Efeso

antzinako hiria Anatolian

Efeso[1] (grezieraz: Έφεσος, turkieraz: Efes) antzinako Asia Txikiko herria izan zen, gaur egun Turkia. Merkataritza, erlijio eta kultura gune joniar garrantzitsua zen, Egeo itsaso ertzean kokatuta.

Efeso
Eφεσος
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Efeso
Kokapena
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaIzmir probintzia
Koordenatuak37°56′23″N 27°20′55″E / 37.93972°N 27.34861°E / 37.93972; 27.34861
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. X. mendea
Arkitektura
Azalera614,76 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia1018rev-002
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Historia aldatu

Efeso, Apasa edo Abasaren hiria bezala identifikatu da, hitita izendatua izan zen Arzawaren erresumaren hiriburu bezala. Bertan, zeramika mizenikoa aurkitu egin da baita ere.

Efesoren fundazioa K. a. XI. mendean izan zen Atenaseko kolonoen esku Kodros erregearen semearen esku, Androklo izenekoa.

Erromatarren garaian, Paulo Tarsokoa Efeson bi urtez baino gehiago egon zen 54tik aurrera. Geroago, Efeson preso egon zen 57 urtera arte. Batzuk geroago ere izan zitekeela esaten dute, baino ez 63 urtea baino urrunago. Uste da denboraldi hartan Gutuna Filipotarrei idatzi egin zuela. San Paulo beste epistola bat idatzi zien Efesoko biztanleei, Inazio Antikokiakoak egin zuen bezala II. mendean.

San Joan ebanjelaria Efesora joan zen 62. urtean. Domizianoren jazarpena dela eta, Joan erbesteratu zuten eta Nervaren inperioaren aginduz bakarrik itzuli zen Efesora. Urte batzuk pasa ondoren Efeson hil zen, jada zaharra zelarik. Apokalipsian Efeso bere lehen maitalea galdu duen hiria bezala ezagutzen da.

431ko ekainaren 22an Efesoko hirugarren kontzilioa hasi zen, San Zelestino I.a Aita Santuak hasi zuen eta Zirilio Alexandriakoak bulkatua izan zen nestorianismoaren kontra borroka egiteko. VII eta VIII artean, Efeso arabiarren esku egon zen.

Efeson gaur egun munduko liburutegirik zaharrena dago. Munduko lehen hiria izan zela ere esaten da.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Anfiteatroa: 24.500 eserleku.
  • Celsusko liburutegia: hiritar bere aitaren ohorez sortu egin zuen. Fatxadak oraindik zutik dirau. Ekialderantz zuzendua dago, goizetan eguzkiaren argia erabiltzeko.

Efesoar ezagunak aldatu

  • Heraklito Efesokoa, filosofoa
  • Kalino Efesokoa, poeta
  • Artemidoro Efesokoa, poeta
  • Zenodoto Efesokoa, Alexandriako liburuzaina
  • San Maximo Efesokoa, martiria
  • Agasio Efesokoa

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu