Troia[1] edo Ilion[2] (antzinako grezieraz: ΤροίαTroia, edo Ίλιον, Ilion) egiazko eta kondairetako hiria da, Troiako gerra gertatu zen hiria Iliadaren[3] arabera.

Troia
Τροία
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Greziar mitologia
Kokapena
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaÇanakkale probintzia
Koordenatuak39°57′27″N 26°14′20″E / 39.9575°N 26.2389°E / 39.9575; 26.2389
Map
Historia eta erabilera
Troiako gerra
Suntsipena500
Arkitektura
Azalera158 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(ii), (iii) eta (vi)
Erreferentzia849
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1998 (XXII. bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Poemaren egilea Homero dela esaten da, K.a. IX edo VIII mendean idatzia. Hala ere, pasarte batzuk antzinagokoak ere dira. Odisean ere aipatzen da Troia hiria. Gerora Virgiliok Homeroren kondaira jarraitu zuen Eneidarekin.

Antzinako Troia Dardaneloetako itsasartean zegoen, Eskamandro eta Simoisen ibaien artean, Itsaso Beltzera sartzeko pasabide estrategikoan. 1870an arkeologia indusketak izan ziren eta, ikusi zutenez, Troia asko izan ziren, garai ezberdinetan eta bata bestearen gainean. Homeroren Troia VII.a zela esaten da.

Kondairetako Troia

aldatu

Troiatarren historia haien mito eta kondairekin hasten da. Greziar mitologiaren arabera, troiatarrak Troade eskualdean bizi ziren, Asia Txikian. Aberastasun handiengatik ezagutzen zen, hego eta mendebaldeko merkataritzarekin lortua, janzki aberats, burdin produkzio eta harresi handiengatik. Lehen errege familia troiararra Elektrak eta Zeusek hasi omen zuten, Dardanoren gurasoak baitziren. Dardano, gerora Troia sortuko zuena, Asia Txikira heldu zen Samotraziako uhartetik pasatuz eta Teukro ezagutu zuen han. Teukro Atikako konkistatzailea zen ere eta Dardanos errespetuz tratatu zuen. Dardano Teukroren alabarekin ezkondu eta Dardania fundatu zuen (gero Eneasek gobernatu zuena). Dardano hil zenean, bere biloba Troseri eman zion erresuma. Horregatik zukeen Troia hiriak eta Troade eskualdeak izen hori.

Ilok, Trosen semeak, Ilion edo hiri Iliakoa sortu zuen, izena emanik. Zeusek Paladioa ezagutarazi zion, hiria babestuko omen zuen estatua. Iloren seme gaztearentzat, Laomedonterentzat, Poseidon eta Apolok harresiak eta babesak eraiki zituzten. Baina Laomedontek ez zuen ordaindu nahi izan eta, horregatik, Poseidonek lurra uholdatu zuen eta Hesioneren sakrifizioa eskatu itsas munstro baten eskutan. Kiratsa iritsi zen eta munstroak lurrean gelditzen zen jendea hil zuen.

Troiako gerra[4] baino belaunaldi bat lehenago, Heraklesek Troia hartu eta Laomedonte eta bere seme-alabak hil zituen Priamo izan ezik. Priamo geroago errege bihurtu zen. Bere erregealdian, mizenastar greziarrek Troia inbaditu eta hartu egin zuten Troiako Gerran (K.a. 1193K.a. 1183). Maxyanak Libiaren mendebaldean zegoen tribu bat ziren eta Troiako biztanleen ondorengoak ziren, Herodotoren arabera. Troaitar itsasontziak naiade bihurtu ziren eta guztiz poztu Ulisesen itsasontzia honoratu zenean.

Ida mendian (Jainkosen mendia), Asia Txikian, hainbat gertaera jazo ziren: Zeusek Ganimedes bahitu zuen, Afroditak Ankises seduzitu zuen, Afroditak Eneasi bizitza eman zion, Paris artzain bizi izan zen, ninfak bizi izan ziren, Parisen epaiketa gertatu zen, jainko troiatarrek Troiako gerra ikusi zuten tontorretik, Herak Zeus alboratu zuen Troia hartua izateko, eta Eneas eta bere jarraitzaileek atseden hartu eta itxaron zuten greziarrak hiri arpilatutik irten ziren arte.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  2. Saila, Kultur. (2011-07-18). «Troia» www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  3. «Iliada - Euskara - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus» www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  4. «Homerok K.A. 1184ko apirilaren 24an kokatu zuen Troiako Zaldiaren pasadizoa» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu