Tebas (Grezia)

Artikulu hau Greziako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tebas».

Tebas[1] (antzinako grezieraz: Θῆβαι, Thēbai, tʰɛ̂ːbai̯ ahoskatua; grezieraz: Θήβα, Thíva, ˈθiva ahoskatua) antzinako Greziako hiria da, Kiteron mendikatearen iparraldean eta Beozia sakanaren hego muturrean. Garai batean inguruko hiririk garrantzitsuena izan zen.

Tebas
Θήβα
hiria
Thebes-1.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Grezia
215 m Garaiera
Alkatea Νικόλαος Σβίγγος
Izen ofiziala Θήβα
Jatorrizko izena Θήβα
Posta kodea 32200
Geografia
Koordenatuak 38° 19′ 27″ N, 23° 19′ 25″ E / 38.3242°N,23.3236°E / 38.3242; 23.3236Koordenatuak: 38° 19′ 27″ N, 23° 19′ 25″ E / 38.3242°N,23.3236°E / 38.3242; 23.3236
Azalera 830 km²
Altuera 215 m
Demografia
Biztanleria 22.883 (2011, 2011)
Dentsitatea 27,57 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 22620
Ordu eremua UTC+02:00 eta UTC+03:00
http://www.thiva.gr/

Gaur egun, hiri zaharraren gainean Tebas berria hiria dago eraikita.

1379an, Nafarroako konpainiak Simon Atumano artzapezpikuaren laguntzarekin hiria hartu zuen.[2]

Monumenturik garrantzitsuenakAldatu

Kadmoseko "jauregi mizenastarra" (K.a. XIV. eta K.a. XIII. mendeak). Grezia kontinentaleko gune administratibo garrantzitsuenetako bat, Kadmeia gotorlekuaren erdian dagoena.[3]

Apolo Ismeniosen tenplua, Tebaseko gurtzarik garrantzitsuenarena da (bestea, Demeter Tesoforosen gurtza zen). Pinuz estalitako muinoan dago, hilerriaren eta Elektranen ateen artean. Tenplua A. Keramopoulosek industu zuen.

Kadmeiako ateak. Tebaseko zazpi ate mitologikoetatik, gaur egun, soilik Elektranen ateen bi dorre zirkularren arteko sarrera kontserbatzen da. Proitides eta Homoloide ateen tokian, mizenastar harresiaren sekzioak mantendu ziren. Elektranen ateen dorreak A. Keramopoulosek industu zituen eta Kassanderrek hiria berreraiki zuen unean datatu ziren (K.a. 315).[4]

Tebastar ezagunakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  2. (Ingelesez) Setton, Kenneth M.. (1975). Hazard, Harry W. ed. A History of the Crusades, Volume III: The fourteenth and fifteenth centuries. Madison, Wisconsin: University of Wisconsin Press, 167–224 or. ISBN 0-299-06670-3.
  3. (Gaztelaniaz) hab.Vistapanoramicatebas.jpeg‎, TebasEntidadCiudad • País GreciaPoblación • Total24 400. «Tebas (Grecia) - EcuRed» www.ecured.cu . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.
  4. «Ministry of Culture and Sports | Thebes» odysseus.culture.gr . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu