Somorrostro Haraneko Lau Kontzejuak

Somorrostro Haraneko Lau Kontzejuak Enkarterrin zegoen antzinako herria izan zen.

Geografia aldatu

 
Udalerriaren erdigunetik gertu dagoen Montaño mendia.

Lau Kontzejuek Somorrostro Harana osatzen zuten Hiru Kontzejuekin batera. Hona hemen lau kontzejuak eta egun bilakatutako udalerriak[1]:

Kontzejua Egungo udalerria
Muskizko San Julian Muskiz
Zierbenako San Roman Zierbena
Abantoko Santa Juliana
(edo Susoko Abanto)
Abanto-Zierbena
Abantoko San Pedro
(edo Yusoko Abanto)
Abanto-Zierbena

Mugakideak mendebaldean Somorrostro Haraneko Hiru Kontzejuak, ekialdean Castro Urdiales, hegoaldean Galdames eta Sopuertako Kontzejuak eta iparraldean Bizkaiko golkoa zituzten.

Historia aldatu

Lau kontzejuen sorrera guztiz ezezaguna da, litekeena da Goi Erdi Aroan, XV. mendean, Somorrostro Haraneko zazpi kontzejuek bitan zatitzea, bakoitzak bere alkatea izanik[2]. Harana gobernatzeko Muskizko iturrian edo El Casalen biltzarrak egiten zituzten.

1799 urtean, Somorrostro Haraneko zazpi kontzejuak, Lau Kontzejuak barne, Gernikako Batzarretara joan ziren[3], Bizkaiko antolamenduan parte hartuz.

1841ean, “Ley de Ayuntamientos del Reino” (euskaraz: Erresumako Udalen Legea) izeneko legea atera eta Lau Kontzejuak banatu eta udalerriak sortu zituzten[4]. Udalerri bitan banatu ziren: alde batetik Muskiz eta, bestetik, beste hiru kontzejuek Abanto-Zierbena sortu zuten[5].

Hori ez zen banaketa bakarra izan, 1995ra arte Abanto-Zierbena izandako udalerria bitan zatitu baitzen: izena mantendu zuena eta Zierbena hain zuzen ere.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu