Gidoi
Gidoia (Heg.)[1][2], konta-haria[2] edo gertakizuna[2][3][4], komiki gehienek, film gehienek eta telesaio eta irratsaio askok oinarritzat hartzen duten testu-tipo bat da. Hari-idazleek asmatzen dute film edo irratsaioaren trama eta testu batean idazten dute zer gertatuko den, nola, non, etab. Pertsonaien arteko elkarrizketak izaten dira konta-harietako parte garrantzitsua. Horretaz gain hari-idazleek kontalari baten edo batzuen off-ahotsa eta beste hainbat baliabide erabil ditzakete.
TeknikakAldatu
Konta-hariak idaztea teknika berezkoa da, berezko ezaugarri dituena beste idazkuntza batzuen aldean. Ikasketak egiten direnean hainbat gauza aztertzen dira formaren alderditik, hala nola eskaleta, eszenaren barne-egitura edo elkarrizketak egituratzeko moduak[5].
Beste lanketa-puntu batzuk kontakizunak egituratzeari buruzkoak dira. Esate baterako, zinema-eredu klasikoenetan, Bordwell eta Thomsonen ildoak betetzen direla esan ohi da[6]:
- Ekintza pertsonaia indibidualen erabakietatik bideratzen da. Pertsonaiak dira akzioaren kausa.
- Pertsonaien arrazoi psikologikoetan ardazten da kontakizuna: erabakiak, premiak, izaerak...
- Pertsonaiaren nahia da istorioaren motor nagusia, pertsonaiak helburu bat lortzeko duen grina.
Beste paradigma narratibo bat Syd Field hari-idazleak proposaturikoa da[7]:
- Lehen ekitaldia, aurkezpena.
- Bigarren ekitaldia, gatazka.
- Hirugarren ekitaldia, argipena.
Ekitaldi batetik bestera igarotzean, plot points edo biratze-puntuak gertatu behar dira Fieldsen iritziz.
Fieldsen ideien gainean lan egin duen beste bat Linda Seger da, eta honek elementu pare baten garrantzia azpimarratzen du: Pizgarria (pisuzko ekintza bat, edo istorioaren barneko fase garrantzitsu bat hasten den unea), eta klimaxa, ekintza argitzen den unea, bilbearen punturik gorena. Klimax adibide onak lirateke: Hilketa bat, heriotza, misterio bat argitzen den unea...[6]
Antzerki-hariaAldatu
Antzerki-haria, istorio-haria edo libretoa antzezlan baten egileak idazten duen liburuxka da, libreto-multzoaren ohiko izena, antzezlan dramatiko baten edo musikal baten testua jasotzen duena da, jendaurrean antzezteko idatzia, eta, ziur aski, kasuak antzezle eta antzerki-taldeko beste kide batzuentzako ohar eta jarraibideekin.
Antzerki-harien motakAldatu
- Antzezlearen konta-haria edo pertsonaiaren konta-haria.
- Zuzendariaren konta-haria, agerraldi-zuzendariaren hari teknikoa.
- Oroitarazlearen liburua, hari tekniko mota bat da.
- Argi-libretoa, argiztatzaileen hari teknikoa.
- Jantzi-libretoa, jostunentzat eta eszenografia-tresnaren zenbait alderdirentzat.
- Sarrera-emailearen libretoa, sarrera-emaileren liburu teknikoa.
- Tresneriaren libretoa.
Konta-hariaren atalakAldatu
Konta-hari batek hiru atal ditu:
- Agertokiak
- Pertsonaiak
- Elkarrizketa
Konta-haritik antzezpeneraAldatu
Konta-haria antzezpen bihurtzeko, ez bakarrik saioak dira beharrezkoak. Teknika erabilia da italiar mahaiarena (gaztelaniaz mesa italiana esaten da[8]) edo read-through delakoa (ingelesezko terminoa), non antzezleak hari-idazleekin eta ekoizpen zein zuzendaritza taldeko beste langile batzuekin biltzen diren, mahai baten inguruko lan-saioan, konta-hariaren irakurketa kolektiboa egiteko[9].
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus Noiz kontsultatua: 2021-03-08.
- ↑ a b c «scénario | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org Noiz kontsultatua: 2021-03-08.
- ↑ «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus Noiz kontsultatua: 2021-03-08.
- ↑ Sarasola, Ibon. (1998). Euskara Batuaren Ajeak. Alberdania, 95-96 or. ISBN 84-88669-50-X..
- ↑ «Asmoz ikastaroa: Gidoi eraginkorrak egiteko oinarrizko teknikak» www.kulturklik.euskadi.eus 2017-12-19 Noiz kontsultatua: 2019-06-04.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Modelo de estructura. El paradigma de Syd Field | Sueños de un guionista. Noiz kontsultatua: 2019-06-04.
- ↑ (Gaztelaniaz) admin. (2016-03-15). «¿Conoces los puntos de giro de tu historia?» Literaturbia Noiz kontsultatua: 2019-06-04.
- ↑ Panacea, Producciones. QUÉ ES LA MESA ITALIANA. Noiz kontsultatua: 2019-06-04.
- ↑ (Ingelesez) Garl, Kim. (2013-11-06). «Write, Direct, Repeat: Hosting a Table Read for Your Script» Script Magazine Noiz kontsultatua: 2019-06-04.