Ireki menu nagusia

Akritarko

Ustez, organismo zelulabakarrenak diren aztarnez eratutako fosilak, Kanbriarraurrean eta Paleozoikoan ugariak direnak

Akritarkoak fosil bezala aurkitutako egitura organiko txiki batzuk dira. Orohar, azidotan disolba ezin daitekeen eta beste modu baten sailka ezin daitekeen edozein egitura organiko txiki (ez karbonatatua ezta silizeoa ere) akritarko bat da. Akritarko gehienak, ziur asko, organismo zelulabakarren hondarrak dira, batez ere alga planktonikoenak. Arroka sedimentarioetan topa daitezke Aurrekanbriarretik egundaino.

Ohi arroka sedimentario siliziklastikoetatik azido fluorhidrikoa erabiliz isolatzen dira, baina, noiz behinka, karbonatuetan aberatsak diren arroketatik ateratzen dira. Paleozoikoko arroka eraketak datatzeko erabiltzen dira. Ustez, akritarko guztiak itsasokoak direnez, paleoingurugiroa interpretatzeko ere baliagarriak dira.

Akritarkoek organismo mota aldaera handi baten hondarrak hartzen dituzte. Euren artean metazoo txikien arrautza oskoletatik hasi eta zenbait chlorophyta (alga berdeak) motaren kisteetaraino daude. Litekeena da akritarko mota batzuk dinoflagellata taldeko antzinako algen kisteak izatea. Akritarko batzuen izaera euren egituragatik identifika daiteke. Batzuk fosilekin lotutako produktu kimiko zehatzen presentziagatik tentatiboki identifika daitezke. Akritarkorik zaharrenekin lotutako organismoen izaera zalantzazkoa da, asko, ziur asko, itsasoko alga zelulabakarrekin lotuta egon daitezkeen arren. Teorian, akritarko baten taxoi biologikoa ezagutzen denean, mikrofosil zehatzak akritarko izaera galtzen du eta dagokion taldean sailkatua da.

Duela 1400 milioi arteko adina duten akritarkoak ezagutzen dira, eta dibertsitate handia erakusten dute 100 milioi urte beranduago. Dibertsitatea gainbehera joan zen Sturtian-Varanger glaziazioan zehar duela 800 milioi urte. Dibertsitateak berriz gora egin zuen Garai Ediakarikoan. Dibertsitatea bat-batean erori zen Aurrekanbriarraren amaieran. Akritarkoek euren dibertsitaterik handiena kanbriar, ordobiziar, siluriar eta devoniar garaietan erakusten dute.