Hominoidea
Hominoidea primate Catarrhiniren barruko goifamilia bat da. Haren barruan Hominidae eta Hylobatidae familiak sailkatzen dira. Batzuetan antropomorfo edo gizaide izena ere ematen zaie. Iraungi direnak kontuan hartu gabe, 25 espezie dira guztira.
Hominoidea | |
---|---|
Oligozeno-Gaur egun | |
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Goifamilia | Hominoidea Gray, 1825
|
Azpifamiliak | |
EboluzioaAldatu
Miozeno goiztiarrean, duela 22 milioi urte inguru, Afrika ekialdeko zuhaitzetako katarrino mota ugariek aldez aurreko dibertsifikazio-historia luzea iradokitzen dute. Duela 20 milioi urteko talde honetako fosil oso ezagun bat Victoriapithecus da. Duela 13 milioi urte arte tximinoen leinukoak zirela uste den generoen artean, Proconsul, Rangwapithecus, Dendropithecus, Limnopithecus, Nacholapithecus, Equatorius, Nyanzapithecus, Afropithecus, Heliopithecus eta Kenyapithecus daude, guztiak ekialdeko Afrikatik etorriak.
Oso urruti dauden aztarnategietatik (Tavipithecus, Namibiako labar-aztarnategietatik, eta Pierolapithecus eta Dryopithecus, Frantziatik, Espainiatik eta Austriatik) datozen Miozeno ertaineko beste forma orokor batzuen presentzia Afrika osoan eta Mediterraneo arroan Miozeno goiztiar eta ertaineko erregimen klimatiko nahiko beroetan forma ugari izatearen froga da. Miozenoko hominoideoen artean gazteena, Oreopithecus izenekoa, duela 9 milioi urte datatutako Italiako ikatz aztarnategietatik dator.
Proba molekularren arabera, giboien leinua gainontzeko tximino handiko leinutik bereizi zen orain 18-12 Ma inguru, eta orangutanena (Ponginae azpifamilia) beste tximino handiengandik 12 Ma inguru. Ez dago giboien jatorria argi dokumentatzen duen fosilik, orain arte ezagutzen ez zen Asiako hego-ekialdeko hominoideoen populazio batean sortuak izan zitezkeenak, baina proto-orangutan fosilak Indiako Sivapithecus eta Turkiako Griphopithecus generoak dira, orain 10 milioi urte ingurukoak[1].
Modu orokorrean tximino deitzen ditugun giza arbasoen eboluzioa Afrikan gertatu zen. Gizaki modernoen arestiko afrikar jatorria onarpen handiko teoria da, nahiz eta eztabaidak existitu[2], eta bere arbasoak kontinente horretan bizi izan zirela are eta onartuago[3]. Miozenoaren amaieran, orain dela 10 milioi urte inguru, Rift Haran Handia sortzen hasi zen, Afrikako ekialdeko guneak altxatu zituen prozesua. Belarrez beteriko sabanak sortzen hasi ziren, ugaztun belarjale handiagoen eboluzioa eragin zuena. Bertan bizi ziren primateek zuhaitz gutxiago eta belardi handiagoak zituzten. Eremu horietan zutik ibiltzea eraginkorragoa zen[4]. Hominidoak (gizakiak eta Australopithecina eta Panina subtribuak barne) 8-9 Ma artean bereizi ziren Gorillini tributik (gorilak); Australopithecina tribuak (gizakien arbaso bipedo desagertuak barne) Pan generotik (txinpantzeak eta bonoboak[5]) 4-7 Ma. Homo generoaren lehen arbaso ezaguna H. habilis izan zen, duela 2 Ma baino gehiago agertu zena[6][7]; anatomikoki modernoak diren gizakiak, berriz, duela 300.000 urte inguru sortu ziren Afrikan.
SailkapenaAldatu
Hominoidea |
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hogeita bost gizaide espezie bizi dira:
- Hominoidea goifamilia (gizaideak)
- Hominidae familia: hominidoak ("gizaide handiak")
- Pongo generoa: orangutanak
- Borneoko orangutana, Pongo pygmaeus
- Sumatrako orangutana, Pongo abelii
- Gorilla generoa: gorilak
- Mendebaleko gorila, Gorilla gorilla
- Ekialdeko gorila, Gorilla beringei
- Homo generoa: gizakia
- Pan generoa: txinpantzeak
- Txinpantze, Pan troglodytes
- Bonoboa, Pan paniscus
- Pongo generoa: orangutanak
- Hylobatidae familia: giboiak ("gizaide txikiak")
- Hylobates generoa
- Lar giboia edo esku zuriko giboia, Hylobates lar
- Borneoko bizar zuriko giboia, Hylobates albibarbis
- Giboi zalua edo esku beltzeko giboia, Hylobates agilis
- Borneoko Müllerren giboia edo giboi grisa, Hylobates muelleri
- Zilarrezko giboia, Hylobates moloch
- Giboi txanoduna, Hylobates pileatus
- Kloss-en giboia edo Mentawai uharteetako giboia, Hylobates klossii
- Hoolock generoa
- Mendebaleko hoolock giboia, Hoolock hoolock
- Ekialdeko hoolock giboia, Hoolock leuconedys
- Skywalker hoolock giboia, Hoolock tianxing
- Symphalangus generoa
- Nomascus generoa
- Iparraldeko masaila horiko giboia, Nomascus annamensis
- Giboi beltza, Nomascus concolor
- Ekialdeko giboi beltza, Nomascus nasutus
- Hainan-go giboi beltza, Nomascus hainanus
- Hegoaldeko masaila zuriko giboia, Nomascus siki
- Iparraldeko masaila zuriko giboia, Nomascus leucogenys
- Masaila horiko giboia, Nomascus gabriellae
- Hylobates generoa
- Hominidae familia: hominidoak ("gizaide handiak")
ErreferentziakAldatu
- ↑ Srivastava 2009.
- ↑ «Out-of-Africa versus the multiregional hypothesis | Learn Science at Scitable» www.nature.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
- ↑ (Ingelesez) Wilshaw, Alex. (2018-10-04). Trevathan, Wenda ed. «Out of Africa hypothesis» The International Encyclopedia of Biological Anthropology (John Wiley & Sons, Inc.): 1–7. doi: . ISBN 978-1-118-58442-2. (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
- ↑ (Ingelesez) Owen-Smith, Norman. «Large mammals shaped the evolution of humans: here’s why it happened in Africa» The Conversation (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
- ↑ (Ingelesez) «Bonobos Join Chimps as Closest Human Relatives» www.science.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
- ↑ The Cambridge encyclopedia of human evolution. Cambridge University Press 1992 ISBN 0-521-32370-3. PMC 26096467. (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
- ↑ (Ingelesez) Schrenk, Friedemann; Kullmer, Ottmar; Bromage, Timothy. (2007). Henke, Winfried ed. «9 The Earliest Putative Homo Fossils» Handbook of Paleoanthropology (Springer): 1611–1631. doi: . ISBN 978-3-540-33761-4. (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).