Doctor Who
Doctor Who (euskaraz: «Who Doktorea») Erresuma Batuko zientzia-fikziozko telesail bat da. Sydney Newman, C. E. Webber eta Donald Wilson ekoizleek sortu zuten. Errekorren Guinness Liburuan agertzen denez "zientzia fikziozko munduko telesail luzeena eta historiako arrakastatsuena" da[1][2].
Telesailak bi aldi edo aro izan ditu: lehena, aldi klasikoa, 1963tik 1989 arte BBC One katean aireratu zenekoa, eta bigarrena, aldi modernoa, 2005etik gaur egun arte kate berdinean aireratzen dena. Jada 1960ko hamarkadan Erresuma Batuan telesail mitikoa bihurtu zen, britainiar pop kulturaren ikur, eta gaur egun kultoko telesaila izaten jarraitzen du[3].
Who doktorea BBCk 1963tik aurrera emandako zientzia fikziozko telesail britainiarra da. Telesailak Denboraren Jaun baten abenturak kontatzen ditu, Doktorea izenez ezagutzen dena. Doktoreak unibertsoa esploratzen du TARDIS izeneko espazio-ontzi batean. Espazio-ontzia kanpoaldea britainiar polizia kabina urdin bat bezala agertzen da, 1963an, telesaila lehen aldiz aireratu zenean, Britainia Handian ohikoa zena. Hainbat lagunekin, doktorea etsaien aurka borrokatzen da; zibilizazioak salbatzeko lan egiten du, eta behar dutenei laguntzen die.
William Hartnellengandik hasita, hamahiru aktore desberdinek jokatu dute doktorearen papera; 2017an, Jodie Whittaker izan zen, ofizialki, telebistan rola jokatu zuen lehen emakumea. Aktore batetik besterako trantsizioa serieko bilbean idatzita dago birsortze kontzeptuaren haragitze berri batekin, Denboraren Jauna gorputz berri batean eraldatzen den tramankulu bat, egungoa oso kaltetua dagoenean normaltasunez sendatzeko. Aktore bakoitzaren antzezpena bakarra da, baina guztiek pertsonaia beraren bizitzako etapak irudikatzen dituzte, eta, elkarrekin, bizitza bakar bat osatzen dute narrazio bakar batekin. denbora-bidaien ezaugarriak esan nahi du doktorearen gorpuzki ezberdinak noizbehinka elkartzen direla.
Seriea kultura herrikoiaren zati handi bat da Britainia Handian eta beste leku batzuetan[4][5][6]; kultuko jarraitzaileak ditu. Telebista britainiarreko profesionalen belaunaldietan eragina izan du, eta horietako asko telesaila ikusten hazi ziren[7]. Telesailaren jarraitzaileek, batzuetan, Whovians esaten diete beren buruei. Seriea Guinness World Liburuan[8] agertzen da zientzia-fikziozko telesail luzeena bezala, baita garai guztietako zientzia-fikziozko serierik arrakastatsuena ere, bere emisio orokorreko kalifikazioetan, DVD eta liburuen salmentetan eta iTunesen trafikoan oinarrituta[9].
Telesailak 1963tik 1989ra iraun zuen. 1996an, ekoizpen arrunta berpizteko saiakera bat izan zen, Doctor Who izeneko telebista-filmaren tankerako atzeko ateko pilotuarekin. Telesaila 2005ean berrabiarazi zen, eta, geroztik, BBC Galesek ekoitzi du Cardiffen. Doctor Who ere produktu ugari sortu ditu, besteak beste komikiak, filmak, eleberriak, audio dramak, eta Torchwood telesaila (2006-2011), The Sarah Jane Adventures (2007-2011), K9 (2009-2010), eta Class (2016). Herri kulturan, parodia eta erreferentzia asko jasan ditu.
