Kalimako
Kalimako (antzinako grezieraz: Καλλίμαχος; Zirene, c. K.a. 310/305 - Alexandria, K.a. 240) Zirenen, familia noble batean, jaio zen poeta eta eruditua izan zen.
Kalimako | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zirene, K.a. IV. mendea |
Heriotza | Alexandria, K.a. 240 ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, liburuzaina, epigrammatist (en) , mythographer (en) , elegist (en) eta idazlea |
Genero artistikoa | Neoteric (en) |
Biografia
aldatuAlexandriako aldirietan eskola bat ireki zuen, eta gramatikari eta poeta ospetsuenetako batzuk haren ikasle izan ziren; nabarmentzekoa da Apolonio Rodaskoa.
Ptolomeo II.aren eskutik jaso zuen Alexandriako Liburutegia ordenatzeko mandatua, eta horretan aritu zen hil zen arte. Hark egindako lana ikaragarria izan zen, eta, horregatik, bibliotekarien (edo, gutxienez, katalogatzaileen) gurasotzat hartu izan da. Haren Pinakes (taulak) deituek (Liburutegiaren katalogo osoa jasotzen zuten 120 ale, kronologikoki ordenatuta) oso baliagarriak izan ziren garai klasikoari buruz egindako ondorengo bibliografia- eta litaratura-lanetarako.
Lanak
aldatuHaren poesia-lanetatik zati batzuk, sei Ereserki eta 63 epigrama kontserbatu dira; baita Hecale izeneko poema epiko laburra ere. Lanik ezagunena Bereniceren adatsa izeneko poema da, gureganaino iritsi dena, baina ez haren jatorrizko bertsioa, Gaius Valerius Catullus-ek, Katulok, egindako imitazio baten bidez baizik.
Kalimakok literaturaz ikuspegi berezia zuen, eta horrek helenismoaren barruan izen adierazgarrien artean jartzen du. Homero estimatzen zuen, eta imitaezin kontsideratzen zuen. Hala ere, epika baztertu egiten zuen.
Kalimakoren eskola Aristotelesen kontrakoa zen, hark defendatzen zituen batasuna, perfekzioa eta hedapena baztertu egiten baitzituen.