Karstaren zientziak, beste izenez karstologia, sistema karstikoak ikertzeko erabiltzen diren diziplina desberdinek osatzen duten multzoa da.[1]

Geologia. Espeleotemak Goikoetxe koban (Busturia, Bizkaia).
Geologia. Espeleotemak Goikoetxe koban (Busturia, Bizkaia).

Diziplinak

aldatu
 
Biologia. Matxiplaken populazioaren kontrola Matxiplaken Koban (Ogoño, Bizkaia).

Karstaren zientzietan biltzen diren diziplinak anitzak dira. Oro har hiru multzo handitan sailkatu izan diren arren (geoespeleologia, bioespeleologia eta antropoespeleología[2]), azpisailkapen asko ere egin daitezke. Adibidez:[3][4]

Izaera heterodoxoa

aldatu
 
Paleontologia. Ursus deningeri burhezur bat Goikoetxe koban (Busturia, Bizkaia).

Karstaren zientzien ezaugarrietako bat bere izaera heterodoxoa da: ez dago esparru akademikoan eta administratiboan diziplina guztiak biltzen dituen eskola edo egiturarik.

Esparru akademikoa

aldatu

Gaur egunean, mundu akademikoan ez dago karstaren zientziak biltzen dituen departamenturik. Praktikan, hutsune hau espeleologia taldeek betetzen dute: bertan biltzen diren espeleologoek karsta ikuspegi desberdinetatik aztertzen dute; haien artean badira arlo desberdinetan prestakuntza akademikoa jaso duten espezialistak. Hauek espeleologia talde desberdinekin kolaboratzen dute, eta honek karstaren zientziak bere osotasunean garatzeko aukera ematen du, hala nola geologia,[5] hidrologia,[6] arkeologia,[7] biologia[8] eta abar.

Lan esparrua

aldatu

Gaur egunean, karstaren zientzietaz batera arduratzen den profesionalik ez dago; ikuspegi bateratu hau espeleologo afizionatuen gain dago.[9]

Aldiz, profesional asko dira karstaren diziplina solteetan aritzen direnak: arkeologian, biologian, geologian... Espezialista hauetako batzuk espeleologoak dira, eta honek karstaren ikuspegi globala mantentzeko nolabaiteko ahalmena ematen die. Baina gehienetan espezialistak monodiziplinarrak izan ohi direnez, espeleologo amateurren kolaborazioa ezinbestekoa izaten da gestio arazoak ekiditeko.[10]

Esparru administratiboa

aldatu

Administrazioan, ez dago karstaren zientziei buruzko eskumena biltzen duen erakunderik: horretara, esate baterako, Euskal Autonomi Erkidegoan arkeologia eta historia Foru Aldundien ardurapean dago; biologia Eusko Jaurlaritzaren ardurapean... honek erakunde hauen arteko kolaborazioa ezinbestekoa bihurtzen du, eta haien arteko koordinazioan espeleologoek paper garrantzitsua jokatzen dute.[11]

Ikerketa prozedura

aldatu
 
Geomorfologia. "Kraterra" Goikoetxe koban (Busturia, Bizkaia).

Gaur egunean, harpeetan biltzen diren diziplina guztien ikerketa koordinatua eramateko joera nagusitzen ari da,[12][13][14] eta proiektuen kudeaketan espeleologoen presentzia nabarmena izaten da,[15] karstaren zientzien ikuspegi bateratuaren faltak ekarri ohi dituen arazoak saihesteko.[16][17]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Karst Research Institute» https://izrk.zrc-sazu.si/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 5a).
  2. Aranzadi Zientzia Elkartea. «Espeleología» http://www.aranzadi.eus/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 5a).
  3. «Sociedad Española de Espeleología y Ciencias del Karst» http://www.sedeck.org/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 5a).
  4. Union Internationale de Spéléologie. «UIS Commissions and Working Groups» https://www.uis-speleo.org/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 5a).
  5. Aranzadi Zientzia Elkartea. «Martin Arriolabengoa» http://www.aranzadi.eus/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 5a).
  6. Estefanía, Abilio. «GLACKMA: Conferencia sobre lo que dicen los glaciares, en Ojo Güareña (Burgos)» https://www.elliodeabi.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 5a).
  7. Martín Merino, Miguel Angel. (2018ko ekainaren 13a). «Las Huellas de Ojo Guareña en el Congreso de la UISPP de París» https://grupoedelweiss.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 5a).
  8. Sakon Espeleologia Taldea. «Zospeum Vasconicum, ¡un diminuto caracol vasco?. Aprendiendo bioespeleología. Guipúzcoa.» http://www.sakon.es/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 5a).
  9. Gorosabel, Oier. «Profesionales?» http://saguzarrak.blogspot.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 5a).
  10. GOROSABEL, Oier. URRUTIA, Martin. (2017). «Armintxe: korapilo arkeologikoa, hidrogeologikoa eta diplomatikoa» Karaitza (Oñati) 24 (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 5a).
  11. Euskal Espeleologoen Elkargoa. «La Proteccion y Gestion de Cavidades» http://euskalespeleo.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 5a).
  12. Instituto de Investigación Cueva de Nerja. «La Institución» http://www.cuevadenerja.es/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 5a).
  13. Euskal Espeleologoen Elkargoa. (2011). La Cueva de Goikoetxe y el Karst de Peña Forua. Euskal Espeleologoen Elkargoa.
  14. CENIEH. «Investigación» http://www.cenieh.es/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 6a).
  15. Martín Merino, Miguel Ángel. «Suplementos de El Correo de Burgos sobre Atapuerca» https://grupoedelweiss.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 6a).
  16. «Atxurra y ADES» http://saguzarrak.blogspot.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 6a).
  17. Euskal Espeleologoen Elkargoa. (2018). «Entrevistas: Christian Normand. Jose Mª León Zudaire. Marta Rozas» Karaitza (Oñati) 25: 74-79..

Kanpo estekak

aldatu