Kroaziarra[2] (kroazieraz: Hrvati, xřʋaːti ahoskatua) hegoaldeko eslaviar herria da, Balakanetan jatorria duena. Gehienak Kroazian eta Bosnia-Herzegovinan bizi dira, eta, gutxiengo bat Serbian eta Eslovenian bizi da.[3] Ofizialki aintzat hartutako gutxiengoa osatzen dute Austrian, Txekiar Errepublikan, Hungarian, Italian, Montenegron, Errumanian, Serbian eta Eslovakian. Arrazoi politiko, sozial eta ekonomikoak direla medio, kroaziar asko migratu dira eta diaspora zabala dute Alemanian, Austrian, Suitzan, Frantzian edo Italian. Europatik at, Estatu Batuetan, Kanadan, Txilen, Argentinan eta Australian bizi dira.

Kroaziarrak
Hrvati

Sinjska alka lehiaketa
Biztanleak guztira
7,5–8,5 milioi[1]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak

Hizkuntza
Kroaziera
Erlijioa
Erromatar Eliza Katolikoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Hegoaldeko eslaviar

Kroaziarrek aniztasun kultural handia dute, erdialdeko Europako eta Mediterraneoko eragina jasan dutelako. Gehienak katolikoak dira. Bere ama hizkuntza den kroaziera hizkuntza ofiziala da Kroazian eta Bosnia-Herzegovian eta onarturik dago kroaziar komunitate askotan: Montenegron, Austrian (Burgenland), Italian (Molise), Errumanian (Caraşova, Lupac) eta Serbian (Vojvodina).

Erreferentziak

aldatu
  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak

aldatu