Kilimanjaro
Kilimanjaro[1] mendia izen bereko parke nazionalean kokatzen da, Tanzanian 5.895 metroko altuera du eta Afrikako gailurrik altuena eta munduko sumendirik altuenetako bat da.
Kilimanjaro | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Kibo |
Garaiera | 5.895 m |
Prominentzia | 5.885 m |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 3°04′00″S 37°21′33″E / 3.0667°S 37.3592°E |
Honen parte da | Rift Haran Handia Zazpi Gailurrak Volcanic Seven Summits (en) ![]() Highest mountain peaks of Africa (en) ![]() ultra-prominent peak (en) ![]() Seven Third Summits (en) ![]() |
Mendikatea | East African mountains (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Tanzaniako eskualde | Kilimanjaro Region |
Babestutako-eremua | Kilimanjaro Parke Nazionala |
Leku geografikoa | Rift Haran Handia |
Geologia | |
Material nagusia | Riolita |
Garaia | Pliozeno |
Hiru krater dituen estratu-sumendia da eta elur iraunkorrak ditu, bere gailurrean dagoen glaziarraren ondorioz. Azken urteotan kezka handia sortu du glaziarraren lodierak eta hedadurak jasan duen murrizketak, klima-aldaketa dela eta.
Geografia Aldatu
Rift haranaren ekialdeko ertzean egoteagatik, Kilimanjaro mendia,Pleistozeno garaian aktibitate handia izan zuena, ez dago afrikar lautadan guztiz isolatua, ekialdetik hego-ekialdera hedatzen den ardatz batean kokatutako beste hiru kono bolkanikoz inguratua baizik. Hauetariko zaharrena mendebaldean dagoen Shira (3962 m) da, Mawenzi (5149 m) ekialdean dago eta bien tartean, Kibo, berriena, oraindik aktibitatea duena, fumarola moduan. Mawenzi eta Kibo artean 3600 ha inguruko lautada bat dago, "aulkia" izenez ezagutua (the Saddle, ingelesez). Afrikako altuerako tundra eskualderik handiena da.
Izena Aldatu
Izena enigma bat da oraindik. Swahilierazko kilima (mendixka) eta njaro (hotzaren deabrua) hitzetatik etor daiteke, baita njaros (karabanak) esamoldetik ere, Zanzibarreko arabiarren esklabu konboien aipuz. Izan ere, hauek garai batean Kilimanjaro inguruan geldialdia egiteko ohitura zuten. Beste batzuen ustez njare (ur iturria) hitza dago jatorrian. Masaiek Ngage Ngai (jainkoaren egoitza) deitzen dute.
Chagga-ek ez diote inoiz izenik eman mendi honi. Sumendi zuri handia bakarrik bereizten dute, Kibo (itxaropena) izenez, zorionaren eta betikotasunaren ikurra da, ekialdean dagoen Mawenzi (5149 m) gailur beltza gaitzarekin lotzen duten bitartean. Mendebaldean dagoen Shira gailurrak 3962 metro besterik ez ditu. Gailur nagusia, Kibo, 2500 metroko diametroko galdara da.
Historia Aldatu
XIX. mendearen aurretik, Ptolomeo geografilari egipziarrarenak bezalako kronika bitxi batzuk Afrikaren hegoaldean "mendi zuri" bat dagoela esaten digute. 1845ean, William Cooley geografilari britainiarrak Afrika Ekialdeko mendirik ezagunena, Kilimanjara, arroka gorriz estalia dagoela esaten digu.
1848ko maiatzean, misiolari batek, Joseph Rebmannek, chagga lurraldea aztertzen du eta mendira gerturatzen da: "Goizeko 10ak aldera, mendi handi baten gailurrean zerbait zuria ikusi nuen eta lainoak zirela uste izan nuen, baina nire gidariak hotza zela esan zidan, orduan ezagutu nuen atsegin handiz europarrok elur bezala ezagutzen dugun lagun zaharra".
Aurkikuntza hura, 1849ko apirilean Church Missionary Intelligencer-en kontatu zena, Londresen eztabaidatu zen.
Gaur egungo Kilimanjaro Aldatu
Kilimanjaroa Kilimanjaro National Park deritzonak babestua dago.
Gailurreko glaziarrak urtzen ari dira eta 1900ean 12 km² bazituzten ere, gaur egun ez dituzte 2 km² besterik estaltzen. Erritmo honekin jarraituz gero 2020 ingururako desagertuko dira. Berotze globala ez da aski fenomeno hau azaltzeko, baliteke arrazoietako bat aktibitate bolkanikoaren berraktibazio motela izatea, fumarolen bidez ikus daitekeena.
Igoera teknikoki erraza da, baina luzea eta nekeza, hotzaren eta altueraren ondorioz. Biderik arruntena Marangu izenekoa da. Honez gain, Machame, Mweka eta Shira bideak ere badaude. Urtero 20.000 pertsona inguru saiatzen da gailurrera iristen. Kopuru hau Tanzaniako agintariek kontrolatzen dute. Parkean sartzeko 500$ inguru ordaindu behar da.
Ikus, gainera Aldatu
Erreferentziak Aldatu
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .