Peter Singer

filosofo australiarra

Peter Albert David Singer (Melbourne, 1946ko uztailaren 6a) australiar filosofoa da. Melbourneko eta Oxfordeko (Ingalaterra) unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1971-1973 bitartean Oxfordeko irakasle izan zen, eta harrezkero zenbait fakultatetan lan egin du Estatu Batuetan eta Italian; 1977an filosofiako irakasle izendatu zuten Melbourneko Monash Unibertsitatean. 1987-1991 bitartean Monasheko Giza Bioetikako Zentroko zuzendari izan zen, eta hango zuzendari-laguntzaile da 1992az gero.

Peter Singer

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPeter Albert David Singer
JaiotzaMelbourne1946ko uztailaren 6a (77 urte)
Herrialdea Australia
Lehen hizkuntzaAustraliako ingelesa
Hezkuntza
HeziketaUniversity College, Oxford (en) Itzuli 1971) filosofia lizentziatura
Scotch College (en) Itzuli
Melbourneko Unibertsitatea 1967) Artean graduatu, Arte-masterra
Preshil, The Margaret Lyttle Memorial School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Australiako ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, katedraduna, idazlea eta politikaria
Enplegatzailea(k)Princetongo Unibertsitatea
Monash University (en) Itzuli
University College, Oxford (en) Itzuli
Melbourneko Unibertsitatea
New Yorkeko Unibertsitatea
La Trobe University (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaMendebaldeko filosofia
utilitarismoa
animal rights movement (en) Itzuli
effective altruism (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

petersinger.info
IMDB: nm1638299 Facebook: peter.singer.16718 Twitter: petersinger TED: peter_singer Musicbrainz: a28a3960-fb54-4c1f-a8cb-fc1e3a07ba6f Edit the value on Wikidata

Singer XX. mendeko arrazionalistatzat hartua da; arrazoian oinarrituriko sistema filosofiko baten aldekoa da, alde batera utzirik sentimendua, norberaren interesa edo gizarte-baldintzak. Umekien esperimentazioarekin, ingeniaritza genetikoarekin, abortuarekin eta abarrekin zerikusia duten arazo etikoez dihardu. Bere ustez, etikoki zuzentzat jo behar da ekintza bat baldin eta ekintza horrek ahalik eta jende gehienentzat ahalik eta ondorio onuragarri gehien ekarriko badu. Singerren liburuen artean azpimarratzekoak dira Animalien askapena (1975), Etika praktikoa (1979) eta Nola biziko gara? (1993). Bere argitalpenen eskubideak nazioarteko laguntzarako erakundeei eta animalien askapenaren aldeko mugimenduei ematen dizkie eta irabazien % 10-20 pobreei, aberatsek behartsuei laguntzeko betebehar etikoa baitute bere ustez.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu