Eskilo
Eskilo (antzinako grezieraz: Αισχύλος, Aiskhulos; Eleusis, K.a. 525 aldean - Gela, Sizilia, K.a. 456) Antzinako Greziako poeta eta antzerki-idazlea izan zen.
Eskilo | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Eleusis, K.a. 525 |
Herrialdea | Antzinako Atenas |
Talde etnikoa | greziarra |
Heriotza | Gela, K.a. 456 (68/69 urte) |
Heriotza modua | istripua: animalia-erasoa |
Familia | |
Aita | Euphorion of Eleusis |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | tragedy writer (en) ![]() |
Lan nabarmenak | Agamemnon (en) ![]() The Libation Bearers (en) ![]() Eumenides (en) ![]() The Persians (en) ![]() Prometeo kateatuta Seven against Thebes (en) ![]() The Suppliants (en) ![]() |
Genero artistikoa | Tragedia greziarra |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Salaminako gudua Maratongo Gudua Plateako gudua |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Biografia eta lanakAldatu
Salamina eta Maratongo guduetan hartu zuen parte. Oso gazte zela hasi zen antzerkia idazten, eta behin baino gehiagotan irabazi zituen sariak lehiaketetan. Bere izena Mediterraneo guztira zabaldu zen. Sirakusako Hieronen gortean onartua izan zen, Sizilian bigarrenez izan zenean.
Berak idatzi zituen laurogeita hamar antzerkietatik, zazpi bakarrik heldu dira gaur egunera: Erregutzaileak (Iketides, K.a. 490), Persiarrak (Persai, K.a. 472), Zazpiak Tebaren kontra (Hepta epi Thebas, K.a. 464), Prometeo kateatua[1] (Prometeus desmotes), eta Orestesen trilogia (Oresteia, K.a. 458). Azken horretan, Agamenonen itzulera eta Klitemnestrak eta Egistok nola hil zuten deskribatzen du (Agamemnon), hiltzaileen zigorra (Koreoforoak), eta Orestesen auzia (Eumenideak).
Eskilo hartu ohi da Greziako tragediaren sortzailetzat, dramari lege zehatzak ezarri baitzizkion, koruaren lirismotik aldenduz eta elkarrizketa eta ekintza sartuz. Maskara, jantzia eta azaltzeko modua berritu zituen. Antzinako Greziako elezaharrak hartu zituen, eta herriaren erruduntasuna gaitzetsi zuen. Filosofoa eta moralista zen; zuzenbidearen lehentasuna azpimarratu zuen mendekuaren gogo itsuaren kontra, justizia legearen kontra, izpiritua indarraren kontra. Poeta lirikoa izaki, bere hitzaren indarrari esker, tragedia bere gailurrera eraman zuen.
HeriotzaAldatu
K.a. 458an Siziliara itzuli zen azken aldiz eta bertan Gela bisitatu zuen. Bizpahiru urte beranduago hil zen. Valerio Maximok idatzi zuen hiriaren kanpoaldean hil zela, arrano batek dortoka bat burura bota zionean, bere burua dortoka irekitzeko arroka batekin nahastu eta gero. Ohitura hori dute ugatzek eta sai motzek. Pliniok bere Naturalis Historiæ lanean aipatzen du Eskilo hiritik kanpo zegoela, profezia batek iragarri ziolako goitik eroritako objektu batek hilko zuela[2].
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Eskilo. Prometeu burdinetan. in: Euzko-Gogoa (1959. Ilbeltza-Otsaila). euskaratzailea: Bingen Ametzaga andima.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2015eko ekainak 12).
- ↑ McKeown, J. C.. (2013). A cabinet of Greek curiosities : strange tales and surprising facts from the cradle of western civilization. Oxford University Press ISBN 978-0-19-998211-0. PMC 839686764. (Noiz kontsultatua: 2021-04-12).
Kanpo loturakAldatu
- Euskarari ekarriak: Eskilo Ekarriak.armiarma.eus
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskilo |