Egiptoko mitologia

Egiptoko mitologia Antzinako Egiptoko erlijioaren sustraia ziren sinesmenak dira. Denboran mende asko dira iraundu zuten, Egiptoko Aro aurredinastikoatik Justiniano I.a enperadoreak kristautasuna inposatu zen arte, 535 urtean. Beraz, hiru mila urtetan garatu ziren ideia horiek eta, normala denez, aldatzen eta aberasten joan ziren. Ondorioz, ikonografia eta jainkoak-jainkosak eta haiekin lotutako kondairak aldatzen joan ziren. Horri esker, mitologia hau, greziarrarekin eta erromatarrarekin konparatuta, oso desberdina izan zen. Oso ohikoa zen, adibidez, jainkoak giza-gorputzez eta animalien buruez irudikatzea.[1]

Maat jainkoa bezala irudikatuta.

GarapenaAldatu

Espezialistek erlijio ideia horiek garatzeko prozesuan bi garai bereizi ohi dituzte:

  • Egiptoko Aro aurredinastikoan zehar egipziarrek izadiaren gertaerak jainkotu zituzten. Jendeek zenbait fenomenoen aurrean beldurra sentitzen zuten, esaterako ekiatzeen eta uholdeen aurrean zeren eta haien jatorria ezagutzen ez baitzuten. fenomeno horien inguruan jainkoak eta jainkosak sortu zituzten eta animalia batzuen ezaugarriekin lotu zituzten; horiek irudikatzeko garaian gizakiaren itxurekin egin zituzten baina animalien elementuekin nahastuta. Ikus ditzagun adibide batzuk:
  • Belatza: Horus, zeruko jainkoa.
  • Txakal edo Egiptoko zakurra: Anubis, "nekropoliaren zaindaria", jainko babeslea.
  • Krokodiloa: El Fayum inguruan gurtutako jainko beldurgarria.

Jainko eta jaikos hauei gizakien ezaugarriak ezarri zizkieten, esaterako familia loturak. Horrela triadak sortu ziren: gurasoak eta seme-alabak. Iruditutako pertsonaia horiek giza-pasioak ere zituzten. Horregatik, haien faborea eskatzeko tenpluetan eskaintzak egiten zizkieten horien truke faboreak eskatzeko.

  • Egiptoko herriak bi multzotan, "Bi lurretan" bildu ziren: Egipto Garaia eta Egipto Beherea. Hala ere, nomo edo probintzia bakoitzak bere jainko babesleak gorde zituen; ondorioz, Egipto osoan ehundaka jainko zeuden, garrantzitsuak hirien arabera. Hona hemen batzuk:
  • Heliopolisen Ra
  • Tebasen Amon

Menfisen Ptah eta Hator

Tenpluen apaizak pertsonaia horiek guztiak antolatzen saiatu ziren, haien arteko harremanak azalduz, munduaren sorrera argituz, Nilo ibaiaren uholdeak azalduz, e.a.[2] Sistematizazio horren ondorioz Heliopolisko teologia, Tebasko teologia e.a. sortu ziren. Hauek testu desberdinetan jaso ziren, esaterako, Piramideetako Testuak edo Hilen Liburua, beste askoren artean.

 
Geb, behe aldean, Shu eta Nutekin batera.

Lan hauek haien herriaren geografian eta paisaian oinarrituta zegoen: basamortuz inguratutako ibaia handia eta ibaiaren bi alboetan lur emankorrak. Horren arabera haientzat munduan hiru lurralde zeuden:

  • Zerua, Nun, jainkoen eta jainkosen bizilekua. Zeruko jainkoa, Nut, "jainkoak erditu zituen handiena", Lurraren inguruan gorputza kakotua zuen emakume bat zen.
  • Lurra, gizakion bizilekua, Geben etxea, jainko sortzailea. Irudikatzen zuten Nut azpian etzanda zegoen gizaki bat bezala.
  • Haratagoa edo Duat, hilen erresuma, Osirisek gobernatzen du eta, ondoren, Horusek. Espazio hori eguzki-txalupaz gauez Ra igarotzen zuen. Hildakoen espirituak handik joan behar ziren, sortzen ziren arriskuak sahiesten; jainkoa Sokar zen.

Egiptoko mitologiaren jainko nagusiakAldatu

Egiptoko jainko-jainkosa nagusiak bost talde desberdinetan antolatuta zeuden:

ErreferentziakAldatu

  1. http://egiptologia.org/?p=265
  2. Allen, James P. (1988). Genesis in Egypt: The Philosophy of Ancient Egyptian Creation Accounts. Yale Egyptological Seminar. ISBN 0-912532-14-9.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Egiptoko mitologia