Artikulu hau jainkoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ares (argipena)».

Greziar mitologian, Ares[1] (grezieraz Ἄρης [árɛːs]) gudaren —edo, zehatzago esanda, bortizkeriaren[2]olinpiar jainkoa izan zen.

Ares
Antzinako Greziako erlijioa eta Greziar mitologia
Ο Άρης (Borghese-Λούβρου).jpg
Ezaugarriak
Jatorrizko izena Ἄρης
Sexua gizonezkoa
Baliokideak Marte eta Mars (en) Itzuli
Domeinua gerra
Familia
Aita Zeus
Ama Hera
Bikotekidea(k) Afrodita, Otrera, Enio, Aerope (en) Itzuli, Aglaurus, daughter of Cecrops (en) Itzuli, Altea (mitologia), Cyrene (en) Itzuli, Astyoche (en) Itzuli, Atalanta, Bistonis (en) Itzuli, Kaliope, Chryse (en) Itzuli, Demonice (en) Itzuli, Harpina, Pelopeia (en) Itzuli, Pyrene (en) Itzuli, Protogeneia (en) Itzuli, Sterope (en) Itzuli, Q2404406 Itzuli, Terpsikore, Triteia (en) Itzuli, Ankinoe, Phylonome (en) Itzuli, Callirhoe (en) Itzuli, Q58893034 Itzuli, Dotis (en) Itzuli, Erytheia (en) Itzuli, Harmonia (en) Itzuli eta Poseidon
Seme-alabak Anteros, Deimos, Eros, Fobos, Harmonia, Himeros (en) Itzuli, Phlegyas (en) Itzuli, Antiope (en) Itzuli, Adrestia (en) Itzuli, Lycaon (en) Itzuli, Hipolita, Pentesilea, Lampedo, Melanippe (en) Itzuli, Melanippus (en) Itzuli, Oxylus (en) Itzuli, Evenus (en) Itzuli, Enyalius (en) Itzuli, Aeropus (en) Itzuli, Alcippe (en) Itzuli, Meleagro, Sithon (en) Itzuli, Diomedes of Thrace (en) Itzuli, Askalafo, Ialmenus (en) Itzuli, Parthenopeus (en) Itzuli, Mygdon of Thrace (en) Itzuli, Edonus (en) Itzuli, Biston (en) Itzuli, Q3893249 Itzuli, Thestius (en) Itzuli, Pylus (en) Itzuli, Molus (en) Itzuli, Thrax (en) Itzuli, Lycus (en) Itzuli, Ixion, Dryas (en) Itzuli, Alcon (en) Itzuli, Oenomaus (en) Itzuli, Cycnus (en) Itzuli, Tereo, Thrassa (en) Itzuli, Tmolus (en) Itzuli, Odomas (en) Itzuli, Aella (en) Itzuli, Q56098761 Itzuli, Q57306291 Itzuli, Q60669035 Itzuli, Eurytion (en) Itzuli eta Calydon (en) Itzuli
Anai-arrebak Manes (en) Itzuli eta Eris

Aresek Zeus eta Hera zituen gurasoak. Iliadan agertutakoa, erromatar mitologian, Marte bere baliokidea izan zen. Homeroren testuei erreparatuz, gudaren olinpiar jainkoa ezezik, borrokarako gauza ere bazela ulertzen da. Indar akiezina zuen eta balentriaren ikurra zen, gizontasunaren ikurra, eta baita olimpo eta ejerzitoen defendatzailea, gizon zuzenen ikurra eta ahulen laguntzailea ere.

Gizonen ikur gisa hainbat bikotekide izan zituen kontakizun ezberdinetan banaturik. Guxti gora behera hogeita hamar bikote izan zituen eta guztira hirurogei ume inguru. Hauen artean, Eros, Harmonia, Fobos, Deimos eta Amazonak daude. Bikoteen artean, badirudi Afrodita izan zela bikotekide egonkorrena, amodioaren eta edertasunaren jainkosa. Berak gaixoaldietan lagundu zion eta gudan aliatua izan zuen.

Atena ere gudaren jainkosa izan zen baina estrategia eta taktikari lotzen zitzaion, gudaldiari berari baino. Borrokaren zentzuan, argi dago Ares dela jainko garrantzitsuena arlo honetan. Badirudi Helade iparraldean jaio zela, Traziako eremuetan eta hara joan zen Hefesto, Afroditaren senarra, emaztea Aresekin zebilela jakin zuenean. Izan ere, Afroditak behin baino gehiagotan engainatzen zuen bere senargaia.

Troiako gudan bi bandoen alde borroka egin zuen, bien balentriak ospatuz. Bere eskua, izurrien eta gaixotasunen atzean zegoela ere esaten zen eta horregatik, jainko askok Ares gorrotatzen zuten, bere gurasoek barne.