Historia
aldatuSorrera eta aro zaharra (1963-1989)
aldatu1963ko azaroaren 23an argitaratu zen lehenengo atala. Hasiera hartan asteroko maiztasuna zuen eta 25 minutu irauten zituen atal bakoitzak. Hezkuntzara bideraturiko familia programa izatea zuen helburu, historiako momentu garrantzitsuak eta zientziaren aurkikuntzak zabaltzeko modu bat. Lehenengo denboraldi hartan dalek izaki gaiztoak agertu ziren eta arrakasta handia izan zutenez BBC kateak merchandising zabala egin zuen daleketan oinarrituta.
Hiru denboraldiren ondoren William Hartnell aktorearen osasuna gaiztotu egin zenez aktore berriak hartu zuen doktorearen papera, Patrick Troughtonek[10]. Hurrengo etorri ziren doktoreek 3-4 denboraldi osatu zituzten. Iraupen luzeena izan zuena Tom Baker izan zen, 1974 eta 1981 artean izan baitzen doktorea[11]. 1989an zazpigarren doktorearekin amaitu zen telesaila[12]. BBC katea saiatu zen telesaila berriz ateratzen eta 1996an telefilme bat egin zen eta arrakasta handia izan zuen, baina ez zen nahikoa izan telesailari berriz ekiteko[13].
Bestetik aipatu behar da 1967 ta 1978 artean BBC-ren biltegietan pilaturiko bideozintek toki handia okupatzen zutela eta hainbat suntsitu egin zituen kateak espazioa eskuratzeko. Doctor Who-ren 253 atal grabatu ziren lehen sei urtetan eta haietatik 97 galdu dira[14], gehiena 3., 4. eta 5. denboralditakoak. Atal horietako batzuk berreskuratu ahal izan dira ikusleek eginak zituzten grabaketei esker.
Aro berria (2005- )
aldatu2005ean aro berriari ekin zitzaion Christopher Eccleston aktorearekin[13]. Lehenengo kapituluaren izena "Rose" izan zen eta horrek erakusten du Rose Tyler (Billie Piper) doktorearen bidaia-lagunak aurrez ez bezalako pisua izango zuela Doctor Who-n[15]. Eguberrietako atal bereziak eman zion amaiera denboraldiari, aro berrian beti errepikatu den kontua da[16]. Hurrengo doktorea David Tennant aktoreak gorpuztu zuen eta arrakasta handia izan zuen, izan ere hamalaugarren doktorea ere bera izan baitzen, sorpresaz. Hasieran Billie Piperrek jarraitu zuen laguntzaile eta ondoren Catherine Tate. Tatek 14. doktorearen aldia ere errepikatu zuen Tennantekin.
Matt Smith eta Karen Gillan bikoteak oso ondo funtzionatu zuen, biek ala biek izaera indartsuak eman zizkieten pertsonaiei. Hauekin batera Arthur Darvill eta Alex Kingston ere aritu ziren. Gillanek telesaila utzi ondoren Jenna Coleman laguntzailea iritsi zen. Honek bi doktorekin egin zuen lan, Matt Smith eta Peter Capaldirekin. 2018an Jodie Whittaker aktoreak bete zuen doktorearen papera, lehenengoz doktorea emakumezkoa izan zen. Horrek izaera berezia eman zion doktoreari eta laguntzaileekin 2023an Ncuti Gatwa izango da hamabosgarren doktorea.
Doctor Who-ren spin-off gisa beste bi telesail sortu ziren, Torchwood[17] (2006tik aurrera) eta The Sarah Jane Adventures[18] (2007tik aurrera). Antzezlanak, audio-liburuak eta bestelako formatuetan ere egin izan dira lanak Doctor Who-rekin eta haren spin-offekin.
Argumentua
aldatuInork ez daki doktorearen benetako izena, telesaila horregatik deitzen da Doctor Who ("Nor?" doktorea).
Doktorea jatorriz Gallifrey planetakoa den estralurtar bat da, gizaki itxura hartu eta denboran nahiz espazioan atzera-aurrera abentura ugarietan zehar bidaiatzen duena. Horretarako TARDIS (Time And Relative Dimensions In Space, "Denbora eta Erlatibitate Dimentsioak Espazioan") izeneko aparatua lapurtu eta bere planetatik ihes egin zuen. TARDISak kamuflatzeko inguruko objeturen baten itxura hartzen du eta Lurrera iritsi zenean izorratu egin zitzaion aldatzeko gaitasun hori eta britainiar polizia kabina urdin baten itxurarekin gelditu zen betirako.
Izatez doktorea Denboraren Jaun bat da, gelditzen den azkena, eta espazioan edo denboran akatsak eragiten dituzten etsaien aurka borrokatzen du, bereziki dalek izaki zitalen aurka. Baditu beste hainbat etsai ere, ezagunenak cybermanak, The Master, sontaranak, aingeru negartiak eta isiltasuna dira.
Doktorea gizaki bitxi eta bihurria da. Tarteka eraldatu egiten da eta itxura eta izaera berria hartzen ditu. 2024 artean hamabost eraberritze izan ditu. Telesaila abiatu zenean 750 urtetako adina zuen eta aro berriaren hasieran 900 urte baino gehiago zituen jadanik. Atal batzuetan doktorearen itxura desberdinak elkartu izan dira, eta adin desberdina duen doktore bera ere bai.
Doktoreak bidaia-lagunak izaten ditu, lurtarrak gehienetan, eta telesailaren aro berrian lagun hauek pisu handia dute istorioan[19].
Telesaileko atalak toki eta garai desberdinetan girotzen dira, denboran eta espazioan bidaiatzen baitu. Antzinako Egipton, Ponpeian, Shakespeareren Londresen, Viktoria erreginaren garaian, gaur egun edo etorkizuneko 5000. urtean edo 3 mila milioigarren urtean egon izan da, eta espazioari dagokionez Lur planetaren azalean, nukleoan, ilargian, fikziozko planetatan, espazio ontzietan edo unibertso paralelotan ere koka daiteke istorioa.
Pertsonaiak
aldatuDoktorea
aldatuTelesailaren iraupen handia dela eta, Doktorea eraldatu edo berriztu egiten da eta itxura eta izaera aldatu egiten ditu. Doktorearen pertsonaia aktore ugarik antzeztu izan dute[20].
Aktorea | Pertsonaia | Denboraldia |
---|---|---|
William Hartnell | Lehen doktorea | 1963–1966 |
Patrick Troughton | Bigarren doktorea | 1966–1969 |
Jon Pertwee | Hirugarren doktorea | 1970–1974 |
Tom Baker | Laugarren doktorea | 1974–1981 |
Peter Davison | Bosgarren doktorea | 1982–1984 |
Colin Baker | Seigarren doktorea | 1984–1986 |
Sylvester McCoy | Zazpigarren doktorea | 1987–1989 |
Paul McGann | Zortzigarren doktorea | 1996 |
Christopher Eccleston | Bederatzigarren doktorea | 2005 |
David Tennant | Hamargarren doktorea | 2005–2010 |
Matt Smith | Hamaikagarren doktorea | 2010–2013 |
Peter Capaldi | Hamabigarren doktorea | 2014–2017 |
Jodie Whittaker | Hamahirugarren doktorea | 2018-2022 |
David Tennant (berriz) | Hamalaugarren doktorea | 2023 |
Ncuti Gatwa | Hamabosgarren doktorea | 2024-tik aurrera |
Bidaia-lagunak
aldatu1963an hasi zenetik doktoreak bidaia-lagunak. Lagun honen rola doktorearen moralari eragitea da. Aro berrian bidaia-lagunek zeregin handiagoa izan dute eta inoiz doktorea bera bezain ezagunak ere bihurtu dira gerora.
Hona hemen laguntzaile ezagunenetakoak:
Aro zaharra (1963-1989) | ||||
---|---|---|---|---|
Aktorea | Pertsonaia | Doktorea(k) | ||
Carole Ann Ford | Susan Foreman | 1. doktorea | ||
Jacqueline Hill | Barbara Wright | 1. doktorea | ||
William Russell | Ian Chesterton | 1. doktorea | ||
Frazer Hines Hamish Wilson |
Jamie McCrimmon | 2. doktorea | ||
Wendy Padbury | Zoe Heriot | 2. doktorea | ||
Caroline John | Liz Shaw | 3. doktorea | ||
Katy Manning | Jo Grant | 3. doktorea | ||
Elisabeth Sladen | Sarah Jane Smith | 3. eta 4. doktoreak, 10. doktorea | ||
Mary Tamm Lalla Ward |
Romana | 4. doktorea | ||
Janet Fielding | Tegan Jovanka | 4. eta 5. doktoreak, 13. doktorea | ||
Nicola Bryant | Peri Brown | 6. doktorea | ||
Sophie Aldred | Ace | 7. doktorea | ||
Aro berria (2005- ) | ||||
Aktorea | Pertsonaia | Doktorea(k) | ||
Billie Piper | Rose Tyler | 9. eta 10. doktoreak | ||
John Barrowman | Jack Harkness kapitaina | 9. eta 10. doktoreak, 13. doktorea | ||
Freema Agyeman | Martha Jones | 10. doktorea | ||
Catherine Tate | Donna Noble | 10. eta 14. doktoreak | ||
Alex Kingston | River Song | 10. 11. eta 12. doktoreak | ||
Karen Gillan | Amy Pond | 11. doktorea | ||
Arthur Darvill | Rory Williams | 11. doktorea | ||
Jenna Coleman | Clara Oswald | 11. eta 12. doktoreak | ||
Matt Lucas | Nardole | 12. doktorea | ||
Pearl Mackie | Bill Potts | 12. doktorea | ||
Tosin Cole | Ryan Sinclair | 13. doktorea | ||
Bradley Walsh | Graham O'Brien | 13. doktorea | ||
Mandip Gill | Yasmin Khan | 13. doktorea | ||
Millie Gibson | Ruby Sunday | 15. doktorea |
Etsaiak
aldatuTelesailean agertu diren etsaien zerrenda oso luzea da. Batzuk ibilbide luzea izan dute, ia denboraldi guztietan agertzeraino, eta dagoeneko ikonikoak bihurtu dira.
- Dalek: Lehenengo denboralditik aurrera agertu izan dira. Davrosek sorturiko estralurtar arraza mutantea da, robot edo makina itxurakoa. Dalekak oso bortitzak dira eta erasora doazenean ex-ter-mi-na-te ("suntsitu") esan ohi dute behin eta berriz.
- Cyberman: Lurraren antzeko planeta bateko gizakiak dira, cyborg izatera eboluzionatu dutenak. 2. denboraldian agertu ziren lehenengoz.
- Auton: Erakuslehioetako plastikozko maniki bizidunak dira. Lurraz jabetu nahi dute eta horretarako gizaki guztiak suntsitzen saiatuko dira.
- The Master: Doktorea bezala, hau ere denboraren jauna da. Doktorearen antagonista da.
- Sontaran: Gizaki itxurako gerlari arraza da eta gizarte oso militarizatua dute.
- Siluriarrak: Homo reptilia izen zientifikoa ematen zaie eta giza itxura duten narrastiak dira. Gizakiak baino lehenago bizi izan ziren Lurrean eta lurbarnean hibernatzen ari dira. Batzuk militarrak dira eta doktorearen aurka borrokatzen dute, baina badaude zientzilariak eta bestelakoak ere eta horiek ez ditu etsaitzat hartzen.
