Greziar mitologian, Eros[1] (antzinako grezieraz: Ἔρως, "desio") maitasunaren jainkoa zen, sexu-erakarpenaren, maitasunaren eta koitoaren jainkoa; baita ugalkortasunaren jainkoa ere.

Eros
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakKupido eta Turnu (en) Itzuli
Familia
AitaPoro, Ares, Zefiro, Eter, Kaos eta Erebo
AmaPenia, Afrodita, Iris, Eris eta Nix
Ezkontidea(k)ezkongabea
Seme-alabakVoluptas (en) Itzuli eta Hedone (en) Itzuli
Anai-arrebakAnteros, Himeros (en) Itzuli, Pothos (en) Itzuli, Nix, Gaia eta Erebo

Mito batzuetan, Afroditaren eta Aresen semea da, baina Platonen Oturuntza obraren arabera, Porosek (oparotasuna) eta Peniak (txirotasuna) kontzebitu zuten, eta horri zor zaizkio maitasunaren alderdi hain desberdinak.

Erromatar mitologian, Erosen baliokidea Kupido zen.

Eratostenesen tradizioaren arabera, Eros pederastiaren patroia zen, gizonen arteko maitasunaren patroia, eta Afrodita, berriz, gizonen eta emakumeen arteko maitasunaren patroia. Erosen estatua palestretan egoten zen, borroka-eskoletan, han elkartzen baitziren gizonak beren gizon maitaleekin, eta Erosi egiten zizkioten eskaintzak espartarrek guduaren aurretik.

Erosen kontzeptuak

aldatu

Greziar pentsamenduan bi alderdi daude Erosen kontzepzioan. Lehenengoan, jatorrizko jainkosa bat da, maitasun erotikoaren indarra ez ezik, beti loratzen den izaeraren, jatorrizko argiaren, sormenaren bultzada ere irudikatzen duena, kosmoseko gauza guztien sorkuntzaren eta ordenaren arduraduna dena. [2] Hesiodoren Teogonian, greziar sortze mitoetan ospetsuena, jatorrizko kaosaren ondoren sortu zen Eros; Gea, Lurra, Tartaro eta Inframundoarekin batera. Aristofanesen lanaren arabera, Eros Gauak (Nix) jarritako arrautza batetik sortu zen, iluntasunarekin (Ereboa) sortu zuena. Eleusiar misterioetan Protogono (Πρωτόγονος) bezala gurtua izan zen, “jaiotzen lehena”. Ondoren bertsio alternatiboa sortzen da, non Eros Afrodita eta Aresen, edo Hermesen, edo Hefestoren semea da, edota Poros eta Peniarena, edota Iris eta Zefirorena ere. Eros hau Afroditaren laguntzailea zen, maitasunaren indar nagusia zuzentzen zuena eta hilkorrei eramaten ziena. [3] [4]

Beste bertsio batzuetan, bi anaia zituen, alde batetik Anteros (maitasun erantzukidearen pertsonifikazioa) eta bestetik Himero (desira sexualarena). [5]

Gurtza

aldatu

Erosen gurtza ez zen oso ohikoa Greziarik antzinakoenean, baina beranduago oso hedatua izatera iritsiko zen. Tespiasko emankortasunaren gurtza bat dela eta, oso gurtua izan zen, eta paper garrantzitsu bat bete zuen eleusiar misterioetan. Atenasen, Afroditarekin oso gurtza ospetsua partekatu zuen, eta hilabete bakoitzeko laugarren egunean sagaratzen zuten. [5]

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. Erotikon : essays on Eros, ancient and modern. University of Chicago Press 2005 ISBN 0-226-03838-6. PMC 56685267. (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  3. Martin, Hubert. (1969-04). «Amatorius, 756 E-F: Plutarch's Citation of Parmenides and Hesiod» The American Journal of Philology 90 (2): 183.  doi:10.2307/293426. ISSN 0002-9475. (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  4. Carson, Anne, 1950-. (1986). Eros the bittersweet : an essay. Princeton University Press ISBN 0-691-06681-7. PMC 13011363. (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  5. a b Nygren, Anders. (2008). «Éros et agapè» Revue du MAUSS 32 (2): 165.  doi:10.3917/rdm.032.0165. ISSN 1247-4819. (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).


Kanpo estekak

aldatu