GurtzaAldatu

Aresen gurtza eremu oso handian egiten zen, Asia erdialdetik europako mendebaldera hedatzen baitzen.

Trazian ere gurtzen zuten eta handik Grezia iparraldera hedatu zela frogatu da. Eszitiatik ere iparraldera hedatu zela uste da. Eszitian ezpata baten formarekin lotuz gurtzen zuten eta ezpata horrekin zaldiak eta abereak hiltzen zituzten sakrifizio moduan. Batzutan esklabuak ere hitzen zituzten ezpatarekin, baina Antzinako Greziarren ustetan hau barbaroen jokabidea zen.

Poesian nahiko garrantzitsua izan zen arren, gudara zihoazen soldaduek eta ejerzitoek, batez ere, gurtzen zuten Ares. Eta bereziki, Esparta eta Mazedonia estatuetan. Alexandro Handia Mazedoniakoa zen gurtu zuen pertsonarik famatuena. Kalistenes eta Plutarkoren idatziei esker, Alejandrok egiten zituen erritualen berri daukagu; otoitzak gudaldiak hasi baino lehen burutzen zituen eta animalia sakrifizioak ere egiten zituen.

ItxuraAldatu

Normalean, gizon gazte baten itxuran ageri da Ares. Ilea Anastole erara eramaten zuen (badirudi greziako gerlariek horrela eramaten zutela ilea). Aurpegia eta gorputza ilerik gabe agertzen zen. Bere ikurretako batzuk gurdia eta argi-zuziria dira. Gurdia, sua botatzen zuten lau zaldi hilezkorrek eramaten zuten, urrezko apaingarriak zituztenak. Beste jainkoen artean, Ares, bere brontzezko armaduragatik, lantzagatik, ezpatagatik eta gorri koloreko kaskoagatik (greziar polis edo hiriek erabiltzen zuten kaskoa) bereizten zen.

Haren txori sakratuak putreak ziren bereziki, baina baita okil txoriak ere. Argonauten historioan, Aresen txoriak bere lumak dardo gisa bota ziezazkiekeen etsaiei. Animalia gogokoena txakurra zuen. Gainera, bi adarrekin identifikatzen da urrezko ahari-larruaren mitoa dela eta. Hau da, jainkoa urrezko artilea duen zikiroari lotzen zaio (Aries zodiakoko sisteman).

Izen ezberdinakAldatu

Enialio gisa ere ezagutzen zen. Mizenas-eko testu batean, Enialio Ares bezela agertzen da. Beste batzuk:

  • Brotoloigos (gizonen birrintzailea).
  • Afrodisiakos (Afroditaren amodiopean).
  • Androfontes (gizon hiltzailea).
  • Miaiphonos (gizonen ahotsa).
  • Enyalios (heroi gerlaria).
  • Teikhesipletes (harresi erasotzailea)
  • Maleros (Txamana)
  • Teritas (lasaitua, Tero, bere zaindariagatik)

Bikotekide eta umeakAldatu

  • Euritoe: ezezaguna.
    Egina: ezezaguna.
  • Enio (gudaren jainkosa): Enialio.
  • Eos: ezezaguna.
  • Erinias: Tebaseko dragoia (fundazioaren mitoa).
  • Esteropes: ezezaguna.
  • Filonoma: Pikasto.
  • Ezezaguna: Parrasio.
  • Harmonia: Amazonak.
  • Harpina: Enomao.
  • Illia: Romulo eta Remo (erromatar mitologia).
  • Kaldene: Solimus.
  • Kaliope: Migdon, Edomus, Biston? Odomanto?.
  • Kaliroe: Biston?, Odomanto?.
  • Kritobula: Pangaeus.
  • Krisa: Flegias?.
  • Leodoce: ezezaguna.
  • Otrera: Hipolita, Antiope, Melanipe eta Pentesilea (amazonen erregina).
  • Parnasa: Sinope.
  • Protogenia: Oxilo.
  • Pirene: Zikno.
  • Pelopia: ezezaguna.
  • Persofone: ezezaguna.
  • Sete (Reso-ren aizpa): Bithys, Traziako tribua.
  • Tanagra: ezezaguna.
  • Tirine: Trasa.
  • Teogona: Timolo.
  • Tritea: Melanipo.
  • Zirene: Diomedes Traziakoa eta Krestona.
  • Ama ezezaguna: Calibe, Dries, Halkon Traziakoa, Hiperbio, Keimaros, Libiako Liko, Niso, Peon, Partaon eta Tere.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. Walter Burkert, "Greek Religion" (Harvard) 1985: III.2.12 169. orr.

Kanpo estekakAldatu

  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.