Ireki menu nagusia

Hesiodo[1] (grezieraz Ἡσίοδος, Hêsíodos, latinez Hesiodus) poeta greziarra zen, Homeroren ondoren poeta heleniar zaharrenetakoa. Tradizioak dioenez gizon antihomerista izan zen.

Hesiodo
Pseudo-Seneca BM GR1962.8-24.1.jpg
Bizitza
Jaiotza Cyme Itzuli, K. a. VIII. mendea
Talde etnikoa greziarra
Lehen hizkuntza antzinako greziera
Heriotza K. a. VII. mendea ( urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak antzinako greziera
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea, Rapsoda eta mythographer Itzuli
Lan nabarmenak Teogonia
Lanak eta egunak
Catalogue of Women Itzuli
Shield of Heracles Itzuli
Genero artistikoa olerkigintza

Askran jaio zen, Tebastik hurbil. Nekazarien semea izan zen, K.a. VIII. mendearen bigarren erdialdekoa. Hesiodoren familia Beozian ezarri zen, Kumaskoak izan arren. Hesiodoren bizitzatik haren anaia Persesen etsaitasuna besterik ez da ezaguna.

Gaur egungo adituek bere poesia Homerorenaren guztiz kontrakoa dela esaten dute, eta beren bertsoak bideratzeko erresalbatzeko baino dela. Ziurtatua dagoena Teogoniaren idazlea dela, unibertsoaren eta jainkoen genealogia azaltzen duena. Homeroren obrekin batera kultura grekoaren oinarria sortu zuten.

IdazkiakAldatu

 
Hesiodi Ascraei quaecumque exstant, 1701

Lan oso hauek iritsi zaizkigu:

  • Teogonia
  • Heraklesen ezkutua
  • Lanak eta egunak

Zatika iritsi zaizkigu:

  • Eoiae handiak (agian Teogonia lanaren jarraipena)
  • Zeixen ezteiak
  • Melanpodia
  • Piritooren jeistea
  • Lan handiak
  • Ornitomantzia

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hesiodo