Komedia erromantiko

Komedia erromantikoa komedia eta film erromantikoen arteko azpigeneroa da. Normalean, denbora-pasako filmak dira.

Marilyn Monroe eta Tom Ewell The Seven Year Itch (1955) filmaren trailerrean.

ArgumentuakAldatu

Komedia erromantiko baten oinarrizko argumentua printzipioz elkarrekin ibiltzeko prest ez dauden pertsonen historia da. Bi pertsona horien arteko hasierako harremana umorez betetiko gertaerekin lotuta dago. Nahiz eta haien arteko erakartasuna nabaria izan da, beste tarteko faktoreak direla eta, (esaterako beste pertsona bat, maila sozialeko oztopoak, e.a.) elkar urruntzeko kondenaturik daude. Une batean bestearen beharrez konturatzen dira eta izugarrizko lanak eta oztopoak gainditu ondoren, azkenik amaiera zoriontsua lortzen dute.

Eskema honen gainean aldaketa asko ematen dira baina funtsean hasieran ezinezkoa ematen duen bikotea azkenean elkartzen dira. Baina ez: esaterako, My Best Friend's Wedding (1997) filmean amaieran pertsonaia nagusiak ez dira elkartzen. Baina ez da ohikoena.

Azpigeneroaren jatorriaAldatu

Komedia erromantikoa filma izan aurretik ezaguna zen. Adibidez, William Shakespeareren antzezlan batzuek eskema hori jarraitzen dute: Much ado about Nothing eta Uda-gau bateko ametsa film mota honen aurrekariak dira.

Komedia erromantiko ezagun batzukAldatu

Euskal HerriaAldatu

Ameriketako Estatu BatuakAldatu

FrantziaAldatu

Erresuma BatuaAldatu

EspainiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu