Johann Bayer

astronomo alemaniarra

Johann Bayer (Rain, Bavaria, Alemania, 1572Augsburg, 1625eko martxoaren 7a) alemaniar astronomo eta abokatua izan zen, Uranometria izar atlasagatik ezaguna. Gaur egun berak ezarritako nomenklatura astronomikoa oraindik ere erabiltzen da.

Johann Bayer

Bizitza
JaiotzaRain, 1572 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Alemania
HeriotzaAugsburg1625eko martxoaren 7a (52/53 urte)
Hezkuntza
HeziketaIngolstadteko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta abokatua

Biografia

aldatu

1572 urtean Bavariako Rainen jaio zen. 1592 urtean filosofia ikasketak Ingolstadten hasi eta ondoren Augsburgera abokatu lanetan joan zen. Bertan astronomiari buruzko jakin mina piztu zitzaion. 1612 urtean Augsburgen hiriaren kontseiluko  lege-aholkulari bihurtu eta 1625 urtean zendu zen.

Bayerren ospea, Uranometria, izar atlasari lotuta dago. 1603 urtean argitaratua, zeruko esfera osoa batzen zuen lehendabiziko atlasa izan zen. Lan honi esker, izarrak izendatzeko sistema berri bat sortu zuen, Bayerren nomenklatura izenarekin ezaguna. Horrez gain, konstelazio berri batzuk gaineratu zituen.

Aintzatespenak

aldatu


  Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.