Pobeña Muskiz udalerriko kostaldeko herria da, Bizkaiko ipar-mendebalden kokatutakoa. Barbadun ibaiak itsasoratzean Pobeñako itsasadarra eta padura osatzen ditu.

Pobeña
 Euskal Herria
Jolas parkea eta San Nikolas Barikoa eliza.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaMuskiz
Posta kodea48.550
Geografia
Koordenatuak43°20′41″N 3°07′32″W / 43.3447°N 3.1256°W / 43.3447; -3.1256
Garaiera5 m

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 225 biztanle ditu.

Mugakideak

aldatu

Cobaron mendebaldean, La Arena (Zierbena) auzoa ekialdean, Bizkaiko golkoa iparraldean eta San Juan Muskiz herrigunea hegoaldean mugakide ditu.

Demografia eta biztanleria

aldatu
Pobeñako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
193 189 205 224 220 222 218 225

Ondarea

aldatu
  • San Nikolas Barikoa eliza:barrokoa, 1750. urtean eraikiarazia.
  • Álvarez de la Bodega etxea: Jauregi baten gainean eraikia, bi armarri ditu aurrealdean, Salazar eta La Bodegatarren leinuenak.
  • Altxiga etxea: Erdigunean kokatuta dago, bi armarriduna hau ere: Atxiagatarrena eta La Bodegatarrena.
  • Soroskundeko Amaren baseliza: Portualdean Pedro de Llano jaunak eraikia, 1768 inguruan.
  • Kargalekua: Gazteluko kargalekutik burdin tona ugari bidali zituzten Ingalaterrara XIX. mendeko azken herenetik aurrera; minerala Cobarondik zetorren. 2008an enbata batek suntsitu zuen.

Irailaren 8an Soroskunde edo Sokorroko Ama eta urriaren lehenengo igandean "El Socorrillo" izeneko jaiak ospatzen dituzte Pobeñan.

Pobeñarrak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa