Bodovalle meategia Bizkaiko Abanto-Zierbena udalerriaren Gallarta auzoaren ondoan dagoen meategia da. Euskal Herrian itsasoaren mailaren azpitik dagoen puntu bakarra da, zehazki itsasoaren azpitik 37 bat metrora.[1][2]

Bodovalle
Euskal Herriko lurrazaleko gune sakonena den Bodovalle meatzea, zulo izugarri honek jatorrizko Gallarta edo Gallarreta herriaren tokia hartu zuen.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Abanto
Koordenatuak 43° 18′ 35″ N, 3° 04′ 28″ W / 43.30964°N,3.07434°W / 43.30964; -3.07434Koordenatuak: 43° 18′ 35″ N, 3° 04′ 28″ W / 43.30964°N,3.07434°W / 43.30964; -3.07434
Gallarta auzoa, atzealdean ezkerrean Bodovalle meategia ikusgai dagoela.

EzaugarriakAldatu

Badirudi burdinaren hustiakuntza erromatarren garaian hasi zela, arkeologoek Trianoko mendietan K.O. III eta IV. mendeetako zeramikak aurkitu baituzte. Plinio Zaharrak gainera K.O. I. mendean, Iberiar Penintsulako iparraldean "burdinazko mendi handi" bat zegoela esaten zuen.[3]

Burdinaren ustiakuntza hastean, Gallarta meategia zegoen tokian altxatzen zen, eta tokiz aldatu behar izan zuten, gaur egungo kokalekura.

Kono alderantzikatu itxurako hutsune handi bat da, 500 metroko diametroa duena. 250 metroko maila ezberdintasuna dauka.

Gaur egun, aintzira artifizial bat dago meategiaren zuloan, harrobi barnetik sortua.

1900 urte inguruan urtero 6 bat milioi mineral tona ateratzen omen zituzten bertatik, Mundu osoko produkzio osoaren %10-a.[4] 1970eko hamarkadan berriz, 500 langilerekin Europako bigarren burdin ustiaketa haundiena izan zen. Bizkaian martxan egon zen azken burdin meategia izan zen, 1993an itxi zelarik.[5]

2008an Espainiako gobernuak, meategiaren galeria batzuk estali eta harriz betetzeko proposamena aurkeztu zion Abanto-Zierbenako udalari. Herritar asko, aurka agertu ziren meategiak herriarentzako duen garrantziagatik, baina azkenik 2009an meategiaren 15 galeria estaltzeko lanak hasi ziren.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.