Terrorismo

Terrorista» orritik birbideratua)

Terrorismo
Kontraterrorismoa
Terrorismoaren aurkako gerra
Motak
Nazionalista
Erlijiosoa
Estatuek babestua
Estatuena
Arrazista
Narkoterrorismoa
Politikoa
Ekoterrorismoa
Taktikak
Hilketa
Lehergailuak
Bonba auto
Bonba gizon
Bahiketak
Express bahiketa
Bioterrorismoa
Ziberterrorismoa
Erakunde terroristak
Europar Batasunarenak
Estatu Batuenak

Terrorismoa edo izuekintza[1][2][3] biolentzia politikoaren erabilera sistematiko eta iraunkorra da, bereziki gatazka asimetrikoetan talde edo erakunde politiko baten eskutik burutzen dena aginte politikoaren aurka, gehienetan atentatuen bidez. Ekintza horiek askotan faktore politikoekin, ekonomikoekin edo eta erlijiosoekin lotuta daude, edota subiranotasuna lortu nahiarekin.

Talde terroristek, eskuarki, ausaz aukeratzen dituzte biktimak; beste batzuetan, ardura publikoak dituztelako aukeratzen dituzte, eta ideologia-mezu bat hedatzeko erabiltzen.

Komunikabideen arreta erakartzen dute eta honekin batera propaganda, beldurra edota izua zabaltzen dute. Batzuetan, estatu terrorismo esamoldea ere erabiltzen da, aginteak talde terroristek erabiltzen dituzten antzeko metodo eta praktikak izendatzeko.

Terrorismoaren aldaera batAldatu

Badaude talde terrorista batzuk non beraien ekintzak ez doazela pertsona zehatz batzuen aurka, baizik eta eraso orokor bat dela eta sarritan helburua biktima kopuru handiena lortzea dela.

Islamiar fundamentalismoarekin harremana duen terrorismoa kasu honen barruan legoke; adibidez Estatu Batuetako 2001eko irailaren 11ko atentatuak edo 2017ko Manchesterreko atentatua dira honen bi adibide.

Azken aldaera honek, Europako zenbait legedi eta eskubideetan aldaketak eragin ditu eta baita ere zenbait pertsonek musulmanekiko duten ikusmoldetan eragina izan du.

Terrorismo hitza definitzeko arazoaAldatu

Terrorismo edo izuekintza terminoa ez da neutrala, eta praktika politiko eta militar bat deskribatzeaz gainera, kontzeptu ideologikoa da, normaltasun politiko bati dagokion legitimizazioan oinarritutakoa[4] eta aurkari politikoari aplikatzen zaiona, gaitzesgarri moduan.

Esamolde honek konnotazio emozional eta karga ideologiko sakonak ditu eta batzuentzat terroristak direnak beste batzuentzat askatasunaren borrokatzaileak izan dira sarritan. Nelson Mandela, bere garaian terrorista izendatua [5] edo Israelgo Haganah [6] talde armatua, honen adibide adierazgarriak dira.

Aldi berean, legezko biolentzia politikoa estatuak sortutako biolentzia denez, estatu batzuk terrorismo moduan definitu dutena, borroka armatua moduan definitu dute estatu horren aurka dauden ekintzaile eta beraiekin bat egiten duten pertsona edo eta erakundeek.

Adibide esanguratsu bat Al Fatah da. Israelentzat erakunde terrorista bat zenean, estatu askotan erakunde politiko-militarra zen. Beste adibide aipagarri bat Kosovoko UÇK edo Kosovoren Askatasunaren Gudarostea. Talde hau AEBrentzat terroristatzat izendatua izan zen urte luzeetan. Serbiaren aurkako gerran, Kosovoko Gerra piztu zenean, egun batetik bestera, Estatu Batuen legelari eta politikoek UÇK bere terroristen zerrendatik kendu eta askatasunaren aldeko borrokalariak bihurtu zituen.

Terrorismoaren aurkako azken legea EspainianAldatu

2015eko martxoaren 30ean, PP agintean zegoenean, terrorismoaren aurkako azken lege berria egin zuen[7]. Egun horretan bertan Mozal legea edo ofizialki "Hiritarren Ziurtasunerako legea" ezarri zuen[8].

Mozal legearekin “Seguritatea, gizartea kontrolatzeaz nahasiz”. Besteak beste, Berriako kazetari bati isun bat jarri zioten Twitteren argitaratutako manifestazio bateko argazki batengaitik[9].

Lege antiterroristak eragin du baita ere Altsasu auzia, Iruñeko kale istiluen auzia (2017) eta horrelako antzeko auzi batzuk martxan jartzea. Nahiz eta printzipioz terrorismo islamikoaren aurkako lege bat izan, ETAren "ingurukoen" aurka erabili da erruz, Dena da ETArekin harreman zuzena duena. Besteak beste satira erabiltzen duten raperoak (Valtònyc...), euskal presoekin elkartasuna egiten dutenak (Alfredo Remirez), euskal presoen gaiak birtuiteatzea (Andeka Jurado), Euskal Gatazkarekin harremana duten txisteak kontatzea (Cassandra Vera)... gartzelara bidaldu (edo ia-ia bidali) dituzte.

Amnistia Internazionalaren arabera, Espainiak Europa mailan eskubideen urraketa larriak egiten ari da segurtasuna defendatzen duen aitzakipean[10].