- Zygon: Giza itxurako izaki bitxia da, itxura aldatzeko eta beste edozein izakiren antza hartzeko gaitasuna duena, orijinala bikoiztuz. Ia ezinezkoa da jatorrizko gizakia eta zygon itxuraldatua bereiztea.
2005etik aurrera etsai berriak agertu dira:
- Ood: Telepatia gaitasunak dituen eta olagarro antzeko burua duen izakia da. Ood guztiek izaki bakarra balira gisa jokatzen dute.
- Judoon: Polizia galaktikoak dira. Errinozero burua dute eta indartsuak dira baina ez oso inteligenteak.
- Aingeru negartiak: Aingeruen harrizko eskulturak dirudite, negarrez daude. Zuzen begiratzen ez bazaie hurbildu egiten dira eta harrapatu ezkero denboran atzera bidaltzen dute, jauzi horrek sorturiko energia xurgatzeko.
- Isiltasuna: Gizaki itxurako izaki honek mundua kontrolatzea du helburu. Beraien existentzia sekretu bat da, jendeak berehala ahazten baitu haiek ikusi izana.
Beste pertsonaia batzuk
aldatuIruditegia
aldatu-
4. doktorea (Tom Baker)
-
7. doktorea (Sylvester McCoy)
-
10. doktorea (David Tennant)
-
12. doktorea (Peter Capaldi)
-
Ood.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Dr Who 'longest-running sci-fi'. 2006-09-28 (Noiz kontsultatua: 2023-01-05).
- ↑ (Ingelesez) Miller, Liz Shannon; Miller, Liz Shannon. (2009-07-26). «‘Doctor Who’ honored by Guinness» Variety (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Doctor Who (Serie de TV) (1963). (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).
- ↑ «A lament for Blighty» The Economist ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2023-02-17).
- ↑ «Doctor Who - Doctor Who - Icons of England» web.archive.org 2007-11-03 (Noiz kontsultatua: 2023-02-17).
- ↑ «Doctor Who is simply masterful - Times Online» web.archive.org 2008-10-13 (Noiz kontsultatua: 2023-02-17).
- ↑ «Doctor Who Confidential» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-02-17).
- ↑ (Ingelesez) Dr Who 'longest-running sci-fi'. 2006-09-28 (Noiz kontsultatua: 2023-02-17).
- ↑ «'Doctor Who' honored by Guinness - Entertainment News, TV News, Media - Variety» web.archive.org 2009-08-01 (Noiz kontsultatua: 2023-02-17).
- ↑ (Ingelesez) «The story behind the first Doctor Who regeneration - Lovarzi Blog» blog.lovarzi.co.uk 2021-06-11 (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
- ↑ (Ingelesez) «Doctor Who: Who is the longest-serving Doctor, really?» Radio Times (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
- ↑ (Ingelesez) Gladman, Andrew. (2021-04-20). «Doctor Who: Why the BBC Series Originally Ended in 1989» CBR (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Zamora, +Alfredo L.. (2019-03-08). «‘Doctor Who’ noveno doctor: lo mejor y lo peor de Christopher Eccleston» Cien Megas (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
- ↑ «Doctor Who (partially lost episodes of British science-fiction TV series; 1963-1974) - The Lost Media Wiki» lostmediawiki.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
- ↑ (Ingelesez) «Rose Tyler» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
- ↑ (Ingelesez) BBC wins Christmas TV ratings war. 2005-12-26 (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
- ↑ (Ingelesez) «TV ratings: October 22» the Guardian 2006-10-23 (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
- ↑ «BBC - Press Office - The Sarah Jane Adventures» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
- ↑ (Ingelesez) Doctor Who (before the Tardis). 2008-11-19 (Noiz kontsultatua: 2023-01-05).
- ↑ «BBC - Doctor Who Classic Episode Guide - Season 3» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Doctor Who-ren webgune ofiziala (BBC katean).