Marrazo
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Marrazoa (Selachimorpha goiordena) arrain mota bat da, kartilagozko hezurdurakoa, hau da, hezur "bigunak" dituena, azkarrago eta hobeto mugitzeko. Harrapari ona eta azkarra da, eta beste arrain ugari eraso eta jaten ditu. Hortz handi eta zorrotzak dituzte, ilaratan antolatuak eta hiruki formakoak. Marrazo batek, jaten ari den bitartean-edo hortz bat galtzen baldin badu, haren lekuan beste bat irteten zaio aste baten buruan.[1]
Marrazo | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Chondrichthyes |
Goiordena | Selachimorpha Nelson, 1994 |
Ordenak | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | shark liver oil (en) ![]() ![]() |
Arrain hezurdun gehienek ikusmen ona dute, baina marrazoek ez. Horregatik, harrapakinak ehizatzeko usaimenaz baliatzen dira. Ur kopuru handiaren erdian dagoen odol tanta bakar bat usain dezakete marrazoek. Gainera, harrapakinen mugimenduak sorturiko seinale elektriko txikiak sumatzen dituzte gorputzean dituzten sentsore batzuei esker. Ospe beldurgarria duten arren, marrazo harrapari handienak bakarrik dira arriskutsuak guretzat, Marrazo zuria eta Tigre-marrazoa esaterako.
Espezie batzuk:
- Zezen-marrazo (Odontaspis taurus, Rafinesque, 1810)
- Limoi-marrazo (Negaprion brevirostris, Poey, 1868)
- Zerra horzdun marrazo edo marrazo beldurgarri (Odontaspis ferox, A. Risso, 1810)
- Iratxo-marrazo (Mitsukurina owstoni, D. S. Jordan, 1898)
- Marrazo muturmotza (Lamna nasus, Bonnaterre, 1788)
- Marrazo zuri (Carcharodon carcharias, Linnaeus, 1758)
- Marrazo muturluze (Isurus oxyrinchus, Rafinesque, 1810)
- Marrazo erraldoi (Cetorhinus maximus, Gunnerus, 1765)
- Marrazo balea (Rhincodon typus, Smith, 1828)[2]
- Punta beltzeko arrezife marrazo (Carcharhinus melanopterus, Quoy & Gaimard, 1824)
- Tintoleta (Prionace glauca, Linnaeus, 1758)
- Tigre-marrazo (Galeocerdo cuvieri, Péron & Lesueur, 1822)
- Zebra-marrazo (Stegostoma fasciatum, Hermann, 1783)
- Lehoinabar katu-marrazo (Poroderma pantherinum, Müller & Henle, 1838)
- Groenlandiako marrazo (Somniosus microcephalus, Bloch & Schneider, 1801)
- Garda seizakatz (Hexanchus griseus, (Bonnaterre, 1788)
- Garda zazpizakatz (Heptranchias perlo, Bonnaterre, 1788)
- Punta zuriko marrazo ozeaniko (Carcharhinus longimanus, Poey, 1861)
- Punta zuriko arrezife marrazo (Triaenodon obesus, Rüppell, 1837)
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) «Más información: Sobre los tiburones» Oceana Europe (Noiz kontsultatua: 2020-10-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) BioEnciclopedia, Sobre el Autor. Tiburón, Tipos y Características - BioEnciclopedia. (Noiz kontsultatua: 2020-10-15).