Muino
Muinoa garaiera txikiko mendia da, oro har, oinarritik tontorrera 200 metro baino gehiagoko garaiera ez duena.


2: Mendi-hegala / Mendi-hegia
3: Glaziarra
4: Mendi-bidea / Bide malkarra
5: Harkaitza
6: Luizia / Harritza / Harri-jauzia
7: Mendikatea
8: Bazkalekua ( ≠ Larre / Belardi segatuta)
9: Soilgunea, Argigunea
10: Ibai-adarra
11: Oihana
12: Mendatea
13: Aldapa /: Malda pikoa
14: Mendi-oinaldea, Mendi-oina / Kontrahorma
15: Elur-muga
16: Gailurreria, Gandorra, Gailur-lerroa
17: Gailurra / Tontorra
18: Mendia
19: Baso-muga, Zuhaitz-muga
20: Iturburua
21: Amildegia
22: Labarra
23: Goi-ordokia
24: Harana / Ibarra
25: Aintzira
26: Mendi zintzurra / Arroila, Haitzartea
27: Ezproia, Mendi-adarra, Inguruko mendietan
28: Mendigunea / Mazizoa
29: Malda gora / Malda-behera
30: Muinoa
31: Ordokia, Lautada / Belardia, Belazea
32: Ur-jauzia
EraketaAldatu
Muinoak, hainbat gertaera geomorfologikogatik eratu daitezke: faila geologikoak sortzen direlako, mendiak bezalako lurraren gorabehera handiagoek eragindako higaduragatik (lekuko muinoak), glaziar batek metatu eta mugituriko sedimentuengatik (drumlin edo morrenak, adibidez) etab... Muino batzuen forma biribildua lurraren hedakuntza mugimenduen, eta muinoa estaltzen duten erregolitoen ondorio dira, narraste deritzon prozesu batean.
Muinoak izan zitzaketen lurralde batzuk, ez dituzte, glaziazio garaian, glaziarrek estali zituztelako. Honen adibide bezala, AEBetako Indiana estatuaren iparraldeko ordokiak eta estatu honen hegoaldeko muino ugarien arteko kontrastea da.
Izen zehatzak daude, muino mota zehatzak deskribatzeko, bere itxura eta eraketa moduaren arabera. Izen asko, lurralde zehatz batean sortu dira, lurralde horretako muino mota zehatza deskribatzeko. Beste izen batzuk honako hauek dira:
- Mendixka: Garaiera urriko muinoa
- Drumlin: Glaziarren eraginez eratutakoa
- Butte: Lekuko muinoa, albo malkartsu eta tontor lauarekin, klimaren eraginez eratua
- Tor: Muino baten gainean eraturiko eraketa harritsua, Ingalaterrako hego-mendebaldean oso ohikoa.
- Puy: Lekuko muinoa, kono formaduna eta sumendiek eratutakoa, oso ohikoa Frantzian.
- Pingo: Izotzeko mendixka lurrez estalia, Artikoan eta Antartikan aurki daitekeena.
Sinbolismo historiko eta kulturalaAldatu
Finkatze asko, hasiera batean, muinoen gainean eraikiak izan ziren, hurbileko ibaien ur goraldiak eta uholdeak saihesteko. Baita defendatzeko ere, inguruko lurren ikuspegi ezin hobea eskaintzen baitute. Adibidez, Erroma zazpi muinoren gainean eraikia izan zen, inbaditzaileengandik babesteko.
Iparraldeko Europan, monumentu asko muinoen gainean kokaturik daude. Hauetariko batzuk, egitura defentsiboak dira (Brontze Aroko kastroak bezala), baina, beste batzuek, itxuraz, zentzu erlijioso bat dute. Britainia Handian, muinoen gainean eraikiriko eliza asko, jentilen toki sakratuen gainean eraiki zirela uste da. Washingtoneko Katedral Nazionalak ohitura hori jarraitu zuen eta hiriko muinorik garaienaren tontorrean eraikia izan zen.
Gainera, hainbat kulturak euren hildakoak toki zehatz batean lurperatzen zituzten, eta, ondoren, toki hori, lurrez estaltzen zuten, tumulu izeneko egitura bat sortuz, muinoaren antzekoa.