Paranoia etengabe edo modu errepikakor batez arrazoirik gabeko beldurra eta estutasuna sentitzen dituen pertsonaren egoera nahiz gaitz mentala da.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Artikulu hau egoera mentalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Paranoia (argipena)».

Errealitatea interpretatzerakoan eriarengan sortzen den eldarnioa da, gero eta handiagoa, arrazoimenaren akatsik eragiten ez duena. Bi kontzeptu nagusi biltzen ditu paranoiak bere baitan: izaera paranoikoa (mesfidantza kronikoa, harropuzkeria, malgutasunik gabeko arrazonamendua, iritzi okerra, autokritika eza, oldarkeria, etab.) eta psikosi paranoikoa (egoera kronikoa, izaera paranoikokoengan errotzen dena: arrazonamenduaren argitasuna galarazten ez duten eldarnio koherente sistematikoak, ordena handiz adierazten eta agertzen direnak). Era askotakoak izan daitezke paranoiak jotako eriaren eldarnioak: jeloskorkeria, erotomania, jarraitua sentitzea, handikeria, etab. Nolanahi ere, paranoikoa erraz moldatzen da besteekiko harremanetan, baina, bide batez, eldarnioen arabera antolatzen du bere bizitza pribatua. Psikoanalisiak zalantzan jarri du paranoiaren izaera organiko endogenoa, eta eriaren bizimoduak eragindako erreakziotzat jotzen du paranoia.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.