Estratigrafia arroka sedimentario estratifikatuen ikerketa eta interpretazioa egiten duen zientzia da. Euren identifikazio, deskripzio, sekuentzia bertikal zein horizontala, kartografia eta gorputz ezberdinen arteko korrelazioa ikertzen ditu. Sedimentologiarekin oso harreman handia du.

Saltako estratu geologikoa (Argentina)

Lurrazala osatzen duten arrokak (eta harritu gabeko sedimentuak) hiru dimentsioko gorputzetan antolaturik daude. Lurraren historiaren gertakizunen sekuentzia ezartzeko. Estratigrafia zientzia historikoa izanik, geologia historikoaren muintzat hartu izan da, berak ezartzen baitu Lurrak iraganean jazotako gertakari eta prozesuen denboraren araberako ordenamendua. Estratigrafiak arroka-mota guztiak jorratzen ditu, sedimentarioak, igneoak eta metamorfikoak; tradizionalki, hala ere, azterketa estratigrafikoa arroka sedimentarioetan oinarritu ohi da nagusiki[1] Agirrezabala, Luis Miguel. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).</ref>.

Historia aldatu

Lur-zientzien artean estratigrafia da jaio zen lehenengotarikoa. XVII. mendetik XIX. mendearen hasierara, estratigrafia eta geologia sinonimoak ziren. Geologiaren hastapenak Europako erdialdean eta mendebaldean izan ziren, non arroka sedimentarioak (geruzatuak) nagusi diren. Hor, Nicolaus Stenoren (XVII. mendea) geruzen gainezartze printzipioaz baliaturik (“gainjarritako geruzetan gainekoa berriagoa da azpikoa baino”), tokiko arroka-gorputzen segidak (adinaren araberakoak) ezarri ziren, eta zutabe estratigrafikoen bitartez adierazi ziren[1].

William Smithek (1769-1839) segida faunistikoaren printzipioa ezarri zuen (“arroka-unitateak beren fosilen bitartez ezagut daitezke, eta fosil berdinak dituztenak adin berekoak dira”), faunaren ondorengotza printzipioa eta printzipio horretaz baliaturik garaikideak ziren arroka-gorputzak korrelazionatzen eta eskala kronoestratigrafiko estandarra eraikitzen hasi ziren. Eskala global horrek lurrazala osatzen duten arroka guztien adinaren araberako ordenamendua ezartzen du zutabe baten gisan, non arroka zaharrenak behean eta gazteenak goian azaltzen diren. Azterketek jarraitzen dutenez eta horiek gero eta zehatzagoak eta bereizmen handiagokoak direnez, eskala kronoestratigrafikoak etengabe osatzen eta doitzen jarraitzen du gaur egun ere[1].

Oinarrizko printzipioak aldatu

Elkar-mozketaren printzipioa aldatu

Printzipio honek failen sorreran ematen diren arroken mozketen arteko erlazioan datza. Aurreko printzipioan bezala, ebidentea da failak gazteagoak direla mozten dituzten arrokak baino. Faila batek arroka batzuk mozten baditu baina ez badu jarraipenik gainean dauden arroka gorputzetan behekoak baino gazteagoa baina goikoak baino zaharragoa izago da. Printzipio honek faila normalak edo alderanztuak diren jakiteko lagungarria izan daiteke.

Aktualismoaren printzipioa aldatu

Aktualismoaren printzipioa oinarrizkoa da Geologiaren ikerketan. Ingelesez aktualismo hitza ez da erabiltzen, baizik eta uniformitarismoa edo uniformismoa. James Huttonek XVIII. mendean proposatu zuen eta esaldi batean laburbil daiteke: "orainaldia iraganeran giltza da". Printzipio honen arabera gaur egungo prozesu geologiko guztiak iraganean ere modu berdinean gertatu dira, eta beraz prozesu geologikoak denboran aldaezinak dira.

Hasierako horizontaltasun printzipioa aldatu

Hasierako horizontaltasun printzipioaren arabera sedimentuak hasieran beti horizontalean metatzen dira. Orain arte egindako ikerketa guztietan argi ikusten da generalizazio hau orokorrean egia dela, nahiz eta inklinazio apur bat izan dezaketen hainbat sedimentuk.

Gainezartzeko printzipioa aldatu

Gainezartze printzipioaren arabera tektonikoki aldatu gabeko arroken sekuentzia batean behekoa zaharragoa izango da gainean duena baino. Logikoki, beraz, gazteagoa den arroka bat ezin da egon zaharragoa den baten azpian sedimentatua egon. Printzipio honekin arroka sedimentarioak denbora-lerro bat bailiran azter daitezke.

