David López García

txirrindulari bizkaitarra

David López García (Barakaldo, Bizkaia, 1981eko maiatzaren 13a) txirrindulari profesional ohia da. Movistar Team taldean ibilitakoa, eta Barakaldotik hurbil dagoen Trapagaran herrian bizi da.

David López García

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDavid López García
JaiotzaBarakaldo1981eko maiatzaren 13a (43 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Team Sky 2013-2018
Cafés Baqué 2003-2004
Euskaltel-Euskadi 2005-2006
Movistar Team 2007-2012
 
Pisua68 kilogramo
Altuera179 zentimetro
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «David Lopez»

Ibilbidea

aldatu

2003an, bere amateur taldea zen Cafés Baqué profesional bihurtu zen, eta David harekin bilakatu zen profesional. Haiekin, 2004ko Tour de l'Avenirreko sailkapen orokorrean 6.a izan zen, eta hurrengo urtean Euskaltel-Euskadik fitxatu zuen.

2006an, Italiako Giroan parte hartu eta laugarrena izan zen etapa batean. Urkiola Igoeran postu bera lortu zuen.

2007an, Caisse d´Epargnek fitxatu eta emaitzarik onenak lortu zituen: 6.a Paris-Nizan; 6.a Gaztela eta Leonen; 4.a Klasika Primaveran; Mendiko Sailkapena Euskal Bizikletan; 2.a Urkiola Igoeran; etapa bat eta sailkapen orokorraren 3. postua Alemaniako Itzulian eta, azkenekoz, 14.a Espainiako Vueltan.

2008an, 3.a izan zen Plouayko Sari Nagusian eta 2009an 7.a Andaluziako Vueltan.[1]

Kirol lorpenak

aldatu

1999

2000

  • 3. Insalus Sarian

2001

2002

2007

2008

2009

2010

2011

2013

2015

Emaitzak lasterketa nagusietan

aldatu
Lasterketa 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
Italiako Giroa - - UT 40. - - UT - - - - - - 69. -
Frantziako Tourra - - - UT - 51. - - - - 127. 105. - - -
Espainiako Vuelta 47. - 75. - 14. - 42. 42. UT - - - - 60.
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak   - - - - - - - - - - - - - - -

Taldeak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David López García