Nazioarteko erakundeak eta terrorismoaAldatu

Nazio Batuen ErakundeaAldatu

1972an, Batzar Nagusiak izenburu hau zuen ebazpena onartu zuen ≪Nazioarteko terrorismoa prebenitzeko neurriak (...) eta sakoneko kausen azterketa. (...) Nahigabeetan, frustrazioan, bidegabekerietan eta etsipenean dute jatorria kausa horiek, eta pertsona batzuek giza bizitzak, norberarena eta guzti, sakrifikatzera bultzatzen dute, erabateko aldaketak lortzeko.≫ (...)

1985eko abenduan, kausak gehiago zehaztu ziren, (...) bai eta egoera guztiak ere: kolonialismoa, arrazismoa eta giza eskubideak eta funtsezko askatasunak jende askori nabarmen urratzen zaizkion egoerak (...).

1996ko abenduko ebazpenean (Eb. 51/210), gehiago zehazten zen zer den terrorismoa, baina ez zuen argi definitzen: ≪Berresten du ezin direla justifikatu biztanleria oro har, pertsona talde bat edo pertsona jakin batzuk izutzeko asmoz egiten edo prestatzen diren helburu politikoko ekintza kriminalak, edozein izanda ere ekintza horiek justifikatzeko erabilitako iritzi politikoak, filosofikoak, ideologikoak, arrrazagatikoak, etnikoak, erlijiosoak edo beste mota batekoak≫

Hendrik Vanneckhaute, "NBE eta terrorismoa", 2004

Europako BatasunaAldatu

2001ean, abenduan onartu zuen Europako Batasunak ekintza terroristetan inplikatutako pertsona, talde eta erakundeen zerrenda.[11] Zerrendaren lehen bertsioan, 29 pertsona izen zeuden, eta 21 bat ETArekin lotuak zeuden, beste zortziak itxura musulmaneko izenak dira. Erakundeen artean, ETA aipatzen da, eta "bere parte diren" KAS, Xaki; Ekin, Jarrai-Haika-Segi (honela idatzita) eta Amnistiaren Aldeko Batzordeak.[12]

Geroztik urtez urte berritu da zerrenda hori, eta 2022ko bertsioan bederen,[13] izen musulman antzekoa duten pertsonak daude bakarrik, ez dago itxura batean euskal izenik, eta erakunde zerrendan ere ETA desagertu da (eta baita Europako beste erakundeak ere, 2021ean zegoen CIRA bezala), eta joera islamikoko izenak dira gehienbat, beste talde batzuk ere agertzen diren arren (Sendero Luminoso kasu, Peruko talde ezkertiarra).

2004. urtean Europako Kontseiluak, Europako Parlamentuaren eskariz, Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna izendatu zuen, martxoaren 11 izendatu ere, egun horretan Madrilen izandako atentatuak gogoan.[14]

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «Ajuria Eneako Ituna» www.gazteaukera.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-11)
    Aipua: «Erresumako horretarako gai diren agintarien eta izuekintza bazter uztea erabakitzen dutenen arteko harreman-bideen alde gaude»
    .
  2. «Arartekoaren erakunde-adierazpena, Arrazakeria Deuseztatzeko Nazioarteko Eguna dela eta» www.ararteko.eus 2019 (Noiz kontsultatua: 2023-04-11)
    Aipua: «Giza eskubideen defendatzaile honek biziki gaitzesten du errugabeen kontra burutu den izu-ekintza hori»
    .
  3. «Testua» xxmendea.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-11)
    Aipua: «Onela uste zutenak, ametsetan zebiltzan ez bai-dute izu-ekintza oien sustraia ezagutzen.»
    .
  4. (Ingelesez) Hocking, Jenny. (1984). «Orthodox theories of ‘terrorism’: The power of politicised terminology» Australian Journal of Political Science (19).
  5. http://www.independent.co.uk/news/world/from-terrorist-to-tea-with-the-queen-1327902.html
  6. http://www.rebelion.org/noticia.php?id=113468
  7. https://www.boe.es/boe/dias/2015/03/31/pdfs/BOE-A-2015-3440.pdf
  8. https://www.boe.es/buscar/pdf/2015/BOE-A-2015-3442-consolidado.pdf
  9. https://web.archive.org/web/20180718144912/http://www.deia.eus/2018/07/03/opinion/columnistas/zirrikituetatik-begira/mordaza-legea-ala-delitu
  10. https://www.amnesty.org/es/latest/news/2018/03/spain-counter-terror-law-used-to-crush-satire-and-creative-expression-online/
  11. (Gaztelaniaz) Europako Kontseilua. (2022). Lista de terroristas de la UE. (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  12. «TEXTO consolidado: 32001E0931 — ES — 27.09.2016» eur-lex.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  13. (Gaztelaniaz) Decisión (PESC) 2022/152 del Consejo de 3 de febrero de 2022 por la que se actualiza la lista de personas, grupos y entidades a los que se aplican los artículos 2, 3 y 4 de la Posición Común 2001/931/PESC sobre la aplicación de medidas específicas de lucha contra el terrorismo, y se deroga la Decisión (PESC) 2021/1192. 2022-02-04 (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  14. (Gaztelaniaz) «Día Europeo del Recuerdo de las Víctimas del Terrorismo» Fiscal.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).

Kanpo estekakAldatu