Ireki menu nagusia
New Mexicoko kobazuloa.
Argentinako kobazuloa.

Haitzuloa lur azpian dagoen zulo sistema naturala da. Espeleologia da haitzuloak aztertzen diharduen zientzia adarra, geologia, biologia eta meteorologia uztartzen dituena, besteak beste. Gizakia haitzuloetan bizi izan zen, Historiaurrean.

SinonimoakAldatu

Euskaraz hitz ugari ditugu kontzeptu hau izendatzeko: koba, kobazulo, leize, leizezulo, harpe, karbi, osin, troka eta haitzulo. Denek ez dute zehatz-mehatz esanahi bera. Leizeak estu eta sakonagoak dira; eta harpeak eta kobak, zabalagoak sarreran, eta motzagoak. Osina bertikaltasun nabarmena duen haitzuloa da.

OsagaiakAldatu

Estalaktita (goitik behera) eta estalagmitak (behetik gora) dira, eta biak elkartzen direnean zutabeak sortzen dira. Horiexek dira haitzuloen osagai ezagunak.

Euskal Herriko haitzuloakAldatu

Munduko haitzuloakAldatu

Labar-pinturakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Labar-pintura»

Historiaurreko gizakien aztarnen artetik, ikusgarriak dira labar-pintura deitutakoak, hau da, hormetan egindako marrazkiak. Batik bat, animalia basatiak irudikatzen dituzte margo hauek, zaldiak, oreinak eta zezenen familiakoak, ziur aski ehizarekin lotutako erritu funtzioarekin.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu