Bubastis[1] (antzinako grezieraz: Βούβαστις, Boubastis edo Βούβαστος, Boubastos; egiptoeraz, Pi-Bastit «Basteten hiria»; hebreeraz, Pibeseth; egun Tell Basta) Behe Egiptoko antzinako hiria, Bastet jainkosaren omenez eraikia. Egiptoko hiriburu izan zen, Tebasen ordez, XIX. dinastiaren garaian (K.a. 1314 - K.a. 1200); Une gorena Xexonk I.aren erreinaldia izan zen (K.a. 950). Persiarrek suntsitu zuten K.a. 352. urtean. 1887-1889 urteetan egindako indusketek agerian utzi zuten Herodotok aipaturiko tenplu handia (K.a. 4.000 inguruan eraikia). Tenplu horretan egiten ziren Basteten ohorezko ospakizunak.

Ramses II.aren erreinaldian mendean hartutako hiriak irudikatzen dituen inskripzioa.

ErreferentziakAldatu


Koordenatuak: 30° 34′ 22″ N, 31° 30′ 36″ E / 30.57278°N,31.51000°E / 30.57278; 31.51000

Kanpo estekakAldatu