Neoproterozoiko
Neoproterozoikoa garai geologikoen taulan ageri den Aro geologiko bat da. Eoi Proterozoikoa osatzen duten hiru aroetako bat da, Mesoproterozoikoa eta Paleoproterozoikoa dira besteak. Duela 1000 milioi urte hasi eta 458 milioi urte iraun zuen, hau da, duela 542 milioi urte arte, ondoren, Eoi Fanerozoikoa hasten da.
Neoproterozoiko | ||||
---|---|---|---|---|
Neoproterozoiko | ||||
Kronologia | ||||
Hasiera | duela 1 mila milioi urte | |||
Amaiera | duela 541 milioi urte | |||
Honen parte da | Proterozoiko eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) | |||
Osatuta | Garai Ediakariko Cryogeniar Tonian (en) | |||
|
Paleogeografia
aldatuNeoproterozoikoaren hasieran, Rodinia superkontinentea zegoen Lur planetaren lur masa gehienaren jabe. Aro honen amaieran, Rodinia zortzi kontinenteetan zatitzen hasi zen. Aro honetan zehar glaziazio handiak egon ziren, beranduago, Lur planetako lehen iraungipen masiboa eragingo zutenak. Neoproterozoikoaren amaieran, berriz ere, kontinenteak batu egin ziren Pannotia superkontinentea eratzeko.
Bizi arrastoak
aldatuNeoproterozoikoan, hainbat bizi arrastro daude. Fosilei dagokienez, Akritarko, Ziliatu eta Chrysophyceae espeziekoak aurkitu dira, beste hainbat alga espezienekin batera.
Protistoek lehen metazooak sortu zituzten. Lehen animalia zelulanitz haiek gorputz biguna eta argala zutela uste da; batzuek disko itxura zuten, eta beste batzuek soka luze batena. Garai hartan, lehen har, marmoka eta artropodoak sortu ziren, ozeanoetan zegoen bizitza asko eboluzionatuta.
Cloudina deritzon lehen metazoo ornoduna gari hartan jaio zela uste da. Zientzialarien artean, hala ere, ez dago erabateko adostasuna gai horretan.
Neoproterozoikoko periodoak
aldatuJarraian Neoproterozoikoko azpibanaketak.
Eoia | Aroa | Periodoa | Hasiera
(milioi urte) |
---|---|---|---|
Proterozoikoa | Neoproterozoikoa | Ediacararra | 630 |
Kriogeniarra | 850 | ||
Toniarra | 1000 | ||
Mesoproterozoikoa | Steniarra | 1200 |