Somorrostro Harana
Somorrostro harana 1805 arte izan zen Bizkaiko Enkarterriak osatzen zituzten hamar errepubliketako bat.
Somorrostro Harana | |
---|---|
Mota | haran |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°19′17″N 3°06′22″W / 43.3213606°N 3.1060175°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Bizkaiko eskualdea | Enkarterri |
- Artikulu hau haranari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Somorrostro».
Banaketa administratiboa
aldatuHarana bi erakundetan zatituta zegoen:
- Hiru Kontzejuak: Santurtziko San Jorge, Sestaoko Andra Mari eta Trapagarango San Salbadore.
- Lau Kontzejuak: Muskizko San Julian, Zierbenako San Roman, Abantoko Santa Juliana (edo Susoko Abanto) eta Abantoko San Pedro (edo Yusoko Abanto).
Portugalete ere Somorrostro Haranako zati bat izan zen 1322an hiribildua eratu arte.
Historia
aldatuGoi Erdi Aroan Haranaren arazoak konpontzeko Somorrostroko bizilagunek bertoko batzarrak egiten zituen erakunde biek, Hiru Kontzejuak Uriosteko San Bernabe Ermitan eta Lau Kontzejuak Muskizko Iturrian edo Muskizko El Casal auzoan. Enkarterrietako beste errepublikak bezala, 1394ko Enkarterrietako Foruak Somorrostroko Harana zuzendu zuen, Bizkaiko Foru Zaharra idatzi baino laurogeita hamazortzi urte lehenagokoa.
1799 urtean, Somorrostro Haranako zazpi kontzejuak Gernikako Batzarrera joan ziren, Bizkaia beste elizateekin batera, lehen Enkarterrietako Sindikoa eskualdeko ahaldun bakarra zen eta. 1874an, Somorrostro Haranan izen bereko bataila egin zuten. Bataila erabakigarria zen Bigarren Gerra Karlista erabakitzeko. Behin Somorrostro galduta, karlistek Bilbo galdu zuten.
Gaur egun, 1979ko Gernikako Estatutua onartua, Somorrostro Harana Bilbo-Handiko Ezkerraldeko eskualdearen zati bat da. Orainaldiko udalak honako hauek dira: Barakaldo, Alonsotegi (1991ean Barakaldotik bereizia), Sestao, Portugalete, Santurtzi, Ortuella (1901ean Santurtzitik bereizia), Abanto-Zierbena, Zierbena (1995ean Abanto-Zierbenatik bereizia), Muskiz eta Trapagaran.
Izenaren akatsa
aldatuOhituraz, Somorrostro hitza Muskiz (Muskizko San Julian antzinako kontzejua) deitzeko erabiltzen da. Berez akats bat da. Akatsaren jatorria Muskizko auzo nagusia San Juan edo Donibane lehen Somorrostroko San Juan izena zelako (gaur egun Muskizko San Juan edo Donibane da).
Ikus gainera
aldatu- Somorrostro, Kataluniako Bartzelona hiriburuko auzoa.