Egiptoko II. dinastia
Egiptoko II. dinastiak, K.a. 2850etik K.a. 2700 ingururarte irauten du, eta, Egiptoko I. dinastiarekin batera, Egiptoko Aro Dinastiko Goiztiarraren zati da.
Ez da nabaritzen hauste argirik lehen eta bigarren dinastien artean. Zantzuren batzuk, Bi Lurren artean, Goi eta Behe Egiptoren artean lortutako baketzea suposarazten dute, dinastia honetako lehen erregea izan zen Hetepsekhemuyren izenak dioen bezala, "bi botereak bakean daude" esan nahi duena.
Dinastia honek, botere absolutuaren sendotze bat adierazten du, antolaketa zentralizatu batean eta idazkeraren erabilera intentsiboago batean oinarritua (burokrazioaren gehiketa). Menfis bihurtzen da iparraldeko erresumaren hiriburu Uneg eta Seneden erregealdietan.
Tinis eta Menfisen arteko areriotasun krisialdi baten zantzuak daude, Sekhemib edo Peribsen izeneko faraoiaren hilarrian isladatua dagoena, non "Sethen izena"k, Horusen izena ordezkatzen duen. II. dinastiako erregeek, nubiarren aurka borrokatu behar dute, baita herrialdearen iparraldea baketu ere, soilik Kasekhemuy faraoiak lortuko duena, dinastia honen amaieran.
Bigarren dinastiak, antzinako aroa edo Tinistarrari amaiera ematen dio (lehen bi dinastietako faraoiak zetozen herriagatik, Tinisgatik hala deitua, egiptoeraz This deitzen zena eta Abidosetik gertu zegoena).
II. dinastiako faraoiak
aldatuZiur, soilik, lehen lau faraoien izenak eta ordena, eta azkenarena ezagutzen dira, baina ia ezin izan da errege hilobi bakar bat ere identifikatu.
Izena | Iruzkinak | Erregealdia (Urteak) |
---|---|---|
Hetepsekhemuy | - | 23 |
Nebra | - | 39 |
Nynecher | - | 23 |
Uneg | - | 8 |
Senedi | - | 20 |
Neferkara | - | - |
Neferkasokar | - | - |
Hudyefa | - | - |
Sekhemib* | - | - |
Peribsen* | - | 17 |
Khasekhem ** | - | - |
Khasekhemuy ** | - | 27 |
- Egiptologo gehienek, Sekhemib Peribsenekin lotzen dute (*) eta Khasekhem Khasekhemuyrekin (**).
Erreferentziak Errege Zerrendetan eta datu arkeologikoetan
aldatuHorusen izena | Abidoseko Errege Zerrenda | Saqqarako Errege Zerrenda | Turineko Errege Kanona | (Maneton) Sexto Julio Afrikano |
Datu arkeologikoak | Urtea (± 100 urte) |
---|---|---|---|---|---|---|
Hetepsekhemuy | Bedyau | Baunecher | Bau(necher) | Boetos | K.a. 2900 inguru | |
Nebra | Kakau | Kakau | (Ka)kau | Kaiecos | K.a. 2880 inguru | |
Nynecher | Baninecher | Banecheru | (Bau)ninecher | Binotris | K.a. 2850 inguru | |
Uneg | Uadynes | Uadynes | (Ulertezina) | Tlas | K.a. 2830 inguru | |
Senedi | Senedi | Senedy | Setenes | K.a. 2800 inguru | ||
Seneferka (?) | Neferkara | Neferka [Aaka] (2.25) | Caires (?) | K.a. 2750 inguru | ||
Neferkasokar | Neferkaseker (3.1) | Neferjeres (?) | K.a. 2750 inguru | |||
Hudyefa | H(u)dyefa | K.a. 2750 inguru | ||||
Sekhemib * | Sesocris (?) | Sejemib-Perenmaat | K.a. 2750 inguru | |||
Peribsen * | Peribsen | K.a. 2750 inguru | ||||
Khasekhem ** | Khasekhem | K.a. 2700 inguru | ||||
Khasekhemuy ** | Dyadyay | Beby | Bebti | Jeneres (?) | K.a. 2700 inguru |
- Egiptologo gehienek, Sekhemib Peribsenekin lotzen dute (*) eta Khasekhem Khasekhemuyrekin (**).
Kokapen zehatzik gabeko gobernariak
aldatuHorusen izena | Abidoseko Errege Zerrenda | Saqqarako Errege Zerrenda | Turineko Errege Kanona | Maneton | Datu arkeologikoak | Urtea (± 100 urte) |
Nubnefer | K.a. 2880 inguru | |||||
Ba | Ba | K.a. 2750 inguru | ||||
Sa | Sa | K.a. 2750 inguru |
II. Dinastiaren kronologia
aldatuHonako egiptologo hauek estimatutako kronologia:
Lehen faraoia:
Azken faraoia:
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa Egiptoko I. dinastia |
Egiptoko II. dinastia Egiptoko II. dinastia |
Ondorengoa Egiptoko III. dinastia |