Greziar mitologian, Demeter[1] (grezieraz Δημήτηρ; euskaraz "Ama Lurra" esan nahi duena) labore eta ugalkortasunaren olinpiar jainkosa izan zen. K.a. VII. mendeko Himno Homerikoetan urtaroen ekartzaile moduan babesa eskatzen zioten[2].

Demeter
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexua emakumezkoa
Bizitokia Olinpo
Baliokideak Zeres
Domeinua dirt (en) Itzuli eta ugalkortasuna
Familia
Aita Kronos
Ama Rea
Bikotea(k) Carmanor (en) Itzuli eta Zeus
Seme-alabak Pertsefone, Pluto, Amphitheus I (en) Itzuli, Q16329811 Itzuli, Arion (en) Itzuli, Despoina (en) Itzuli, Philomelus (en) Itzuli, Eubuleus (en) Itzuli, Chrysothemis (en) Itzuli, Dmia (en) Itzuli eta Hekate
Anai-arrebak Hestia, Hades, Zeus, Poseidon eta Hera

Alaba Pertsefone zuen eta erromatar mitologian Zeres bere baliokidea izan zen. Demeterri genealogia bat eman zitzaionean, Kronos eta Rea titanen alaba zela esan zen, beraz, Zeusen arreba zaharrena. Bere emakume apaizei Melisak deitzen zitzaien.

Sarritan nahasten da Demeter bere amona Gearekin eta bere ama Rearekin. Jainkosaren epitetoek azaltzen dure haren funtzio zabalak. Demeter eta Koreri "bi jainkosak" dei egiten zieten. Posible da Kreta minoiko garaiko jainkosen kultuekin lotura izatea.

IrudikapenaAldatu

Demeter gurdi baten gainean igota irudikatu ohi zen, laborantzen inguruko irudiekin (loreak, frutak, fruituak eta haziak) eta batzuetan, bere alaba Pertsefonerekin.

Famatua da Cnido hirian aurkitu zen bere marmolezko estatua; gaur egun, Londresko Britaniar Museoan dago ikusgai.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.