmutur Hirian, Britainiar Uharteetako selekzioaren aurka jokatu zuen lehen partida Hegoafrikak. Cape Colony (Lurmutur Hiriko kolonia) izena eraman bazuen ere, hau hartzen da selekzioaren lehen partidatzat.

Talde indartsuaAldatu

1912-1913 denboraldian, Europan egin zuen biran Home Nations (gaur egungo Sei Nazioak) txapelketako talde guztiak garaitu zituen, eta Grand Slam Itzulia izeneko saria eman zioten. Hau lortzen zuen Hego hemisferioko lehen taldea izan zen. Historian zehar beste hirutan errepikatu zuen, 1932an, 1952an eta 1961ean.

Australiarekin eta Zeelanda Berriarekin ere lehia ugari izan zituen, bai Ozeanian barrena egindako biretan, bai ozeaniarrak Hegoafrikara joan zirenean. Bereziki gogoangarriak izan ziren honako hauek:

  • 1921ean Zeelanda Berriarekin izandako lehia, Zeelanda Berrian bertan. Lehenengoan ozeaniarrak nagusi, bigarrenean afrikarrak, eta hirugarren partida 0-0 amaitu zen.
  • 1928an Zeelanda Berria Hego Afrikara joan zen, eta afrikarrek 17-0 garaitu zuten; All Blacks-ek 1893tik jasandako porrot handiena zen.
  • 1933an Australia joan zen eta bost partidatatik hiru hegoafrikarrek irabazi zituzten.

Apartheidaren ondorioakAldatu

1960ko eta 1970 hamarkadetan, apartheidaren aurkako mugimendua sortu zen munduan. Zeelanda Berriak presioak izan zituen Hegoafrikan ez jokatzeko, eta Hegoafrikak ere zailtasun ugari kanpoan jokatzeko. Hala ere, 1961ean Europara etorri zen, Bost Nazioetako talde guztiak garaitu, eta laugarren aldiz Grand Slam Itzulia irabazi.

1976tik aurrera, egoera gogortu egin zen, eta Hegoafrikak nazioarteko edozein kirol ekitalditan parte hartzeko debekua izan zuen. 1987an Munduko Errugbi Txapelketa abiatu zenean, Hegoafrikak ezin izan zuen parte hartu, ezta 1991koan ere.

Munduko Errugbi TxapelketakAldatu

1991ean apartheid erregimena bertan behera gelditu zen, eta 1995eko Munduko Errugbi Txapelketa bertan jokatzeko erabakia hartu zuen Nelson Mandela lehendakariak. Hegoafrika izan zen txapelduna.[1] Ordutik aurrera puntako taldea izan da, Zeelanda Berriarekin eta Australiarekin lehia estuan. Bigarren txapelketa bat ere irabazi zuen 2007an. 2015eko Munduko Txapelketa era kaskarrean hasi zuen Japoniaren aurka galduz, baina egoerari buelta eman eta hirugarren egin zuen azkenean. 2019an, The Rugby Championship irabazi zuen, Zeelanda Berriaren 9 urtetako garaipenen segida hautsiz. Urte berean, Munduko Errugbi Txapelketa irabazi zuen Japonian.[2]

2020an, COVID-19 pandemiaren erruz, ezin izan zuen The Rugby Championship txapelketa jokatu.

UniformeaAldatu

     
 
 
 
2011-2012
     
 
 
 
2013-2014
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2017
     
 
 
 
2018
     
 
 
 
2019

IkurraAldatu

Hegoafrikako selekzioko jokalarien goitizena springbok da, antilope espezie bat. Baina elastikoaren bularrean ageri den ikurra protea da, herrialdeko lore nazionala. Segregazioa dago horren atzean. 2004ra arte, antilopea bakarrik ageri zen bularrean, baina Hegoafrikako Olinpiar Batzordeak ikurra aldatu zuen. Springbok afrikaans hizkuntzako hitza da, eta komunitate zuriarekin lotzen zen. Protea, berriz, 1971n jokalari beltzekin osaturiko selekzioaren ikurra zen. Apartheid sistema desegin zenean, halere, springbok-ak jarraitu zuen elastikoaren aurreko aldean. Hainbatek Nelson Mandelari berari egotzi zioten hautu hori. 2004tik 2015era bi ikurrak agertu ziren bularrean, baina nazioarteko federazioak ikur bakarra ager zitekeela ebatzi zuen. Hartaz geroztik, lorea ageri da bularrean, eta antilopea besoan.[3]

PalmaresaAldatu

Munduko Errugbi TxapelketaAldatu

Honako hauek dira Munduko Errugbi Txapelketan izandako emaitzak:

Urtea Antolatzailea Postua
1995   Hegoafrika Txapelduna
1999   Gales 3.a
2003   Australia Final 1/4ak
2007   Frantzia Txapelduna
2011   Zeelanda Berria Final 1/4ak
2015   Ingalaterra 3.a
2019   Japonia Txapelduna

Hegoaldeko Rugby ChampionshipAldatu

Honako hauek dira Hegoaldeko Rugby Championshipeko emaitzak.

  • Txapelduna (4): 1998, 2004, 2009, 2019
  • Finalista (5): 1996, 1997, 2005, 2013, 2014
  • Freedom Kopa (2): 2004, 2009
    • Zeelanda Berria 11 - Hego Afrika 2
  • Mandela Challenge Plate (7): 2002, 2005, 2009, 2013, 2014, 2016, 2019
    • Australia 10 - Hego Afrika 7

ZinemaAldatu

Clint Eastwoodek zuzenduriko Invictus filma Hegoafrikako taldeak 1995eko Munduko Errugbi Txapelketan lorturiko garaipen hartan girotuta dago.

ErreferentziakAldatu

  1. Alduntzin, Koldo. All Blacksek jokoa eta Hego Afrikak Kopa. Euskaldunon Egunkaria, 1995ko ekainak 28, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  2. Hegoafrika hirugarrenez munduko txapeldun, Ingalaterrari irabazita (32-12). Berria, 2019ko azaroak 3, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
  3. 'Springbok'-ak ala protea lorea? Ikurraren auzia. Berria, 2019ko urriak 26, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).

Kanpo estekakAldatu