Salaminako[1] gudua (antzinako grezieraz: Ναυμαχία τῆς ΣαλαμῖνοςNaumachia tēs Salaminos) K.a. 480ko irailaren 29an gertatu zen itsas gudu bat izan zen, greziar eta persiarren arteko Bigarren Mediar Gerraren barnean. Golko Saronikoan gertatu zen, zehazki golkoaren hondoan, non Salamina uharteak bi kanal uzten dituen, Eleusiseko badiarako sarbide modura. Greziar flota ekialdeko kanalean kokatu zen, hegoaldeko sarbidean bi pasabide txiki uzten dituen Psitalea uharte txikiak oztopatzen duena.

Salaminako gudua
Mediar Gerrak
Salamina uharteko satelitezko argazkia
DataK.a. 480ko irailaren 29a
LekuaSalamina uharteko itsasarteak
Koordenatuak37°57′05″N 23°34′00″E / 37.9514°N 23.5667°E / 37.9514; 23.5667
EmaitzaGreziarren garaipena
Gudulariak
Greziar estatu-hiriak  Akemenestar Inperioa
Buruzagiak
Euribiades,
Temistokle
Xerxes I.a,
Artemisia I.a Cariakoa,
Ariamenes  
Indarra
366–378 itsasontzi ~1.200 itsasontzi (Herodoto)
600-800 itsasontzi (beste historialariak)
Galerak
40 itsasontzi 200 itsasontzi
Artikulu hau K.a. 480ko guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Salamina».

Aurrekari historikoak

aldatu

K.a. 490ean atenastarrek persiar armada garaitzea lortu zuten Maratongo guduan. Guduaren ondoren, persiar flota eta armada Asia Txikira erretiratu ziren. Atenas Heladeko potentzia nagusi bihurtu zen.

Dario I.a Persiako erregea K.a. 486an hil zen, Greziaren aurkako bigarren kanpaina bat prestatzen ari zenean. Tronuan bere oinordekoa bere seme Xerxes izan zen. Honek, Grezia inbaditzeko asmoarekin jarraitu zuen, honetan lau urte emanik. Salonikar penintsulan kanal bat eraikiarazi zuen ontziak pasa zitezen, Traziatik eginiko ibilbidean zehar janaria bildu zuen tropentzat eta itsasontzizko bi zubi eraiki zituen Sardesen armadak Dardaneloen itsasartea zeharka zezan.

Garai horretan Atenasen gizon bikain bat bizi zen, Temistokles, iragarpen ahalmen handia zuena, Maratongo garaipenaren ondoren garaipen hau Persiaren aurkako gerraren hasiera baino ez zela iragarri baitzuen, eta ez amaiera, gehienek uste zuten bezala. Persiaren aurkako gerra batean, Atenas salbatuko zuen gauza bakarra itsasoa domeinatu ahal izateko moduko flota boteretsu bat izatea baino ez zela adierazi zuen.

Garai horretan bertan, K.a. 483an, Atenasetik hegoaldera zegoen Laurionen zilar meatoki aberats bat aurkitu zen. Atenastarrek, hasiera batean, mineralaren aberastasuna Atenasko hiritarren artean banatzea nahi zuten, baina Temistoklesek Biltzarra aberastasun hau behar zuten flota boteretsu horretan gastatzeko konbentzitu zuen. Irabaziekin berrehun hiruarrauneko eraiki ziren.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu