Ireki menu nagusia

Australiako errugbi selekzioa

Flag of Australia.svg
Australia
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Etxean
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Kanpoan
Federakundea Australian Rugby Union
Sortu: 1899
Ikurra: Wallaby edo kanguru txikia
Izendapena: Wallabies
Estadioa: Stadium Australia
Entrenatzailea: Australia Michael Cheika
Kapitaina: Australia Michael Hooper
Estreinaldi Internazionala
Hego Gales Berria 13:3 Britainiar Uharteak
1899ko ekainaren 24a
Garaipen Handiena
Australia Australia 142:0 Namibia Namibia
2003ko urriaren 25a
Porrot Handiena
Hegoafrika Hegoafrika 53:8 Australia Australia
2008ko abuztuaren 30a
Munduko Errugbi Kopa
Partaidetzak 6 (aurrenekoa 1987an)
Emaitza Onena Txapeldunak 1991 eta 1999an
Australiako taldea 2006an.
Australia eta Eskoziaren arteko partida 2017an.

Australiako errugbi selekzioa mundu mailako talde onenen artean dugu eta 2011ko rankinaren arabera 2.a da.

HistoriaAldatu

SorreraAldatu

1882an Southern Rugby Football Union sortu zen 1892an etaurte berean Zeelanda Berrian bira bat egin zuen hango taldeen aurka. 1899an British and Irish Lions uharte britanikoetako selekzioa etorri zen Australiara eta orduan jokatu zuen lehen aldiz Australiako selekzioa, bai eta erraz irabzi ere, 13-3.

1907an Hegoaldeko Gales Berriko liga eratu zen eta hurrengo urtean bertako jokalariek osaturiko selekzio bat Ingalaterrara eorri zen partidak jokatzera. Kazetari ingelesek "untxiak" ezizena ipini zieten, baina australiarrek "wallabiak" nahiago izan zuten. 1932an Bledisloe Kopa hasi zen jokatzen Australia eta Zeelanda Berriaren artean. Bi urtetik behin jokatzen zen eta gehienetan Zeelanda Berria nagusitu zen.

90. hamarkada: Urrezko aroaAldatu

Australiaren garai onena 1990 hamarkadan hasi zen. Bost Bledisloe Kopa jarraian irabazteaz gain Munduko bi Errugbi Txapelketa ere irabazi zituen, biak ere Europan jokaturikoak.

XXI mendeaAldatu

XXI mendean ere emaitza bikainak lortu ditu, besteak beste palmaresean dituen lau Rugby Championship txapelketak, azkena 2015ekoa. Hego Afrikaren aurka jokatzen duen Mandela Challenge Plate txapelketan ere nagusi da. 2011ean hirugarren egin zuen Munduko Txapelketan eta 2015eko Txapelketan finalera iritsi zen baina Zeelanda Berriak irabazi zuen kopa.

UniformeaAldatu

Hasierako urteetan hainbat kolore erabili izan zituen baina gehienetan elastiko urdin argia eta galtza urdinak erabili izan zituen. Australiako amateur taldeak elastiko horia eta galtza berdeak erabiltzen zituen eta 1928an Australiaren kolore ofizialak izatea erabaki zen. Hurrengo urtean ordea Zeelanda Berriaren aurka jokatzerakoan kolore berdeko elastikoa erabili zuen eta hurrengo hamarkadetan berdearekin jarraitu zuen. 1961 urtean hartu ziren gaur egungo koloreak, txapelketetan Hegoafrikako selekziotik bereizteko.

HistorikoakAldatu

     
 
 
 
1899-1904
     
 
 
 
1905-1907
     
 
 
 
1908-1928
     
 
 
 
1929-1961
     
 
 
 
1961-etik

Uniformearen bilakaeraAldatu

     
 
 
 
1984-1989
     
 
 
 
1989-1996
     
 
 
 
1997-1999
     
 
 
 
1999-2004
     
 
 
 
2005-2007
     
 
 
 
2010-2011
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2019-

PalmaresaAldatu

Munduko Errugbi TxapelketaAldatu

Honako hauek dira Munduko Errugbi Txapelketan izandako emaitzak:

Urtea Antolatzailea Postua
1987   Zeelanda Berria
  Australia
4.a
1991   Europako 5 herrialde Txapelduna
1995   Hegoafrika Final 1/4ak
1999   Gales Txapelduna
2003   Australia Finalista
2007   Frantzia Final 1/4ak
2011   Zeelanda Berria 3.a
2015   Ingalaterra Finalista
2019   Japonia Final 1/4ak

Hegoaldeko Rugby ChampionshipAldatu

Honako hauek dira Hegoaldeko Rugby Championship-eko emaitzak:

  • Txapelduna (4): 2000, 2001, 2011, 2015
  • Bigarrena (12): 1998, 1999, 2002, 2003, 2004, 2006, 2007, 2008, 2010, 2012, 2016, 2019
  • Bledisloe Kopa (13): 1934, 1949, 1979, 1980, 1986, 1992, 1994, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2015
    • Zeelanda Berria 44 -Australia 13
  • Mandela Challenge Plate (10): 2000, 2006, 2007, 2008, 2010, 2011, 2012, 2015, 2017, 2018
    • Australia 10 - Hego Afrika 7
  • Puma Trophy (10): 2000, 2002, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019
    • Australia 10 - Argentina 0

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Australiako errugbi selekzioa