Ireki menu nagusia

Ifigenia[1] (antzinako grezieraz: Ίφιγένεια, Iphigeneia), Greziako mitologiaren arabera, Agamenon eta Klitemnestraren alaba. Artemisarengan sortutako haserrea baretzeko, kontrako haizeek ez baitzieten greziarrei Troiara abiatzen uzten, Kalkas aztiak Agamenonek bere alaba sakrifikatu behar zuela adierazi zuen. Elezaharrak ez datoz bat Ifigeniaren heriotzaz. Bertsioetako batean, Agamenonek jainkosaren nahia betetzea onartu zuen, baina Artemisak, errukiturik, orein bat ezarri zuen Ifigeniaren ordez. Euripidesek, Racinek eta Goethek erabili dute, besteak beste, Ifigeniaren gaia beren antzerki lanetan.

Ifigenia
Anselm Feuerbach - On the Seashore (Modern Iphigenia) - Google Art Project.jpg
Ezaugarriak
Sexua emakumezkoa
Baliokideak Iphianassa Itzuli
Familia
Aita Agamemnon eta Teseo
Ama Klitemnestra eta Helena Troiakoa
Anai-arrebak Krisotemis

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ifigenia  
  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.