Faunaren ondorengotza printzipioa aldatu

Faunaren ondorengotza printzipioaren oinarrian fosilen agerpena dugo. Izaki bizidunak denbora konkretu batean bizi dira eta beraz euren presentzia edo ausentzia arroken adin erlatiboak ezartzeko balio ahal du. Printzipio hau William Smithek argitaratu zuen Charles Darwinen eboluzioaren teoria baino mende bat lehenago. Printzipio hau baliagarria den arren ez da beti aplikagarria, izaki guztiak ez direlako bizi leku guztietan.

Estratigrafiaren adarrak aldatu

Estratigrafiaren baitan zenbait arlo bereizi ohi dira, eta horietako bakoitza arroken ezaugarri batez arduratzen da. Litoestratigrafiak arroken litologiaren ezaugarriez dihardu, geruza-segidetan agertzen diren fosilen banaketaz bioestratigrafia arduratzen da, eta kronoestratigrafiaren xedea adinaren araberako arroken ordenamendua ezartzea da. Elkarren urrun dauden arroka-segidak korrelazionatzeko, hots, garaikideak direla frogatzeko, denboraren mendekoak diren arroken zenbait ezaugarri erabili ohi dira; arruntenen artean daude fosilak (bioestratigrafia), ezaugarri magnetikoak (magnetoestratigrafia), ezaugarri geokimikoak (kimioestratigrafia) eta arroken isotopo erradioaktiboak (geokronologia)[1].

Litoestratigrafia aldatu

Litoestratigrafiaren eginkizuna da arroka-gorputzak (edo unitate litoestratigrafikoak) definitzea eta izendatzea arrokek dituzten ezaugarri litologikoetan (konposizioa, osagaiak, egiturak, ehundura, koloreaeta abar) oinarriturik. Oinarrizko unitate litoestratigrafikoa formazioa da, hau da, kartografiatu daitekeen unitate litoestratigrafiko txikiena. Formazioen ukipenak zorrotzak edo mailakatuak izan daitezke, beren lodierak zenbait metro eta ehunka metro artekoak izan ohi dira, eta zabalerak, ehunka metro eta milaka kilometro artekoak. Formazio baten baitan, tokiko aldaketa litologikoetan oinarriturik, tamaina txikiagoko atalak definitu ahal dira, eta horien baitan, hein berean, geruza eta jario unitate txikienak. Elkarren ondoan dauden zenbait formazio talde batean bildu daitezke, eta zenbait taldek supertaldea osa dezakete[1].

Bioestratigrafia aldatu

Bioestratigrafia fosilen banaketaz arduratzen da, bai geruzen arteko korrelazioak egitearren, bai eta fosil-edukian oinarrituriko arroka-gorputzak (unitate bioestratigrafikoak) definitu eta izendatzeko ere. Oinarrizko unitatea biozona (edo zona) da, fosil baten (edo batzuen) taxonaz (edo taxonez) definituriko arroka-gorputza. Azpibiozonak (edo azpizonak) fauna edo floraren aldaketa txikiez definituriko biozona barneko unitateak dira. Biozona batzuk taxon baten lehenengo eta azken agerpenen bidez (taxon-hedadurako biozonak) definitzen dira; beste batzuk bi taxon batera agertzen duten arroken bitartez (baterako biozonak); eta beste biozona-mota da edozein bi biohorizontez (ezaugarri biologikoen aldaketak erregistratzen dituzten gainazalak) mugaturikoa (tarte-biozona)[1].

Kronoestratigrafia aldatu

Kronoestratigrafia arroken adinez eta beren arteko denbora-erlazioez arduratzen den estratigrafiaren arloa da. Arlo horren azken helburua da eskala kronoestratigrafiko estandarra eraikitzea, zeinean garai guztietako arrokak ordenatuta azaltzen diren zaharrenetik (behean) gazteenera (goian). Eskala kronoestratigrafikoa arroken adinaren araberako arroka-gorputzez edo unitate kronoestratigrafikoz osatuta dago. Bertan, zenbait unitate-mota daude era hierarkikoan antolatuta, handienetik txikienera: eontema, eratema, sistema, serie eta estaia; kronozona hierarkikoa ez den unitate-mota bakarra da, baina gehienetan eskala txikienekoa izan ohi da. Unitate kronoestratigrafikoak eratu zireneko denbora-tarteei (urtetan neurtuak) unitate geokronologiko deritze. Beraz, unitate geokronologikoak denborazko unitateak izanik ez dira unitate estratigrafikotzat hartzen, azken horiek arrokaz osatuta baitaude[1].

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. a b c d e f g Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman ZT izeneko erreferentziarako